Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Plasnor reorienta su producción al fabricar planchas transparentes de metacrilato para mamparas
Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G
Albisteak 1 ekaina, 2020

Plasnorrek bere ekoizpena berrantolatu du, manparetara bideratuta dauden metakrilatozko xafla gardenak egiteko

Legazpin egoitza duen Plasnor enpresa gipuzkoarrak merkatu berri bat aurkitu du. Orain arte, koloreztatutako plastikozko xaflak egiten zituen hainbat sektoretarako: karrozeriak, logistika, altzariak, industria... Bere ezaugarrien nagusietako  bat, hain zuzen ere, gainazalak koloreztatu eta bezeroen eskaeren neurrira egiteko gaitasuna izan da. 60 langile ditu, eta produkzioaren % 65 bost kontinenteetako herrialdetara esportatzen du.

Legazpin egoitza duen Plasnor enpresa gipuzkoarrak merkatu berri bat aurkitu du. Orain arte, koloreztatutako plastikozko xaflak egiten zituen hainbat sektoretarako: karrozeriak, logistika, altzariak, industria… Bere ezaugarrien nagusietako  bat, hain zuzen ere, gainazalak koloreztatu eta bezeroen eskaeren neurrira egiteko gaitasuna izan da60 langile ditueta produkzioaren % 65 bost kontinenteetako herrialdetara esportatzen du.  

Covid-19aren pandemiak barne-hausnarketa bat egitera eta alternatibak bilatzera behartu du, beste hainbat euskal enpresetan gertatu den bezala. Material plastikoen termokonformazioan espezialista da Plasnor, eta ezagutza horri esker merkatu-nitxo berri batera abiatzeko erabakia hartu du. 

Estrusioan oinarritzen da gure lana. Lehengaia erosten dugu, plastikoa koloreztatzen dugu eta neurrira egindako formatuetan moldatzen dugu”, azaldu du Juan Antonio Agirre Legazpiko enpresako zuzendari nagusiak. Martxoan, osasun-krisia heldu zenean, babes-holtzak urritzen hasi zirela ikusi zuten. “Koronabirusari aurre egiteko beharrak aztertu genituen, baita enpresak irtenbideren bat eskaintzeko zituen aukerak ere. Horrela, xafla gardenak egitea erabaki genuen, eta horien azken aplikazioa manparak izango ziren, besteak beste“. 

Bitxia da Plasnorren jardueraren aldaketa. Neurrira egindako eta koloreztatutako materiala ekoiztetik, metakrilatozko xafla estandarizatuagoak    –batez ere dimentsioei dagokienez– eta guztiz gardenak egitera pasatu da. 

Enpresak garai berrietara egokitzeko denbora tarte bat behar izan du. Eta horren emaitza produktu desberdin bat da, merkatu erabat desberdin batera zuzendutakoa. “Bezeroek zoriontzen gaituzteoso denbora gutxian lortu dugulako”, esan du Agirrek. Gainera, 3 eta 5 hilabete bitartean behar dira materiala entregatzeko. Gure kasuan, orain hasi gara fabrikatzen, eta bezeroak handitzen ari dira pixkanaka. Baina hilabete batean bakarrik hornitzeko gai  gara“.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia  handietaraino,SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke. 

Lotutako albisteak

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Sintop  proiektuak  saldu  osteko  kudeaketa  optimizatu  du  etxebizitzen  eraikuntzan
24/02/2025 I+G

Sintop proiektuak saldu osteko kudeaketa optimizatu du etxebizitzen eraikuntzan

Construcciones Olabarri buru dela, plataforma adimendun bat garatu da obrak denbora errealean amaitu direnean gorabeherak erregistratzeko. Ekimenak SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.