Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 5 otsaila, 2019

OSAXYL, laktosarekiko intolerantzia detektatzen duen bio-sentsore berritzailea

Osasen startupak sortutako sistemak fabrikazio-lizentzia lortu du

 

Osasen startupak sortutako sistemak fabrikazio-lizentzia lortu du

 

Laktosarekiko intolerantzia detektatzeko gehien erabiltzen den probak gluzidoa bera erabiltzen du erreakzio fisikoa behatzeko, eta jakina, hori kaltegarria da pazientearentzat. Osasen euskal startupak, Venter Pharma farmazeutikarekin batera, sistema bat garatu du patologia hori detektatzeko modu ez-kaltegarri eta fidagarri batean, eta gainera, intolerantzia gradua ere zehazten du.

 

OSAXYL bio-sentsorea da startup honen lehen garapena, merkatu farmazeutikoan detektatutako premia bat estaltzeko sortua. “Venter Pharma enpresak farmako bat garatu eta patentatu zuen laktosarekiko intolerantzia diagnostikatzeko xilosa erabiliz” azaldu du Asier Albizuk, Osasen enpresako zuzendari nagusiak, “sistema bat behar zuten substantziaren kontzentrazioa neurtzeko gernuan eta pazientearen intolerantzia gradua zehazteko”. Horrela sortu da OSAXYL, diagnostiko-kit bat da, irakurgailu elektroniko eramangarri batez eta erabili eta botatzeko erreakzio-zerrendez osatua dagoena. Sistemak bio-sentsoreen teknologia darabil eta bere berrikuntza nagusia da tresna azkar, ez-inbaditzaile eta merke bat dela patologia modu zehatzean ebaluatzeko.

 

Duela gutxi, Osasen enpresak Espainiako Medikamendu eta Osasun arloko Produktuen Agentziaren aurretiazko osasun lizentzia eskuratu du, beraz, dagoeneko has daiteke sistema produzitzen eta merkaturatzen. Hala ere, lantaldeak azken baliozkotze bat egingo du ingurune kliniko batean otsailean, merkaturatzen hasi aurretik. “Kanpo- eta barne-baliozkotzeak egin ditugu, baina hirugarren bat egingo dugu Toledoko Ospitalean, ingurune kliniko batean eta benetako pazienteekin”. Prozesu horren ostean, espero dute OSAXYL merkatuan egongo dela 2019ko lehen seihilekoan.

 

Osasen 2014an sortu zen Biolan enpresaren spin-off gisa. Biolan nekazaritza eta elikadura sektorerako bio-teknologian espezializatutako enpresa bat da, Bizkaiko Teknologia eta Zientzia Parkean kokatuta dagoena. Startup berriak osasun arlora eraman du Biolanen esperientzia, eta bio-sentsorikako gailu batzuk garatu ditu, gai direnak parametroak detektatzeko fluxu biologikoetan.

 

Duela gutxi, Osasen aukeratua izan da BIND 4.0 programaren 3. edizioan parte hartzeko  (32 startupek parte hartuko dute guztira). Azeleragailu horren markoan, Biolanen spin-off honek FAES farmazeutikarekin eta beste startup teknologiko batekin lan egingo du Osasenen bio-sentsoreei adimena eta konektagarritasuna emateko.  BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak eta Euskadiko enpresa trakziogileek zuzendutako azelerazio programa publiko-pribatu bat da. Edizio bakoitzean, startupek eta ongi errotutako enpresek elkarrekin lan egiten dute 4.0 Industriako teknologia berrietan oinarritutako proiektu berriak bultzatzeko.

 

Lotutako albisteak

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.