Naturalvox
Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 29 apirila, 2021

Naturalvoxek adimen artifiziala erabiltzen du ahots-soluzioak arrakastaz ezartzeko

Enpresa ahots bidezko erantzun automatikoko sistemak ezartzen hasi zen IATko edo errenta-kanpainako aurretiko hitzorduetan, eta, gaur egun, HAZITEKen hiru proiektutan parte hartzen du, beste arlo batzuetara zabaltzea bilatzeaz gain

Naturalvox startup bezala jaio zen 1991n. Arabako Parke Teknologikoko Enpresa eta Berrikuntza Zentroan (CEiA) ezarri zen, eta bertan garatu zuen ahots-aintzatespena (ASR) eta sintesia (TTS) dituen telefono-sistema automatiko (IVR) baten ideia berritzailea. “Iraultzailea izan zen, eta oso denbora gutxian instalatu genituen Arabako Foru Aldundian lehen sistemak, errentarako edo IATetarako aurretiko hitzorduak, telefono bidezko bankaren zerbitzuen automatizazioa, Trafikoko Zuzendaritza Nagusirako trafikoari buruzko informazioa…”, azaldu du Blanca Romero zuzendari laguntzaileak.

Krisi-urteen ondoren, 2015ean, CESTEL enpresak erosi zuen Naturalvox, eta Fernando Ortiz CEOari esker, enpresak beste erritmo bat hartu zuen. Gaur egun, ingeniaritzan, programazioan, hizkuntzalaritzan eta aholkularitzan aritzen den diziplina anitzeko talde batek osatzen du. Guztira, 11 pertsona dira, eta Javier Izaguirre da zuzendari teknikoa.

Naturalvoxek eboluzionatu egin du hizkuntzaren teknologiaren eskutik. “Giltza eskura” sistemak garatzeko gaitasuna du, eta telefono bidezko kudeaketa automatikoko zerbitzuak eskaintzen ditu clouden, transkripzio automatikoko sistemak, auditoretza-zerbitzuak eta datuen analitika.

“Ditugun bezero motak aldatuz joan dira denboran zehar”, azaldu du Romerok: “Denbora batez gure bezero nagusiak bankuen sektorekoak ziren: Banco Santander, Bankia, Banesto… eta gaur egun administrazioaren sektorekoak dira, batez ere”. Honako hauek dira: Parlamentuak eta Udalak (transkripzio automatikoko zerbitzuekin), larrialdiak (112 zerbitzuak, telefonia automatizatuarekin), aseguruak (inkesta-zerbitzuak), Telco (zorrak berreskuratzeko zerbitzuak) eta IATak (aurretiko hitzordu automatikoko zerbitzuak).

Naturalvoxek hiru proiektutan parte hartzen du Vicomtech zentro teknologikoarekin batera. Azken urteotan, I+G+b sailak, Paz Delgado buru duela, garrantzi handia hartu du enpresaren jardueran. Lehenik eta behin, VOXNTIC proiektua (NALYTICS proiektuaren bilakaera) ahots grabatua tratatzeko tresnak garatzean datza: testura transkribatzea, kapitalizatzea, eguneratzea, entitateak sailkatzea eta emozioak hautematea. “Proiektu hau estrategikoa da guretzat, gure merkataritza-etorkizuna handitzeko aukera eman baitigu”, azaldu du Romerok.

Bigarren proiektua, SMARTBISOS (BISOS proiektuaren bilakaera), pertsonak ahots-biometria bidez autentifikatzea ahalbidetuko duen teknologia garatzean datza. Romerok gaineratu duenez, ” ‘anti-spoofing’ teknikak txertatu dira ordezkapenak saihesteko eta emaitza sendotzeko. Gaur egun, sarbide pribatuko sistemetan sartzea aztertzen ari gara”.

Hirugarrenik, iASSIST proiektua enpresen partzuergo batek bultzatzen du, gailu adimendunen sorta bat diseinatu eta sortzeko, bozgorailu motakoa, pantailarekin edo pantailarik gabe, ahotsarekin automatikoki elkarreragin ahal izateko eta, bereziki, euskararen erabilera sustatzeko. “Oraingo honetan, proiektuaren liderra SPC enpresa da”, zehaztu du Romerok.

Azken proiektu hori garapen-prozesuaren azken urtean dago, emaitzak ebaluatzeko fasean hain zuzen ere. VOXNTIC eta SMARTBISOS proiektuak “eboluzio betean dauden teknologiak dira, eta adimen artifizialaren eta baliabide naturalen erabilera berritzailearekin garapen- eta aplikazio-aukera berriak sortzen dira. Bi proiektuak gure porfolio komertzialaren parte dira”, gaineratu du Romerok.

“2021eko lehen hiruhilekoan jarduera nabarmen handitu dela nabaritzen ari gara, eta balio berritzaile handiko proiektu berrietan finkatzea espero dugu”. Zuzendariak azaldu du arlo horretan ari dela lanean: “I+G+B arloari dagokionez, enpresa prozesuak automatizatzeko proiektu batean murgilduta dago, sinergia kognitiboak aplikatuz. Kontua informazioa aztertzeko prozesu erregularrak automatizatzera eramatea da, dokumentu idatzien nahiz ahotsean grabatutako dokumentuen ikuspegitik kudeatzen ditugunak”.

Bestalde, Naturalvoxek interes handia du bere jarduera dibertsifikatzeko: “Gure sektoreak gorantz egiten duela dirudien arren, hazteko diziplina berriak gehitu behar direla uste dugu”, azaldu du Romerok. Hori dela eta, espazio itxietako airearen esterilizazioarekin lotutako proiektu bat du martxan, sektorean iraultzailea izatea espero duena eta “bezeroek asko eskatzen dutena, pandemiak sortutako egoera dela eta”.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.