Modela ekimenak itzultzaile automatiko neuronal bat garatu du euskararako
Proiektu horrek SPRI Taldearen laguntza jaso du Elkartek programaren bitartez
Modela ekimena 2016an jarri zen martxan, helburutzat harturik itzulpen automatikoko sistemetan aplikatzen diren ikaskuntza sakoneko teknikak aztertzea eta, bide horretatik, Euskadi erreferentziazko puntu bihurtzea hizkuntzalaritzako teknologien arloan. Hainbat erakunde elkarlanean aritu dira proiektua garatzeko: ISEA, Ametzagaiña, Vicomtech, Elhuyar Fundazioa eta UPV/EHUko IXA taldea. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Enpresa Sailaren finantzaketa jaso du, SPRI Taldeko Elkartek programaren bitartez. Partzuergo horrek arestian aurkeztu ditu ikerketaren emaitzak: euskara eta gaztelaniaren arteko itzulpen-sistema bat.
Lehen fasean, proiektuak elkarrekin alderatu zituen deep learning edo ikaskuntza neuronalean oinarritutako itzulpen-sistema automatikoak eta orain arte erabili izan diren beste bi sistema hauek: estatistikan oinarritutako itzulpena eta Eusko Jaurlaritzak emandako arauetan oinarritzen den sistema. Askoz emaitza hobeak lortu ziren itzulpen automatiko neuronala erabilita, bai metrika automatikoetan, eta bai subjektiboetan (azken horiek itzultzaile profesionalekin egin ziren).
Hortik abiatuta, lantaldeak itzulpen-teknika horietan oinarrituriko sistema teknologiko bat garatu zuen euskara-gaztelania hizkuntza bikotearentzat, zeina demo forman jasota baitago proiektuaren web orrian. Hala, Modelak sortu duen itzultzailea “aurrekaririk gabeko jauzi kualitatiboa da euskararako itzulpen automatikoko sistemen kalitateari dagokionez”, esan du bost erakunde bultzatzaileen lantaldeak.
Proiektu horrek Mondragon Lingua T&C, EiTB eta Argia erakundeen laguntza jaso du. Arrakasta ikusirik, lantaldea hasi da sistema berria erakunde publikoei eta enpresei aurkezten, eta une honetan itzultzailea merkatura eramateko prozesuan murgilduta daude. Mondragon Lingua T&C-k eta Elhuyar-ek ustiatuko dute sistema komertzialki.
Lotutako albisteak

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean