MYL
Eraldaketa digitala
Albisteak 31 Marzo, 2021

MYLk fresatzeko buru sorta bat diseinatu eta fabrikatu du Txinako sektore aeronautikorako

Duela 52 urte sortutako enpresa gipuzkoarra artezketa-elektromandrinoen ekoizpenean espezializatuta dago eta Europako marka anitzeko buruen konpontzaile handiena da

MYL duela 52 urte sortu zen, makina-erremintarako buruak diseinatu, fabrikatu eta konponduz. Gaur egun, Europako marka anitzeko buruen konpontzailerik handiena da. Gainera, azken aldian ingeniaritza indartu du, eta horri esker balio erantsi handiko proiektuak egin ditzake, kustomizatuak eta bezeroen beharretara egokituak.

Orain bi proiektutan murgilduta dago. Batek sektore aeronautikorako fresatzeko buru sorta bat fabrikatzea du helburu. “Txinako sektore aeronautikorako titaniozko piezak mekanizatzeko Samax Precision Inc enpresarentzat egiten dugu buru hau”, nabarmendu du Iñigo Mendoza MYLko gerenteak.

Bigarren proiektuaren ardatza artezketa-burua da, RAMean tornu bertikal bat sartzeko, sektore eolikoari eta Oil&Gas sektoreari zuzendua. “Tornu-fabrikatzaileentzako produktua da. Akabera-zehaztasun handiagoa lortzen dute zentro berean torneaketa- eta artezketa-prozesua egitean, horrela makina-pieza mugitzea eta haren doitasuna galtzea saihestuz”, argitu du gerenteak.

Bezeroari egokitzea

Euren produktu nagusia artezteko elektromandrinoa den arren, MYL bezeroen beharretara egokitzeko gai da, soluzio eraginkorrak eskaintzen baititu. “Hainbat aplikaziotarako buruak egin ditzakegu. Gure indargunea bezeroari aplikazio bakoitzerako produktu egokia identifikatzen eta diseinatzen laguntzea da. Gure ingeniaritzatik artezteko buruak, fresatzeko buruak, tornu-buruak, diamante-makinak eta abar garatu ditzakegu, eta balio erantsi handiko proiektu berezi pertsonalizatuetan bereizten gara. Marka anitzeko konpontzaileak izateak gauzak nola egin jakitea eragin du, eta, burua diseinatzerakoan, gaitasunaren onena hartzen saiatzen gara, prestazio handiko buru bat fabrikatzeko”, aitortu du.

Gaur egun, MYLk garatzen dituen buru berri gehienak zuzenean OEM (Original Equipment Manufacturer) enpresek eskatzen dituzte, eta euren salmentak Europa eta Asiara bideratzen dira, batez ere Txinara. Bertako bezeroen artean daude Ibarmia, mekanizazio sektorekoa, eta Danobat, artezketa sektorekoa.

Bestalde, konponketa-zerbitzuan, makina-erremintako OEM zerbitzuez gain, negozio-bolumen nagusia automobilgintzako eta aeronautikako OEM eta TEAR1 zerbitzuetatik dator.

Italiako merkatuan hasi

2019an, MYLk SMZ konpainia italiarra erosi zuen, une horretan Italiako enpresarik garrantzitsuena elektromandrinoen konponketa eta salmenta esparruan. “Italian sartzea oso positiboa izan zen eta oso know how garrantzitsua ekarri digu taldeari. Bi konpainien integrazio prozesua oso ona izan da, baina pandemiak gure hedapen planak moteldu ditu”, zehaztu du.

Mendaron 40 langile baino gehiago dituen enpresa honek ehun bezero baino gehiago ditu bost kontinenteetan banatuta. “Kantitatea baino gehiago, gure bezeroen kalitatea da garrantzitsuena. Exijentzia maila oso altuko bezeroekin lan egiten dugu: automobilgintzako eta aeronautikako OEM, makina-erremintako OEM …”, adierazi du Iñigo Mendozak.

Ildo horretan, MYLren nazioartekotzea funtsezkoa izan da haren hazkunderako, bai negozio-bolumenari dagokionez, bai produktuen kalitateari dagokionez. “Asko hobetu dugu gure bezeroen eskakizunei esker, gehienak punta-puntakoak euren sektorean. Eta duela urte batzuk pentsaezinak ziruditen erronka teknologikoei aurre egin diegu. MYL marka ezaguna da munduko merkatu nagusietan, jatorri baserritarra izan arren: Manolo eta Lorenzo”, gogorarazi du.

Aurten Txinan konponketa-zentro bat irekitzeko asmoa zuen enpresak, baina pandemiak dena geldiarazi du. “Bertan gertatzen dena adi jarraitzen dugu. Itxaropen handia dugu merkatu horretan, izan ere hamabost urte baino gehiago gaude hor”, gaineratu du.

4.0 industria, teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatuz, SPRI Taldearen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko SPRIren aldetik lotura teknologiko bat bezala jarduten dugu, euskal enpresek 4.0 soluzioak eskura ditzaten, hala nola laguntzak eta prozesu osoan zehar arlo horretako profesionalen laguntza. Informazio gehiago hemen.

Lotutako albisteak

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.