Oreka Interactive Factory: “2022an, egungo fakturazioa hirukoiztu egingo dugu, estatuko eta nazioarteko proiektuetan XR teknologiak erabiltzeari esker”
XR teknologiak, Errealitate Hedatua izenaz ere ezagutzen direnak, non Errealitate Birtuala (RV), Errealitate Gehitua (RA) eta Errealitate Mistoa (RM) biltzen diren, hazkunde esponentziala izan dute azken urteotan. MarketsandMarketsek argitaratu berri duen txosten batek erakusten duenez, 2020an RAren eta RVren merkatu globalak 21.400 milioi dolarreko balioa sortu zuen, eta 2025erako 97.900 milioira iristea espero du. Izan ere, teknologia horiek txertatzeak aukera-leiho bat irekitzen die hainbat sektoretako marka eta enpresei, hezkuntzatik hasi eta marketinera edo publizitatera arte.
Oreka Interactive Factoryk dagoeneko 17 urte daramatza sektore honetan lanean, eta soluzio interaktiboak eskaintzen dizkie hainbat sektoretako enpresa eta proiektuei, gehienak produktuaren salmentara, erabilera-esperientziara eta posizionamendura bideratuak. “Duela gutxira arte produktu bat eraginkortasun osoz erakusteko eta haren indarrak zehatz-mehatz azaldu ahal izateko modu bakarra eredu fisikoa zen. XR teknologien bidez, produktuak eta zerbitzuak muga fisikorik gabeko ingurune birtual batean probatzeko aukera zabaltzen da, salmenta-esperientzia, komunikazioa eta training prozesuak hobetuz”, azaldu du Iban Lozanok, Donostiako start-up-eko zuzendari nagusiak.
Gaur egun tokiko, nazioko eta nazioarteko proiektuak gauzatzen dituzten arren, Lozanok onartzen du duela urte batzuk “nolabaiteko eszeptizismoa” sentitzen zutela, “batez ere maila nazionalean; eszeptizismo hori ezjakintasunak sortzen zuela uste dugu, eta ez teknologiaren balioak edo heldutasunak berak”. Hala ere, enpresa gaztearen testuingurua eta errealitatea aldatu egin dira azken urteotan. “2021ean – pandemia barne – gure negozioaren % 85 XR teknologien inguruan garatu zen, eta, gure aurreikuspenetan oinarrituta, 2022an egungo fakturazio-bolumena hirukoiztu egingo dugu, zerbitzu horiei esker, proiektu nazionalen eta nazioartekoen bidez”, zuzendari nagusiaren esanetan.
Azken urteko proiekturik aipagarrienetako bat Euskadin gauzatu dute, eta munduko zirkuitu integratuen fabrikatzaile handiena den Intelek hautatu du Europan 2021ean izan den funtsezko XR garapen-proiektu gisa. “Egin ditugun azken proiektuetatik gehien baloratzen dugunetako bat da”, aitortu du Lozanok. “TREBEK-i du izena eta COVID pazienteak tratatzeko berariazko prestakuntza-tresna da, BioArabarekin eta Osakidetzarekin batera garatu duguna. Eskuz esku lan egin behar izan dugu ikertzaile medikoekin eta doktore espezializatuekin, eta emaitzak oso positiboak izan dira. Parte hartzen duten alderdi guztien ustez, etorkizunean eskala handiko ospitale birtual baten hazia izango da”, azaldu du. Gainera, gaineratu du “euskal enpresa-sarea prest dagoela horrelako teknologiak txertatzeko, zalantzarik gabe. Euskadiko enpresak beti izan dira jardunbide egokien, iraunkortasunaren eta etengabeko hobekuntzaren adibide. Gainera, teknologiak eta tresnak eredu profesional tradizional batetik migratzen ari dira, erabiltzailearentzako eredu user-friendly edo lagunkoi batera, non soluzio teknologikoez gozatu ahal izateko ez den aurretiazko ezagutza informatiko edo teknologikorik behar, nahikoa da ekintzan eta informazioan zentratzea, eta ez horren kontinentean”.
Bere beste proiektu nabarmenetako bat Arabiar Emirerrietan kokatzen da. Bertan Ethisalatekin lan egiten dute, herrialdeko telekomunikazio operadore nagusiarekin. “Bi urte daramatzagu jada Dubaiko GITEX azokan duen standaren hornitzaile teknologiko nagusia izaten, eta erronka oso handia da beti. Nazioarteko gure lehen proiektuetako bat izan zen, eta oso lotuta gaude harekin”, dio Iban Lozanok. Gainera, nazioarteko merkatuetara eta marka handietara sartzeko “lankidetza funtsezkoa dela dio, batez ere gure dimentsioak eta ezaugarriak dituen enpresa batentzat, hau da, gazteek sustatutako start-up teknologiko batentzat”.
Oreka Interactive Factory Kool Retail Hub, Key Lab eta Kendu taldeek osatzen duten Kendu Group taldeko kidea da. “Funtsezkoa da herrialde bakoitzean eta konpainia handi bakoitzean giltzarri diren eragileak ezagutzea, nola funtzionatzen duten eta zein tekla jo behar diren. Eta, batez ere, aukera ematen dizutenean bikainak izatea. Zalantzarik gabe, Kendu Groupen laguntzarik gabe, panorama bestelakoa zatekeen”, ondorioztatu du.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. Aurkitu hemen eskuragarri dauden laguntza guztiak.
Lotutako albisteak

Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”
Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen saila 9 kooperatiba autonomok osatzen dute, eta elkarrekin koordinatuta daude. Kooperatiba horiek 3.000 lanpostu inguru sortzen dituzte zuzenean, eta 300 milioi euroko fakturazioa dute.

Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”
Hezkuntza teknologiko irisgarria bultzatzen duen enpresako CEOak Digital Open Knowledge DOK jardunaldian parte hartu du. Bertan, eraldaketa digitala eta adimen artifiziala aldaketa-azeleragailu gisari buruz hitz egin du.

Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”
Bizkaiko aholkularitza-enpresa barne-logistikaren arloko diagnostiko-zerbitzuetan, soluzio diseinuan, simulazioan eta ezarpenean espezializatuta dago.

NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”
Fideslan aholkularitzaren barruan sortutako enpresa donostiarrak datuak aztertzen ditu BI tresnen bidez, erabakiak berehala eta kontrastatuta hartzeko.

Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Enpresak 40 urte baino gehiago daramatza Elgoibarko Ibaitarte industrialdean, Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k kudeatuta.…