Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 19 otsaila, 2021

Mondragon Unibertsitatea, Fabrikazioko Europako Master Bikoitza emango duen Estatuko unibertsitate bakarra. Beka emango da lehen urtea osorik ordaintzeko

  • Masterra Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak (EIT) antolatutako EIT Manufacturing Programaren baitan sartzen da, eta robotika jasangarriaren arloko profesionalak prestatuko ditu, fabrikazioaren esparruan produktu eta zerbitzu berriak garatzeko eta Europan lehiakortasuna hobetzeko

  • Amaitzean, hautatuek diploma bikoitz bat jasoko dute Mondragon Unibertsitatearen eta Austriako Technische Universität Wien unibertsitatearen aldetik. Urte bat egingo dute unibertsitate bakoitzean, eta ikasleek lehen urterako beka jasoko dute

  • Mondragon Unibertsitatea da EIT Manufacturing programan parte hartuko duen Estatuko unibertsitate bakarra

  • Europako programa honetan parte hartu ahal izateko izena emateko epea irekita dago dagoeneko, eta zabalik jarraituko du martxoaren 10era arte

 

Mondragon Unibertsitatea Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak (EIT) antolatutako EIT Manufacturing Programan parte hartzen ari da. Programa horrek robotika jasangarriaren, fabrikazio gehigarriaren, akatsik gabeko fabrikazioaren, ekonomia zirkularraren eta digitalizazioaren arloetan Europako enpresen eta erakundeen lehiakortasuna sustatzea  du xede.  Hain zuzen ere, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak fabrikazio-proiektuan parte hartuko du hainbat ikerketa- eta prestakuntza-jarduerarekin, eta besteak beste, EIT Manufacturing Master Bikoitza jarriko du martxan, unibertsitatearen Robotika eta Kontrol Sistemak Masterraren ibilbide bat. Masterra 2021eko irailean hasiko da eta, lehen urtean, EITk beka emango die hautaturiko guztiei.

 

Programaren baitan, lehen prestakuntza-urtea Mondragon Unibertsitatean egingo da, eta bigarrena, berriz, Austriako Technische Universität Wien unibertsitatean, biak ere ingelesez oso-osorik. Masterrak berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko gaitasunak garatzeko 30 ECTS kredituko modulu bat hartzen du barne, eta munta bereko Master amaierako lan bat. Europako programa honetan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago dagoeneko, eta zabalik jarraituko du martxoaren 10era arte. Master bikoitz hau egiteko eskaerak Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak hautatuko ditu, eta aukeratutako hautagaien zerrenda apirilaren 10ean jakinaraziko du, hautagaien curriculuma, esperientzia profesionala eta prestakuntza-programarekiko lotura kontuan hartuta. Eskaerak helbide honetara bidali beharko dira: https://apply.eitmanufacturing.eu/. Lehenengo urtean, Europako partzuergoak beka emango die hautatutako parte-hartzaileei.

 

Mondragon Unibertsitatea: lehenengoa

Mondragon Unibertsitatea da Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren EIT Manufacturing Programan parte hartu duen Estatuko lehen unibertsitatea eta bakarra, bi faktore hauek direla eta: Mondragon Korporazioko kide delako (Europako EIT partzuergoko kide da) eta Unibertsitateak fabrikazioaren eta robotikaren arloko enpresen eta erakundeen beharrekin bat egiten duelako.

 

EIT Manufacturing Master Bikoitza programa garatzeko Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak bi unibertsitate horiek hautatu izana (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa eta Technische Universität Wien) ez da kasualitate hutsa. Bi erakunde horiek oso lerrokatuta daude enpresen premiekin, eta oso gertu daude antzeko ezaugarriak dituzten industriekin, ikasketen praktikotasunari, enpresekiko loturari eta prestakuntzari berari dagokienez.

 

EIT

Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutua (EIT) Europako elkarlaneko partzuergo bat da, 53 eragilek osatua (teknologia-zentroak, unibertsitateak, enpresak eta startup-ak); horiek berrikuntza sustatzen dute beren jarduera-eremuetan. Oro har, partzuergoak hainbat prestakuntza-, ikerketa- eta ekintzailetza-programa ditu martxan (osasunaren, energiaren eta fabrikazioaren arloetan, besteak beste), eta produktu, zerbitzu eta prozesu berritzaileen bidez Europan lehiakortasuna hobetzeko helburu estrategikoa du. Hau da, Europa sektore eta eremu estrategikoetan kokatzea du helburu, ekonomia gero eta globalizatuago batean, betiere merkatuko joerekin, Europak arlo bakoitzean dituen estrategiekin eta enpresen beharrekin bat datozen jardueren bidez.

 

EIT Manufacturing programaren kasuan, helburua da fabrikazio-prozesuetan berrikuntzak garatzea eta garapen berri horiekin jasangarritasuna eta efizientzia sustatzea Europan.

 

Epe ertain eta luzera, institutuak profesionalen harrobi bat osatu nahi du, Europan lehiakortasunaren hazkundea eta hobekuntza susta dezan, berrikuntzarekin bat eginik.

 

Lotutako albisteak

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco,  30  urte  automatikoki  ordaintzeko  makinak  ekoizten
08/04/2025 Berrikuntza

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten

Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.