PUNTUEUS Interneteko domeinuen erabaki-organoetan finkatu da
PUNTUEUS Fundazioak beste hiru urtez jarraituko du ICANN Interneteko domeinuen munduko erakundearen GeoTLD izeneko lantaldearen lehendakariordetzan, alegia, Interneten eremu geografiko eta komunitateen domeinuak ordezkatzen dituen erakundean, lehen mailako ordezkaritza izaten jarraituko du.
Duela hiru urte izendatu zuten lehenengo aldiz PUNTUEUS Fundazioa talde honetako lehendakari orde, eta beste hiru urtetarako berriztu dute kargua. GeoTLD taldean 37 TLD edo domeinu elkartzen dira. Batzuk .EUS antzeko TLD komunitarioak dira (Kataluniako .CAT edo Eskoziako .SCOT, adibidez), baina gehienak hiri eta lurralde geografikoak ordezkatzen dituztenak dira, asko gobernu lokalek ordezkatuak, esaterako, ‘.LONDON’, ‘.BERLIN’, eta ‘.NYC’.
Josu Waliñok, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiak dioenez, lantalde bateko zuzendaritzan egoteak PUNTUEUSi “erreferentzialtasuna” ematen dio, Interneteko gobernantzako erabakietan parte hartzeko aukera zabalduz. Horrez gain, “indarra ere ematen dio .EUSek ICANNen duen posizioari, eta ikusgarritasuna euskal komunitateari”.
“Uste dut oso garrantzitsua dela gurea bezalako komunitate eta domeinu batentzat Interneteko gobernantza erabakitzen den gunean ardurak izatea. Kontuan izan behar da munduko estatu guztiek ordezkari ofiziala dutela ICANNen, eta Euskal Herriak ordezkaritza izateko modu bakarra une honetan PUNTUEUSen bidez dela”, azpimarratu du Waliñok.
GeoTLD, ICANNen lantaldea
ICANN da Interneten kudeaketaz arduratzen den erakundea. Erakunde honen antolamendua multistakeholder eredukoa da, hau da, ICANNen barruan Interneteko eragile mota ezberdinez eratutako lan-taldeak daude, eta lantalde hauen ordezkariek osatzen duten ICANNeko zuzendaritza. “GeoTLD taldea da hauetako bat, eta honen bidez TLD komunitario eta geografikoen interesak defenditzen ditugu ICANNen barruan, Interneten gauzatuko diren aldaketetan gure ahotsa izanik” adierazi du Josu Waliñok.
Gaur egun Internetek erronka garrantzitsuak bizi ditu, eta hauei aurre egiteko neurriak eztabaidagai dituzte ICANNeko eragileek, besteak beste, Interneteko segurtasuna areagotzeko aplikatuko diren araudi berriak adostu eta ezartzea, datuen pribatutasunean Whois[1] sistema ordezkatuko duen RDAP[2] sistema berriaren egokitzapena, edo Universal Acceptance[3] moduan ulertzen dena areagotzea.
Guzti horretan dihardute ICANN osatzen duten erakunde guztiak, eta benetako aurrera pausuak ematen ari dira zentzu horretan. GeoTLDen kasuan, ahalegin berezia egiten ari dira domeinuen segurtasunaren alorrean, eta baita Interneteko eragile handiek (Google eta WordPress bezalakoek) domeinu komunitarioen integrazioa gauzatzeko lankidetza areagotzen.
PUNTUEUS Fundazioari buruz
PUNTUEUSek aurkeztu zuen, 2012ko maiatzean, .EUS domeinuaren eskaria ICANN erakundearen aurrean. Eta hura da, 2013an onarpena jaso zuenetik, .EUS domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakundea.
PUNTUEUSen misioa gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea da, eta hau gauzatzeko .EUS domeinuaren zabalkundea sustatu eta transformazio digitaleko proiektu aurreratuak jartzen ditu abian. Une honetan, 14.000tik gora .EUS domeinu daude erregistratuta.
[1] Interneteko domeinu edo IP helbide baten jabea zein den zehazteko aukera ematen duen eta datu-base batean kontsultak egiteko eskaera/erantzunean oinarritutako protokoloa da.
[2] Registration Data Access Protocol-en siglak dira. Domeinuen, kontaktuen etab-en erregistro-datuerata sartzeko protokolo berri bat da. Whois-en antzekoa, baina azken honetan baino kontsulta gehiago egin daitezke.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.