
Shuton, I+G+b-a doitasun handiko boladun torlojuak fabrikatzeko
Arabako enpresak I+G+b sail propioa du, bere neurrira egindako soluzioak garatzeko

Composites Martiartu enpresaren material berritzailea suarekiko erresistentea da eta altzairuak baino % 75 gutxiago pisatzen du
Enpresa bizkaitarrak 25 urtetik gorako esperientzia du pieza teknikoen diseinuan eta fabrikazioan eta BDIH Konexio programaren kasu arrakastatsu bat da

Webguneak euskaratzeko tresnak garatzeko lankidetza abiatu dute Elhuyarrek eta PuntuEUSek
Interneten Nazioarteko Egunean sinatu dute bi erakundeek ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko ekimena jasotzen duen hitzarmena

VASCO Taldea: 50 urte logistikara bideratutako soluzioak egiten
Bere egoitza nagusia Santurtzin duen enpresak Pelikane garatu du, neurrira egindako garraio-, logistika- eta banaketa-softwarea

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak Europako presentzia indartu du kargu berri bat duelarik ECSOn
Zibersegurtasuneko Europako Erakundeak (ECSO) lantalde bateko presidentekide izendatu du Iratxe Martín, Basque CyberSecurity Centre-ko berrikuntza eta teknologia proiektuen arduraduna

Euskadik eta Argentinako Córdoba probintziak industri arloko elkarrizketa-mahai bat ireki dute
SPRIk ezagutzera emango du bere esperientzia industria adimenduna sustatzeko erakunde-kudeaketan

Zibersegurtasun arloko nahitaezko elkarlana, arazo globala delako
Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko zuzendari Javier Diéguezek sektoreko negozio-aukerak nabarmendu ditu

Eguzki-planta fotovoltaikoen kudeaketa adimendunerako urruneko monitorizazio-plataforma
P4Q energia sektorean diharduen Alonsotegin (Bizkaia) kokatutako ETE bat da. Enpresa horrek eguzki-produktuaren banaketa abian jartzeko eta saldu osteko zerbitzuetan diharduen filialean, eguzki-jarraitzaileak denbora errealean kontrolatzeko sistemen eragiketa-parametroak urrunetik monitorizatzeko beharra detektatu zuen . Horri esker, batetik, analisi hobea egin ahal izango lukete, eta, bestetik, gorabeherak azkar konpondu ahal izango...

Automotive Smart Factory – Fabrikazio aurreratuan espezializatutako konpetentzia-zentroa, 4.0 fabrikazio-estrategiak garatu eta ezartzera eta industriak eskatutako profil berriak gaitzera bideratutakoa
AIC Automotive Intelligence Center automobilgintzaren sektorerako balioa sortzeko zentro bat da, berrikuntza irekiaren ereduan oinarritua. Gaur egun, 30 erakunde eta 950 profesional baino gehiago ditu Boroan (Bizkaia) kokatutako bere instalazioak erabiltzen. Bere jarduera dela eta, AICrentzat ezinbestekoa zen gaitasun fisiko eta birtualak zituen instalazio pilotu bat izatea, fabrikazio aurreratuko estrategiak...

Intralogistika automatizatua, eskuragarritasunaren bermea
ULMA Handling Systems hainbat sektoreri intralogistika-irtenbideak eskaintzen dizkien enpresa handia da, eta Oñatin (Gipuzkoa) dauka egoitza. Enpresak logistikaren eta horniduraren kudeaketaren arloan lehentasunezkotzat jotako bi behar identifikatu zituen; lehenik eta behin, bezeroari eskuragarritasun-indize altuenak bermatuko zituen instalazio intralogistiko automatiko bat ematea, eta, bigarrenik, zerbitzu proaktiboago baterako instalazio automatizatuaren elementu guztiak...

Robokide, 4.0 industriara bideratutako automatizazio-soluzioak
Bizkaiko enpresak hainbat arlotan lan egiten du, hala nola datuen bilketan, cobotak ezartzen eta zibersegurtasuneko tresnen inplementazioan

IIMH eta Innovae enpresek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, teknologia digital berriak fabrikazio aurreratuan txertatzeko
Ezagutza teknikoa digitalizatzeko hainbat tresna erabili ahal izango ditu ikastetxeak

IndusSec kongresuak industriako zibersegurtasuna izango du aztergai
SPRI Taldeak urtero antolatzen duen kongresu hori telematikoki egingo da maiatzaren 12an

SPRI Taldeko zuzendariak hasiera eman die ETEentzako laguntza-planak aurkezteko eskualde mailako jardunaldiei
Maiatzean eta ekainean egingo diren zortzi topaketetan ezagutaraziko dira Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eskaintzen dituen 68 laguntzak

Miberingek enpresak laguntzen ditu haien eraldaketa digitalean
Bilboko 'startup' ak ohartarazi duenez, zuzendaritza taldeak kontzientziatu behar dira 4.0 industriari lotutako teknologien abantailen inguruan

Mekanizazio-prosezuaren aldagaiak optimizatzea eta monitorizatzea
Aernnova es una empresa líder en el diseño y fabricación de aeroestructuras para los principales OEMs y cuya sede central se encuentra ubicada en Miñano (Álava). Esta empresa detectó varias necesidades en el área de eficiencia productiva, tales como: Disponer de herramientas de diseño avanzado que integren la coordinación de...

CLCircular, digitalizazioaren bidez elikagaiak alferrik ez galtzen laguntzen duen euskal startupa
Enpresa honek logistikaren sektorera eraman du eraldaketa digitala, patentatzeko dagoen teknologia batez hornitutako IoT sentsore berrerabilgarriak erabilita

Vicomtech-eko eta Ikerlan-eko adituek 4.0 industriaren segurtasunaren etorkizuna aztertu dute EGIDAko 1go Foroan
Gradiant eta Fidesolekin batera, euskal teknologia-zentroek azken urtean lortutako aurrerapenak azaldu dituzte, bikaintasuneko teknologia-zentroek osatutako segurtasun- eta pribatutasun-teknologien lehen sare nazionalean eta bakarrean.

Naturalvoxek adimen artifiziala erabiltzen du ahots-soluzioak arrakastaz ezartzeko
Enpresa ahots bidezko erantzun automatikoko sistemak ezartzen hasi zen IATko edo errenta-kanpainako aurretiko hitzorduetan, eta, gaur egun, HAZITEKen hiru proiektutan parte hartzen du, beste arlo batzuetara zabaltzea bilatzeaz gain

SMARTPM euskal startupak automatizazioko konponbide bat emango dio Hexagon multinazionalari
Elgoibarren sortutako konpainiak sistema operatibo bat garatu du prozesu industrialen elementuak kudeatzeko, hala nola biltegiak eta robotak