NovoRótulo Novo Rótulo
Eraldaketa digitala
Albisteak 23 urria, 2023

NovoRotulo, mende erdi baino gehiago euskal enpresa nagusiak seinaleztatzen

Bilbon egoitza duen konpainiak produkturik onenak ditu eta adostutako entrega-epeak betetzeagatik nabarmentzen da, eta hori asko aintzat harten da sektorean

NovoRotulo altzairu herdoilgaitzezko plaka metalikoetan, aluminiozko plaka anodizatuetan eta seinaletika industrialean espezializatutako enpresa bat da, eta enpresen seinaleztapenerako soluziorik onenak eskaintzen ditu. Konpainiak Bilbon du egoitza nagusia, eta mende erdi baino gehiagoko ibilbidea du. 

Bilboko empresa honek produktu-sorta zabala du, eta horien artean bezeroek hautatzeko aukera dute. Horiek guztiak kalitatezko materialez eginak daude, eta euskarri handietan zein txikietan aplika daitezke, bezeroek une bakoitzean dituzten beharren arabera. 

NovoRotulok inprimatutako kartelik onenak ditu, bai identifikazio industrialerako, bai logistika, kalitate, Lean edo PRL sailetako seinaletika-beharretarako, besteak beste. Letoizko, aluminiozko edo altzairu herdoilgaitzezko grabatuak ere egiten dituzte, eta laser grabaturik zehatzenak garatzeko teknologiarik onena erabiltzen dute. 

Altzairu herdoilgaitzezko grabatuei dagokienez, material oso erresistentea dute. Grabatutako plakei dagokienez –behekoa zein goi-erliebekoa–, edozein industria-egoeratan erabil daitezke, baita oldarkorrenetan ere. Gainera, oso erraz garbitzen dira. Horrela, NovoRotuloren plaken helburua da bere produktuen bizitza baliagarri osoa irautea. 

Euskal empresa honek, aplika ditzakeen behar teknologikoen eta aurrerapenen berri izateaz gain, arreta berezia eskaintzen die entrega-epeei, eta hori izugarri baloratzen dute sektoretik, eta horregatik daramate hainbeste urte sektorea gidatzen. Bezeroen beharrak entzutea, gero aholkularitzarik onena eta, ondorioz, emaitzarik onenak eskaini ahal izatea funtsezkoa da NovoRotulorentzat. 

Seinaleekin zerikusia duen edozein produktu NovoRotulo-n dago; plakak, etiketak, serigrafia, biniloak, inprimaketa digitala, itsasgarriak, errotulu metalikoak, era guztietako grabatuak, etab. Hori bai, kalitate onenaren eta zerbitzu onenaren bermeaz gozatzeko aparteko aukerarekin. 

Lotutako albisteak

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

AVVI  laguntzaile  birtualak  etxebizitzen  salmenta  eraberritu  du,  etxeak  eraiki  aurretik  bisitatzeko  aukera  ematen  baitu
17/03/2025 Berrikuntza

AVVI laguntzaile birtualak etxebizitzen salmenta eraberritu du, etxeak eraiki aurretik bisitatzeko aukera ematen baitu

Trivima enpresa donostiarrak soluzio berritzaile bat garatu du, salmenta epeak murriztu eta transformazioa areagotzen duen esperientzia interaktiboa ahalbidetzen duena.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

TECH  friendly-k  plangintza  estrategikoa  eta  hiri-inguruneen  eraldaketa  digitala  eta  fisikoa  uztartzen  ditu

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu

Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Mª  Teresa  Linaza  (Vicomtech):  “Beharrezkoa  da  ekosistema  logistikoa  hobeto  koordinatzea  sektorearen  deskarbonizazioari  aurre  egiteko”

Mª Teresa Linaza (Vicomtech): “Beharrezkoa da ekosistema logistikoa hobeto koordinatzea sektorearen deskarbonizazioari aurre egiteko”

Teknologia digitaletan espezializatutako ikerketa aplikatuko zentroak adimen artifizialean oinarritutako soluzioak garatzen ditu, ibilbideak optimizatzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.