Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Berrikuntza Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 1 ekaina, 2021

Pandemia sasoiko kudeaketa esperientziak eta digitalizaziorako kudeaketa, horiexek izango dira Kudeaketa Aurreratuko Kongresuaren Ardatzak

Urriaren 18tik 29ra egingo da Kudeaketa Aurreratuaren 27. Europako Astea

Kudeaketa Aurreratuari buruzko kongresuaren edizio berria Europako Astearen barruan egingo da, eta bi egunetan zehar antolakundeek euren jardunbide egokiak partekatuko dituzte bi gai hauen inguruan: “konpainiaren eraldaketa digitala gauzatzeko kudeaketa” eta “pertsonen kudeaketa pandemia garaian”.

Urrian egingo den aurtengo edizio honen nobedadea da antolakuntzak ekitaldian parte hartzeko aukera emango diela Euskalit-en parte ez diren beste konpainia eta erakunde batzuei. Hala, posible izango dute arlo hauetako jardunbide egokiak aurkeztea: eraldaketa digitala, kudeaketa azkarra, negozio-eredu berriak, antolakuntza-eredu berriak, barnekintzailetza, motibazioa pandemia garaian, telelanaren ondorioak, lantaldeen lidergoa, kohesioa edo team building, komunikazioa… Jardunbidea ekainaren 25a baino lehen aurkeztu behar da, eta baldintza da jardunbide finkatua izan dadila, hau da, diseinatuta, ezarrita edo aplikatuta egon behar du eta emaitza positiboak izan behar ditu antolakunde batean edo gehiagotan.

Kudeaketako bideo lehiaketa

Bestalde, kudeaketa aurreratuaren zabalkundearen testuinguru berean, Euskalit-ek “Kudeaketa laburrean” bideo lehiaketaren edizio berrirako deialdia egin du. Bideo horiek kudeaketa izango dute ardatz, eta ikus-entzunezko euskarrien edozein erabilpen balia daiteke enpresaren edo erakundearen emaitzak lortzeko.

Hauek izan litezke bideoen gaiak: Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren elementuekin lotutako edozein jardunbide; pandemiaren ondorioz sortutako jardunbideak (lan egiteko modu berriak, ekoizpenaren nahiz bezeroentzako zerbitzuen egokitzapena edo eraldaketa, barne-kohesioaren eta -komunikazioaren sustapena, estrategiaren egokitzapen azkarra…); balio eta jokabideen sustapena (talde-lana, sormena eta berrikuntza, prebentzioa…); bideo korporatiboak (markaren garapena eta posizionamendua); produktu edo zerbitzuen deskribapen bideoak, e.a.

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Asteari buruzko informazioa

Bideo lehiaketari buruzko informazioa

Lotutako albisteak

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu  Solarrek,  bere  produktu  berritzaileen  bidez,  eguzki-panelak  instalatzea  errazten  du
11/02/2025 Berrikuntza

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.