Albisteak 30 urria, 2020

Narriadura kognitiboaren aurkako Kwido plataforma Errumaniara iritsi da

Datozen 3 urteetan, Errumaniako 25.000 adineko inguruk erabiliko dute tresna hori

 

Ideable euskal enpresak akordio bat lortu du Ana Aslan fundazioarekin Kwido Mementia plataforma inplementatu dezan pertsona nagusientzako zaintza eta osasun arretarako bere zentroetan. Erakunde errumaniar hori euskal enpresaren tresna erabiltzen hasiko da bere pazienteen gaitasun kognitiboak lantzeko eta, bide horretatik, endekapenezko gaixotasun neurologikoak atzeratzeko.

 

Kwido Mementia estimulazio kognitiborako konponbide bat da, enpresei, osasun arloko antolakundeei eta telelaguntza ematen duten profesionalei zuzendua dagoena.  Plataforma pertsonalizagarri bat da, eta hainbat ariketa eskaintzen ditu arreta, memoria, lengoaia eta beste gaitasun kognitibo batzuk estimulatzeko. Gainera, aukera ematen die zaintza arloan lan egiten duten profesionalei erabiltzaileen eboluzioa erregistratzeko. “Zentro askotan horrelako terapiak oraindik presentzialki baino ez dira egiten, papera eta boligrafoa erabiliz” azaldu du Ideable enpresako zuzendari nagusi Iñaki Bartolomék, “aldiz, gure sistemak pertsonaren eboluzioa erregistratzen du denbora errealean, alertak bidaltzen ditu narriadura zantzuren bat detektatzen badu, eta gainera etxetik erabili daiteke -une honetan, aukera seguruagoa-”.

 

Kwido plataformak ukimenezko pantailak, tabletak eta errealitate birtuala baliatzen ditu entrenamendu motibagarriago bat eskaintzeko, ariketak jolas interaktibo bihurtuz. Errealitate birtualari dagokion zatian, eguneroko egoerak (sukaldean aritzea edo erosketak egitea) eta jarduera ludikoak birsortzen ditu gaitasun kognitiboak lantzeko. Jolas murgiltzaile horiek Europako VirtuAAL proiektuaren barruan garatzen dira (Ana Aslan Nazioarteko Fundazioak ere parte hartzen du ekimen horretan). “Horrez gain, sarbideak sortzen ari gara betaurrekoetatik beste aplikazio batzuetan ere sartu ahal izateko (bidaiatzeko aplikazioak, espazio naturalak bisitatzeko aukera ematen dutenak…). Alderdi hori lotuago dago erlaxazioarekin eta motibazioarekin” azaldu du Iñaki Bartolomék.

 

Ana Aslan erakunde errumaniarra Kwido Mementia erabiltzen hasiko da bere Memoria Zentroan eta Lehen Mailako Arretako kontsultetan. Hasteko, 200 pazienterekin probatuko du plataforma, baina asmoa da 25.000 erabiltzeraino iristea datozen 3 urteetan. Fundazioak ikerketa, hezkuntza eta zerbitzu medikoen arloetan lan egiten du, arreta berezia eskainiz teknologien erabilerari zahartze osasuntsua sustatzeko.

 

Kwido tresnak estimulazio kognitiboko terapietarako eskaintzen dituen onurak baliozkotuta daude ikerketa zentroek eta adinekoen zaintza zentroek garatutako azterlanen bidez. Dagoeneko frogatuta dago erabiltzaileek euren gaitasun kognitiboak, aldartea eta motibazioa hobetzen dituztela horrelako tresnak erabilita. Gaur egun, plataforma 10 hizkuntzatan erabil daiteke, eta dagoeneko inplementatuta dago Europa nahiz Latinoamerikako hainbat herrialdetan.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.