
Adimediak produktu digital berritzaileak garatzen ditu enpresa eta erakunde publikoentzat
Gipuzkoako enpresak 25 urteko ibilbidea ospatuko du datorren urtean. Horregatik, Euskadin sektoreko enpresa beteranoetako bat da.

Hodeia Digital: “Azken urte honetan ia hirukoiztu egin dugu gure plantilla, eta hazkunde hori gainditzea espero dugu”
Bere BuildApp soluzioa 35 herrialdetako 150 lantegitan ezarri ondoren, Bilboko enpresak 2023rako Mairu, ETEen eraginkortasuna handitzeko software berria, merkaturatzea aurreikusten du.

EPIC, Airbus A320 hegazkinaren 50 pieza baino gehiago fabrikatzen dituen Eibarko galdategia
SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza jaso duen enpresa honek bere fakturazioaren % 10 bideratzen du I+G-ra

Kolonbiako garapenean lagundu duten unibertsitateetako ordezkari eta eragileek Euskadi bisitatuko dute euskal eraldaketa digitalaren esperientzia eta eredua ezagutzeko
Euskadira etorritako hiru ordezkariek euskal unibertsitateetako (Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea) ordezkariekin bildu dira, baita SPRIko, Lehendakaritzako eta Basque Cibersecurity Centre-ko arduradunekin ere

Marketin digitalari buruzko Indusmedia 2022 kongresua bereziki zentratuko da enpresaren marketin-merkataritza binomiotik bultzatutako esperientzia arrakastatsuetan
Aurkeztuko diren gaietako bat da “Hackeatua izatetik merkatuko lider izatera”, hots, “hackeatua” izan zen ETE baten kasua, zeinak azalduko baitu nola aurre egin zion egoerari.

Axiak talentu digitala kudeatzeko ikaskuntza-eredu adimendunak garatzen ditu
Enpresa bizkaitarra 2015ean sortu zen, eta talentu digitala erakartzeko eta atxikitzeko prozesuetan lan egiten du. Batez ere industria-sektorean jarduten du, baita osasunaren eta finantza/aseguruen sektorean ere.

Renove Industria 4.0 programaren laguntzak eskatzeko epea ireki da, 5 milioirekin
SPRI Taldearen programa hau makineria eta ekipamendu aurreratu berriak erosten dituzten enpresentzat bideratuta dago. Aurtengo berrikuntza gisa, jada funtzionamenduan dauden instalazioak ordezten ez dituzten ekipo berriak ere jasoko dituzte diru laguntzak.

Izar enpresak bere gaitasun logistikoa bikoizten duen kudeaketa-sistema berri bat ezarri du
“Pick to Light” du izena, abangoardiako teknologia japoniar bat da eta eskaera-orgatila adimendunen eredu batekin funtzionatzen du

Kaibotek negozio-aukerak aurkitzen ditu datuen analisiaren bidez
Arabako enpresak Big Data tresnekin lan egiten du, eta bere bezeroen merkataritza- eta marketin-sailak laguntzen ditu. Gainera, 2016an sortu zenetik Partner Google da.

Metapostak bere postontzi digitalaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna indartu du
2011n proiektu sozial gisa sortu zen enpresa honek konponbideak eskaintzen ditu enpresa eta antolakundeen prozesu administratiboak azkartu eta sinplifikatzeko

SPRIk agenda bat prestatuko du enpresa industrialen eta industria adimenduneko espezialista digitalen arteko bilerekin
“Networking Empresarial 2022 - Smart Industry” Kongresua bereziki zuzentzen zaie industria adimendunarentzat eskuragarri dauden teknologiak ezagutu nahi dituzten automobilgintza, aeronautika, energia eta makina-erreminta sektoreetako enpresei eta zerbitzu horiek eskaintzen dituzten hornitzaileei. Ekitaldian zehar aldebiko topaketak egingo dira sektore industrial horien eta EIKTen hornitzaileen artean (aurretik izena eman behar da).

Skura, aplikazio natibo digitalen garapenetik 4.0 industriako proiektuetaraino
Gipuzkoako kooperatibak smartphonentzako aplikazio natibo digitalak sortzen ditu. Gainera, 4.0 industriako, digitalizazioko eta konektibitateko proiektuak egiten ditu, enpresen produktibitatea eta prozesuak hobetzeko.

Sisteplant lanean ari da robot autonomo eta adimendunen belaunaldi berri bat sortzeko
Gero eta autonomia handiagoa izango dute datuak biltzeko, analisiak egiteko eta erabakiak hartzeko pertsonen esku-hartzerik gabe

KirolApp, klub txikienetan oztopo teknologikoa murrizteko plataforma
Aplikazio mugikor ‘nagusi’ gisa planteatuta, app guztiz pertsonalizatuak garatzea ahalbidetzen du, iturburu-kode beretik abiatuta, klub txiki eta handiak digitalizatu eta zaleekin konektatu ahal izateko. Duela gutxi App Onenaren saria jaso du Espainiako Anuaria Sarietan, Diseinu Grafikoko Sari Nazionaletan.

Librecon Bilbon ospatuko da X. edizioan eta teknologia irekien hiriburu bihurtuko da
Librecon Europako hegoaldeko nazioarteko erreferentziazko ekitaldia da, ekonomiaren sektore estrategikoei aplikatutako teknologia irekien sektorean.

BAICek eta INNOLAB Bilbaok LEADERS IN TECH THINK TANKS ekitaldiaren edizio berri bat antolatu dute
Jardunaldia urriaren 6an egingo da Bilboko Zabaltegi Eraikinean, eta bertan sei emakumek azalduko dute nola aplikatu duten arrakastaz adimen artifiziala hainbat eremu eta sektoretan

SPRI Taldeak eta osasun digitaleko industria biosanitarioak Osasun Digitalari buruzko IX. Kongresuan parte hartu dute
Ekitaldian hizpide hartu da osasun sistemari balioa ematen dioten konponbide digitalen ezarpena

SPRIk jardunaldi batean parte hartuko du non aztergai izango diren salmenta-kanal digitalak identifikatzeko giltzarriak
SPRIko ordezkariak azalduko du zein laguntza dauden digitalizazioa gauzatzeko digitalizazio-ibilbide pertsonalizatuen bidez

Vixion enpresa gipuzkoarra, Ford-en ‘vendor list’-ean sartu da
IoT plataforma industrialak bost urte daramatza enpresei makinek ahalik eta etekinik handiena atera dezaten laguntzen. Vixionen sektorea pandemiaren ondoren hazi da, eta ekoizpen-prozesuen eraginkortasuna hobetzeko aplikazioen ekosistema oso batera sartzeko aukera ematen du.

“Baldintza ezinhobeak ditugu industria adimendun potente bat izateko. Orain apustu estrategiko bat behar dugu eta azkar gainera”
Adimen artifiziala eta lengoaia naturalaren prozesamenduan aitzindaritzan jartzeko herri-proiektu anbiziotsu eta nazioartekoa garatu beharra, hau da, goi-mailako Ikerketa eta Fabrikazio Sare Publiko-Pribatu kooperatibo baten eraketa nabarmendu du Josu Aztiriak, Orai NLP Teknologiaken Koordinatzaileak.