Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 maiatza, 2020 Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Move to 4.0 ekimenak Europako 50 ETE lagunduko ditu haien 4.0 industriarako bidean

4.0 industriarantz aurrera egitea euskal enpresa askoren errealitatea da. Dagoeneko, proiektuak egiten ari dira edo datozen hilabeteetan hastea planteatzen ari dira. Orain, Move to 4.0 ekimenak prozesu hori erraztuko die 50 ETEri, diagnostiko-programa baten bidez, proiektu estrategikoak identifikatuz eta banakako aholkularitza emanez. 'Smart industry' teknologiak eta prozesuak ezartzen lagunduko duten bazkide teknologikoekiko konexioa ere erraztuko du ekimenak. 
La iniciativa Move to 4.0 apoyará a 50 pymes europeas en su proceso hacia la industria 4.0

4.0 industriarantz aurrera egitea euskal enpresa askoren errealitatea da. Dagoeneko, proiektuak egiten ari dira edo datozen hilabeteetan hastea planteatzen ari dira. Orain, Move to 4.0 ekimenak prozesu hori erraztuko die 50 ETEri, diagnostiko-programa baten bidez, proiektu estrategikoak identifikatuz eta banakako aholkularitza emanez. Smart industry teknologiak eta prozesuak ezartzen lagunduko duten bazkide teknologikoekiko konexioa ere erraztuko du ekimenak. 

Move to 4.0 programan parte hartu dezaketen enpresa txiki eta ertainak, teknologia berritzaileen bidez prozesuak eraldatzen saiatzen ari diren Europako manufaktura-konpainiak dira, edo baita beren eskaintza negozio-ildo berriekin dibertsifikatu nahi duten enpresak ere. 

Formulario honen bidezeuropar ekimen honetan interesa duten enpresa txiki eta ertainek izena eman dezakete. Proiektua EIT Manufacturingen babespena du -euskal zentro teknologikoek eta enpresek parte hartzen dute partzuergo honetan, besteak besteTecnaliaITP AeroMondragon Corporation eta Aernnova enpresek. 

Prozesua maiatzean bertan hasiko da, lehendabiziko online tailer batekin. Tailer horretan, enpresa bakoitzaren abiapuntua identifikatu ahal izango da, bai eta enpresa horiek 4.0 industrian aurrera egiteko dituzten erronkak eta aukerak ere. Bigarren online tailer batek, bide horri nola aurre egiteko jarraibideak eskainiko ditu, konpainien barruko berrikuntza-proiektuen bidez, epe laburrean aurrera egin ahal izateko. 

Interesa duten ETE guztiei zuzendutako lehen bi urrats horiek eman eta gero, 50 enpresa txiki eta ertain hautatuko dira programaren bigarren zatian parte hartzeko. Profesionalekin banakako saioak egingo dira, diagnostikoa eta ibilbide-orriaren definizioa amaitzeko, bai eta eraldaketa inplementatzen lagunduko duten bazkide teknologikoekin harremanetan jartzeko ere. Horrela, parte hartzen duten ETEk “Europan arlo honetan lidergoa duten praktika, gaitasun eta metodologia onenen” onurak jasoko dituzte, adierazi dute ekimenaren sustatzaileek. 

Move to 4.0 programaren bidez, enpresa txiki eta ertainen eraldaketa bultzatu nahi da 4.0 industriarantz, dibertsifikazioa eta negozio-eredu berriak babestuz, teknologia berritzailearen bidez. 

Informazio gehiago: www.moveto40.com etainfo@moveto40.com

Lotutako albisteak

14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
Irakurri gehiago
7 urtarrila, 2025 Eraldaketa digitala
Elkarmedia “etengabeko I+Gn” dago bezeroei irtenbide digital pertsonalizatuak emateko
Irakurri gehiago
31 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
1.629 euskal ETE egon dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalerako programetan
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak