Negozio-aukera berriak Bizkaian. Digitalizaziori buruzko ikaskuntza aurreratua: EgokINN
Abenduaren 19an irekiko dugu EgokINNen Digitalizazioa moduluan izena emateko epea, Beazek sustatzen duen ETEentzako trebakuntza-programa.
Hirugarren ediziorako prest dagoen doako programa honen helburua da enpresa txiki eta ertainei laguntzea eraldaketa digitalen eta ingurumenekoen ondoriozko negozio-aukera berriak identifikatzen, eta horregatik dago bereziki pentsatuta Trantsizio Digital eta Berdearen Foru Programaren onuradun izan daitezkeenentzat.
Programa hori aurrez aurrekoa izango da, eta plantillan 5 eta 250 langile artean dituzten enpresei zuzenduta dago, baldin eta industriaren, garraioaren, eraikuntzaren eta industriarekin lotutako zerbitzuen, turismoaren eta handizkako merkataritzaren sektoreetan aritzen badira.
EgokINNek bi lan-modulu independente ditu: bata ekonomia zirkularrari buruzkoa eta bestea digitalizazioari buruzkoa.
Ekonomia zirkularrari buruzkoa amaitzear dagoela, Digitalizazioari buruzko inskripzioak irekiko ditugu. 2024ko otsailaren 14an hasiko da, eta hiru lan-saio izango ditu.
Lehenengo saioan izena emandako ETE guztiak sartuko dira, eta bigarrenean, aldiz, EgokINN filosofiarekin hobekien bat datozen hamabiak. Azken fasean, bost enpresak aholkularitza baten laguntza jasoko dute banakako diagnostiko bat prestatzeko.
info+: EgokINN
Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.