
QUALITY INNOVATION AWARD (QIA) ekitaldia: Sei euskal enpresak berrikuntzari aintzatespena jaso dute
Euskadik hiru Award Winner (saririk gorena), eta hiru Prize Winner irabazi ditu, Belgraden izan den QIA sarien 14. edizioan.

Arituk enpresetan produktu eta proiektuen bizi-zikloa kudeatzeko euskarazko lehen plataforma garatu du
Gipuzkoako konpainiak enpresa handiei eta ETEi zuzendutako PLM softwarea garatu du

Multiverse Computingek munduko liderra izan nahi du ‘software’ kuantikoen garapen-sektorean
"Ez gara jaio txikitxoak izateko", esan dute Donostiako enpresako arduradunek, Euskadin konputazio kuantikoko ekosistema bat sortzearen alde daudenak

Ondozabal Group: ” SPRIren laguntza, Gauzatu programaren bidez, inflexio-puntua izan zen guretzat”
Azken bost urteetan, Gipuzkoako taldeak bere fakturazioa hirukoiztu egin du, eta nazioartean duen presentzia sendotu du

Mikroenpresa Digitala programak trebakuntza eskaintzen du Marketin Digitalean, Zibersegurtasunean eta Produktibitatean
Bi orduko ikastaro praktikoak, doakoak eta Zoom bidez egingo direnak

Enigmedia euskal enpresa, “Cybersecurity Made in Europe” zigilua eskuratu duen lehena
Zibersegurtasunaren Europako Erakundeak (ECSO) sustatutako aitortza horrek balio handia ematen die zigilua lortzen duten enpresei

ii40 Services: “Etorkizuna digitalizazioan eta zerbitizazioan datza”
Donostiako enpresa prozesuak eta ekoizpena hobetzeko makinen zerbitizazioan espezializatuta dago

SPRIk 2021eko urtarriletik hona hasitako proiektuetara zabaldu ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzak
Hasita dauden proiektuetarako eskaerak 2021eko maiatzaren 18a baino lehen aurkeztu behar dira

Ingenet ETEak bere fakturazioaren % 20 bideratzen du I+G-ra
Bizkaiko enpresa horrek prozesu industrialen automatizazioan eta sentsorika aurreraturako produktuen garapenean dihardu

Ikeako altzariak Biele Group-en sinadurarekin
Enpresa gipuzkoarrak Bürstadt Furniture konpainia alemaniarrarentzat automatizatutako ekoizpen linea bat garatu du. Konpainia horrek suediako multinazionalerako 5 milioi altzari baino gehiago ekoizten ditu

Berritek: “PLC-a ezinbesteko tresna da 4.0 industrian”
Enpresa gipuzkoarra makina-automatizazioan eta prozesu industrialetan espezializatuta dago

2025era arteko Euskadiko zibersegurtasun plan estrategikoak sektoreko enpresa-ehuna dinamizatu nahi du
Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko (BCSC) zuzendari Javier Diéguezek dioenez, asmoa da euskal ekosistema erreferentziazko hub bilakatzea nazioartean

Bere egokitzeko gaitasunari esker Herrekor indartuta aterako da pandemiatik
María Herrerok zuzentzen duen ingeniaritza-enpresa familiar honek Astigarragan du egoitza, eta potentzia-transmisioko eta “converting”eko proiektuetan espezializatuta dago

Bereikerrek tren-bagoiak soldatzeko prozesua abiarazi du ‘cobot’ bat gehituz
Arabako enpresak automatizazio-soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu, bezeroen ekoizpen-plantak eraginkorragoak eta seguruagoak izan daitezen

Skura Mobile: “Garrantzitsua da herritarrak ahalduntzea teknologia berrien esparruan”
Gipuzkoako kooperatibak laguntza ematen die industriako ETEi beren beharrei soluzio praktikoak aurkitzen

Cibcom Technologies enpresak Elektra Taldearen IoT 4.0 industriarako laborategi baten sare-azpiegitura diseinatu du
Enpresak industria-esparruan aplikagarriak diren teknologia berriak ikertzen jarraitzearen eta IT ingurunearekin integratzearen aldeko apustua egiten du, prozesuak digitalizatzeko orduan bezeroengan balioa sortzen jarraitzeko

MYLk fresatzeko buru sorta bat diseinatu eta fabrikatu du Txinako sektore aeronautikorako
Duela 52 urte sortutako enpresa gipuzkoarra artezketa-elektromandrinoen ekoizpenean espezializatuta dago eta Europako marka anitzeko buruen konpontzaile handiena da

Eusko Jaurlaritzak 1.400 milioi euro bideratuko ditu Euskadiko eraldaketa digitala sustatzeko modu sinergikoan eta proaktiboan
Gobernu Kontseiluak “Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia” onartu du, eta administrazioa ezarri du digitalizazioaren motortzat Tapiak azpimarratu du Euskal Autonomia Erkidegoa ondo kokatua dagoela erronka horri aurre egiteko, politika publikoen inguruan hogei urtetan metatutako esperientzia egiaztatuari esker Aurreikusitako 18 ekintza-ildoen artean, hauek nabarmenduko dira: Adimen Artifizialeko Zentroaren sorrera, 5-G enpresa-eremuetan...

AgaIntelligent enpresak etxeko segurtasun-produktu berri bat eskaintzen du, sartu-irten guztiez abisatzen duena
Euskal konpainiak garatutako Vehoo sistemak itxitura gehigarri ikusezin bat eta sentsoreak baliatzen ditu etxebizitzetako intzidentzia guztiak detektatzeko

EKIN, aurrerapausu bat lengoaia-naturalaren eta industria-makinen arteko interakzioari begira, baita euskaraz ere
Vicomtech, UPV/EHU, Tekniker, Ikor, IMH eta UZEI erakundeek Ekin proiektuan indarrak batu dituzte, langileen eta makinen arteko interakzio-mekanismoak garatzeko