Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 otsaila, 2019 Eraldaketa digitala Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Nazio Batuen Erakundeari eredugarria iruditu zaio Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 estrategia

Un equipo de UNIDO, organismo industrial de la ONU, se reúne esta semana con la Consejera Arantxa Tapia, siete empresas y cuatro clústeres
Arantxa Tapia sailburua, ONUko ordezkariarekin.

 

UNIDOren —NBEko industria-erakundea— talde bat, aste honetan, Arantxa Tapia sailburuarekin, zazpi enpresekin eta lau klusterrekin bilduko da

SPRI Taldearen eskutik, 1.500 enpresen inguruko azterketa bat egiten ari da, Industria 4.0ren eta digitalizazioaren garapena analizatzeko

 

UNIDOren —Nazio Batuen Erakundearen (NBE) industria-garapenean erakunde espezializatua— iritziz, Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 estrategia eta Euskadin Industria 4.0ren inguruan ezarritako politikak eredugarriak dira. Hala, Euskadi aukeratu du horren inguruan azterketa bat egiteko eta bere biurteko txostenean jasotzeko. Aste honetan UNIDOko talde bat Euskadira hurbildu da Arantxa Tapia sailburuarekin biltzeko, enpresa jakin batzuk bisitatzeko, eta Industria 4.0ren eta digitalizazioaren garapena analizatzeko, SPRI Taldearekin batera iazko azken hiruhilekoan hasi zuen 1.500 enpresen analisia osatzeko.

 

Industria 4.0n euskal estrategiaren definizioaren eta ezarpenaren oinarri den arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlanak eman du bereziki atentzioa Nazio Batuen Ikertzaileen artean.

 

NBEaren industria-erakundearentzako azterketa hori baliagarria izan daiteke, bi urtetik behin, munduan industria-garapenaren arloko eboluzioari eta joerei buruz aurkezten duen txostena osatzeko. Kasu honetan, 2020an aurkeztuko duen txostena Industria 4.0n eta fabrikazio adimenduneko kontzeptuan nahastutako teknologia digital aurreratuetan zentratuko da, adibidez, Robotika aurreratuan, Adimen artifizialean, Big Datan eta Gauzen Interneten.

 

Azpimarratu behar da Industria 4.0 eta digitalizazioa bezalako gaietan euskal industria-politikaren inguruan NBEak erakutsitako interesari eta balorazioari, Harvardeko Unibertsitateak, klusterreko eta gobernantzako politikagatik, “Euskal Kasua” deitutakoaren inguruan egiten duen azterketa erantsi behar zaiola.

 

Hala, aste honetan zehar, Politika, Ikerketa eta Estatistika Saileko zuzendaria buru duen UNIDOko talde batek Euskadi bisitatzen du Arteche, Fagor Industrial, Gestamp, Ormazabal, Orbea, NBI Bearings eta SNA Europe euskal enpresak, eta ACICAE, Gaia, AFM eta Energía klusterrak elkarrizketatzeko, kasua erredaktatzeaz arduratzen den SPRIko taldeak lagunduta. Bisita honetan Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiarekin bildu da, euskal estrategiaren gakoei buruz hitz egiteko, Tapia baita hura ezartzeko arduradun nagusia.

 

Industria 4.0n euskal kasuaren erredakzioa babestuko duten datuak eskuratzeko, SPRIk inkesta bat egin du Euskadiko 1.500 industria-enpresatan. Bildutako emaitzak aztertuz, galdetutako enpresen artean teknologia digitalak erabiltzeko prestaketa-maila eta heldutasun teknologikoa analizatu ahal izango dira.  Ahalegin berezia egiten da enpresen zein ezaugarrik eragin dezaketen teknologia berriak erabiltzen hastea ulertzen, baita teknologia digital aurreratuak hedatzearekin lotutako gaitasunetan, trebetasunetan eta enpleguan zein aldaketa garrantzitsu gertatzen ari diren (edo gertatzea espero den) ulertzen ere.

 

Industria-teknologia aurreratuei, fabrikazio adimendunari eta Industria 4.0ri buruzko 2020ko txostena

UNIDO da Nazio Batuen Erakundearen industria-garapenean espezializatutako erakundea eta, bi urtez behin, testuinguru globalean industriaren esparruan ematen ari diren azken garapenak eta joerak biltzen dituen erreferentziako txosten bat argitaratzen du. Edizio bakoitzean industria-garapenaren hainbat alderdi garrantzitsu lantzen ditu.

 

Txostenaren 2020ko edizioan, manufakturako produkzioaren etorkizuna eta teknologia berriak garapen bidean dauden herrialdeen eta herrialde industrializatuen industrializazio-prozesuan izaten ari diren eragina aztertuko ditu UNIDOk. Bereziki, fabrikazio adimenduneko kontzeptuan eta Industria 4.0n teknologia digital aurreratu inplizituak aztertuko ditu txostenak, adibidez, Robotika aurreratua, Adimen artifiziala, Big Data eta Gauzen Internet. Teknologia horiek industria-produkzioko paradigma berri bat sortzen ari dira eta produkzio fisikoko eta produkzio digitaleko sistemen arteko mugak gero eta gehiago ezabatzen ari dira.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak