Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Neureus konpainiako langileak.
Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 15 Marzo, 2021

Neureus eta Elytt, partikula azeleragailuentzako puntako teknologia duten bi euskal enpresa

SPRI Taldearen laguntza ekonomikoa jaso dute BDIH Konexio programaren bidez fabrikazio gehigarriko proiektu baterako

 

Neureus eta Elytt enpresek partikula azeleragailuentzako iturriak eta elektroimanak diseinatzen eta fabrikatzen dituzte. Elektroimanei dagokienez, Elyyt-ek kalkuluak egiten ditu, eta Neureus fabrikazioaz eta ingeniaritzaz arduratzen da. Iturrietan, Neureus-ek egiten ditu diseinua eta fabrikazioa. Konpainia horrek SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programaren bitartez, zeinarekin Basque Digital Innovation Hub-ek ETEen eskura jartzen baitu fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat prestakuntzarako, ikerketarako, testak egiteko eta baliozkotze prozesuetarako.

 

“Elektroiman konbentzionalak eta super-eroaleak egiten ditugu”, dio Aitor Echeandia bazkide fundatzaile eta kudeatzaileak, “baina super-eroaleek dute balio erantsi handiena, kobreak baino 100 aldiz eroapen gaitasun handiagoa baitute. Goi-mailako teknologiako produktuak dira, -270 gradu zentigradutara hoztea eskatzen dutenak, eta balio erantsi handia dute produkzio prozesuan erabiltzen diren teknologiei esker.

 

“CERN da gure bezeroetako bat, eta orobat parte hartzen dugu ITER fusio-erreaktorearen proiektuan, non 23-25 metroko diametroko bobina super-eroaleen fabrikazioan laguntzen baitugu”, gaineratu du.

 

Proiektu guztiak 2002an hasi ziren, lau bazkidek Elytt enpresa sortu zutenean ingeniaritza-zerbitzuak emateko. 2005ean Neureus sortu zen, “iruditu zitzaigulako lan amaitua eskaintzeak balio handia zuela”.

 

Echeandiak dio enpresa astiro hazi dela, “zeren sektore honetako maila teknologikoa hain da altua, non beharrezkoa baita erreferentzia teknologikoak izatea (I+G arloko lan handia inplikatzen duten kontratuak), ongi posizionatzea eta sektorean izen bat egitea”.

 

Hazitek programa

Zehaztasun handiko potentzia-iturri elektronikoak dira enpresaren beste negozio-ildo bat. “Ikusi genuen bazegoela beste merkatu-nitxo bat filosofia berdinarekin: prozesu osoa barne hartzen du, hasi diseinutik eta fabrikazioraino”. Proiektu horrek SPRI Taldearen Hazitek programako dirulaguntzak jaso ditu. “Bestalde, Basque Trade-ren (SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) zerbitzuak erabiltzen ari gara banatzaile komertzialak bilatzeko Txinan eta beste hainbat herrialdetan, esaterako Estatu Batuetan, Alemanian edo Frantzian”.

 

Echeandiak dio enpresak ongi errotuta daudela elektroimanen merkatuan. “Iturri elektronikoen arloan oraintxe ari gara abiatzen”. Kontratuak dituzte Alemanian, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan. “Japonian hobeto finkatzea falta zaigu”.

 

Gaur egun 60 bat lagun dituzte plantillan (15 Elytt-en eta 45 Neureus-en), eta urteko fakturazioa 8-9 milioi eurokoa da.  I+G-n asko inbertitzen dute, fakturazioaren %5-8. “Teknologia etengabe eboluzionatzen ari da sektore honetan, eta ahalegin handia egin behar da egunean egoteko”.

 

BDIH Konexio programaren bitartez jaso duten 20.000 euroko laguntza imanaren zati bat –uztarri magnetikoak direlakoak– fabrikatzeko proiektura bideratuko da.  “Lanean aritu gara Tekniker-ekin piezak fabrikazio gehigarri bidez egiteko eta kostuen lehiakortasuna aztertzeko. Ebaluazio fasean gaude orain. Hasierako laginak edo prototipoak egin ditugu ikusteko ea betetzen dituzten zehaztapen guztiak. Tecnaliak probeta batzuk fabrikatu dizkigu, eta UPV/EHUk (Euskal Herriko Unibertsitateak) probatu ditu. Emaitzak positiboak izan direnez, eredu honen ebaluazio ekonomikoa egiten ari gara fabrikazio tradizionalarekin duen aldea ikusteko”.

 

Aitor Echeandiak dio produktu errekurrente bat garatzea dela bere enpresen oinarrizko erronka bat. “Oso merkatu estazionala da: eskaera egongo bada ezinbestekoa da azeleragailu berriak sortzea edo lehendik daudenak berritzea. Proiektuak agertu eta desagertu egiten dira, eta iraupen luzekoak izaten dira. Horrek gorabeherak sortzen ditu fakturazioetan”. Horregatik, industrian gehiago zabaltzea bilatzen dute. “Gaur egun, medikuntza sektorerako ekipoen proiektu bat dugu eskuartean. Horrela egonkortasuna eta dibertsifikazioa lortzen dugu”.

 

Etorkizunari begira, epe laburrean %10-%20ko hazkundea espero dute, bai negozioan eta bai enpleguan, eta “bost urterako aurreikuspenek diote %40ko hazkundea izango dugula”.

 

Echeandiak dio Eusko Jaurlaritzaren laguntza “funtsezkoa” dela I+G+B-ko garapenentzat. “Bolumenagatik eta erraztasunagatik, lan asko egiten dugu Eusko Jaurlaritzarekin. Orain lankidetza proiektu batean sartuta gaude beste enpresa batzuekin Hazitek programaren barruan”.

 

Lotutako albisteak

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu  Solarrek,  bere  produktu  berritzaileen  bidez,  eguzki-panelak  instalatzea  errazten  du
11/02/2025 Berrikuntza

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.