Neurrira eginiko konponbide digitalak txikizkako merkataritzako banaketarako
Hermenus World (txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitaleko prozesuetan espezializatua) eta Lanit Consulting (banaketaren arloko analitika deskriptibo eta prediktiboko konponbideen garapenean espezializatua) enpresek akordio bat lortu dute txikizkako merkatariei edo merkatari-elkarteei zerbitzu globala eskaintzeko.
Hermeneus World eskaintzen ari den zerbitzuei (“Digital Market” plataforma teknologikoa barne) gehitu zaie Lanit Consulting-ek diseinatutako konponbide analitiko bat, zeinari esker posible baita saltoki baten eragin-eremuko ezaugarri soziodemografikoak ezagutzea, hala nola, biztanleria kopurua adin-tartearen eta sexuaren arabera, etxe kopurua, etxe bakoitzaren tipologia eta errenta maila, biztanleriaren dentsitatea eta inguruko eskaintza komertziala.
Bezeroen analisi aurreratu horrek aukera ematen du marketin-kanpainak optimizatzeko, jasotze-puntuak erabakitzeko, entrega-kostuak zehazteko, e.a. Eta oso beharrezkoa den beste informazio bat ere eskaintzen du: izan ere, tresnaren funtzio geo-analitikoei esker jakin ahal izango da nolakoa den 5 minutuan oinez irits daitekeen bezeroa edo 10 minutuan autoz iristen dena edo saltokitik edozein distantziatara dagoena.
Balio erantsi handiko zerbitzu hori dagoeneko erabiltzen da Madril eta Zaragozako merkatari-elkarteetan.
Gaur egun bizi dugun egoera sanitarioan, onlineko negozioak dira negozio tradizionalaren behin betiko konponbide osagarria. Enpresa eta negozio askok aukeratu dute konponbide hori bizi dugun egoera zailari aurre egiteko.
Lotutako albisteak

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.