Albisteak 20 urtarrila, 2020

 Neurologyca, Europako puntako hamar neuromarketin-aholkularitzetako bat

Euskal enpresak onlineko lehen neuromarketin-tresna garatuko du 2020an.

Euskal enpresak onlineko lehen neuromarketin-tresna garatuko du 2020an

Gure erabakien % 10 bakarrik oinarritzen dira faktore arrazionaletan, gainerako % 90ek lotura estua dute emozioekin eta jarrerarekin, alegia, gure kontzientzia-mugaren azpitik  dauden arrazoiekin. Horregatik, jakin nahi badugu zergatik erabaki dugun produktu bat edo bestea erostea, kontuan izan behar dugu erantzunek gure erreakzio emozionalek baino balio txikiagoa dutela, eta hortxe du neuromarketinak gero eta protagonismo handiagoa.

 

Neurologyca 2012an sortutako enpresa gazte bat da, neuromarketin sektoreko lider bihurtu dena Estatuan, neurozientziarekin lotutako teknologiak eta metodologiak ikertzeko estrategia bati esker. Startup horrek SPRI Taldearen laguntza jaso zuen bere garapen prozesuan, eta gaur egun UpEuskadi barruan dago, hots, Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemaren plataforman.

 

Une honetan bost laborategi eramangarri ditu estimulu desberdinei ematen dizkiegun erantzunak (fisiologikoak eta garunekoak) aztertzeko, hor sartzen direlarik emozioekin, arretarekin eta jarrerarekin lotutako alderdiak. Enpresak askotariko teknologiak baliatzen ditu, hala nola, eye tracking sistemak, pupilometroak, elektroentzefalogramak, bihotzaren erritmoa neurtzeko gailuak eta emozioak detektatzeko aurpegiko keinuak aztertzen dituzten tresnak. Halere, Mónica Pérezek (Neurologyca-ko proiektu zuzendariak) dioenez, aplikatzen dituzten metodologiak dira beren berezitasun garrantzitsuena: “dirua duen edonork eros ditzake teknologiak, baina jakin beharra dago zein datu eman ditzaketen eta nola aplikatu daitezkeen merkatuko estrategian”.

 

Konpainiak erronka handi bat du 2020rako: onlineko plataforma bat garatzea neuromarketineko azterlanak egiteko. “Momentuz, ikerketak offline bakarrik egin daitezke, laborategi batean, baina gure plataformarekin posible izango da halakoak urrunetik eta askoz azkarrago egitea. Beraz, berrikuntza oso disruptiboa izango da nazioartean” dio Mónica Pérezek.

 

Enpresak baditu sektore desberdinetako bezeroak, batik bat elikaduraren mundukoak, baina baita ere telekomunikazio, aseguru eta automozio sektoreetakoak, eta I+G sailekin lan egiten du gehienbat. “Ikerketak egiten ditugu eurekin, euren produktu berriak egokitzeko kontsumitzaileen benetako lehentasunetara” dio proiektu zuzendariak; “ikerketa horiei esker, askotan posible da produktuak merkatuan duen eraginkortasuna hirukoiztea”. Gaur egun, adibidez, elikadura arloko markei laguntzen ari dira jomuga publikoarentzat erakargarriagoak izango diren produktu osasuntsuak garatzen.

 

“Neuromarketinak susmo txarrak piztu ditzake, baina egiten duguna da enpresei lagundu bezeroaren premiak aseko dituzten produktu erakargarriagoak merkaturatzen” azaldu du Mónica Pérezek.

 

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.