Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 19 iraila, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi Start up UP Euskadi

Nerea Subiran, Sperm Select: “%20raino handitu dezakegu haurdun gelditzeko probabilitatea”

Sperm Select espermatozoideak aukeratzeko metodo berri bat da, fisiologiako doktore Nerea Subiranek lideratutako UPV/EHUko ikerketa-proiektu batetik sortu dena

 

Sperm Select espermatozoideak aukeratzeko metodo berri bat da, fisiologiako doktore Nerea Subiranek lideratutako UPV/EHUko ikerketa-proiektu batetik sortu dena. Teknika hori erabiliz haurdunaldi-tasak asko hobetzen dira laguntza bidezko ugalketa prozesuetan, eta lantaldea dagoeneko hasi da kit bat fabrikatzen sistema merkaturatzeko. Toribio Echevarría sarien azken edizioko irabazleetako bat izan da.

 

Zer da Sperm Select?

Euskal Herriko Unibertsitatean 10 urte inguru daramatzagu lanean laguntza bidezko hainbat ugalketa klinikarekin. Horri esker ohartu ginen, beste arlo batzuetan asko aurreratu bada ere, espermatozoide hautaketa duela ia 50 urte bezala egiten dela. Arlo horretan ikerketarik egin ez denez, gure esperientzia aplikatuta metodo berri bat garatu dugu espermatozoideak aukeratzeko, zeinari esker %20raino handitzen baita haurdun gelditzeko probabilitatea.

 

Eta zertan datza metodo berria?

Gaur egun hautaketa fisiologiko bat egiten da, guk berriz hautaketa molekularra gehitu diogu prozesu horri. Espermatozoideen mintzean dagoen bio-markagailu bat identifikatu dugu, eta horri esker, ernaltzeko gaitasun handiena duten espermatozoideak aukeratu ditzakegu. Gero zuzenean erabiliko dira mikro-injekzioetan eta in vitro ernaltze tratamenduetan.

 

Kit forma emanda garatu nahi duzue…

Bai, hala da. Sperm Select sistemaren abantaila handienetako bat da kaltegabea dela, azkarra eta erraza, beraz, laguntza bidezko edozein ugalketa klinikatan inplementatu daiteke. Hori dela eta, klinikoak prest daude prozesua inplementatzeko, eta gainera pazientearentzat ez du kostu handiegirik termino orokorretan. Orain kit-a garatzen eta diseinatzen ari gara, produktua merkaturatzeko modu onenaren bila. Dagoeneko harremanetan gaude garapen prozesua gurekin egin nahi duen enpresa espezializatu batekin, zeinak ugalketa-medikuntzako produktuak ere banatzen baititu mundu osoko kliniketan, beraz, probetxu handia atera diezaiokegu lankidetza horri.

 

Noiz erabili ahal izango da laguntza bidezko ugalketa kliniketan?

Uste dugu laster egongo garela merkatura sartzeko prest. Geratzen zaizkigun urratsak dira prototipoa amaitzea eta azterketa kliniko zabalagoak egitea fidagarritasun handiagoa izateko, berrikuntzaren transferentzia-prozesu guztietan bezala. Behin egiaztatu ondoren denak ongi funtzionatzen duela, India eta Japoniako merkatuetan sartu ahal izango gara, kalkuluen arabera hemendik urtebetera edo. Europan eta Estatu Batuetan denbora gehiago beharko dugu gure teknika inplementatzeko, proba gehiago egin behar direlako, baina ez du luze joko.

 

Hiru urte hauetan sari eta laguntza ugari jaso dituzue, horrek erakutsi dizue proiektuak bazuela etorkizuna?

Erakutsi digu gauzak ongi egiten ari garela. Iaz Caixa Impulse programan sartu ginen eta aholkularitza jaso genuen bio-teknologia sektoreko aditu handien eskutik. BIC Gipuzkoa (SPRI Taldea) zentroaren aholkularitza ere jaso dugu geure burua ezagutzera emateko Euskadin, eta duela gutxi Tecnalia Ventures-en Innovation Forum Euskadik aukeratu gaitu. Orain argi daukagu zein den estrategia eta zein urrats eman behar ditugun merkatura iristeko. Badakigu oso eraginkorra izan daitekeela, duela 3 urte laborategi batean sortu zen proiektu batek benetako onurak eman diezazkiekeela pazienteei, eta horrek ilusio handia egiten digu.

Lotutako albisteak

11 uztaila, 2024 Berrikuntza
Imegar: “Hazinnovak gure langileen berrikuntza ezagutzak areagotzeko aukera eman digu”
Irakurri gehiago
3 uztaila, 2024 Berrikuntza
Luse Ingeniería: “Gure ekoizpen prozesuak eta kudeaketa pertsonala eraldatzen lagundu digu Hazinnovak”
Irakurri gehiago
13 ekaina, 2024 Berrikuntza
Euskaber: “Hazinnovaren bidez gure bezeroen erosketa-faktoreak ezagutu ahal izan ditugu, gure produktuaren irudia sendotzeko”
Irakurri gehiago
12 ekaina, 2024 Berrikuntza
AMPOk 60 urte bete ditu bere sektorearen gailurrean, balio teknologiko handiko balbulen fabrikazioari esker
Irakurri gehiago
6 ekaina, 2024 Berrikuntza
Erlo Group: “Hazinnovari esker, nazioarteko merkatuetan bezero potentzialak zehaztu ditugu eta gure barne-plangintza hobetu dugu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak