Quarizmi AdTech-ek marketin digitaleko kanpainak kudeatzeko era berri bat sortu du
Quarizmi AdTech, Mungian (Bizkaia) egoitza duena, marketin digitalaren mundua iraultzen dabilen enpresa teknologikoa da, bilatzaileetan automatikoki kanpainak kudeatzeko era innobatzaile baten bidez. Espainiako SEM agentzien Top 10ean klasifikaturik, konputazio- eta hizkuntza-teknika aurreratuetan oinarritutako prozesu eta algoritmoen garapenean ardazten da. Emaitza: bezeroei era egokienean moldatzen diren kanpaina automatizatuak.
Quarizmik KBO (‘klik bidez ordaintzea’, publizitate digitaleko eredu bat, non iragarleak erabiltzaile batek bere iragarkietan klik egiten duen aldien arabera zenbateko bat ordaintzen duen) kanpainak automatizatzen ditu Long-Tailaren (bilaketa-termino oso espezifikoak, orokorrean hainbat hitzek osatutakoak) aukerak esplotatzeko. Horrela, iragarle handiei Google Ads kanpainen mugak gainditzeko irtenbide bat eskaintzen die, aurrekontua handitzeko beharrik gabe.
Enpresa 2014an sortu zen Enrique Aguilerak (CEO) eta Ana Etxebarriak (COO) hasitako abenturaren ondorioz. Biek Teknologia Digitalean eta Marketin Digitalean zituzten ezagutzak: “Marketin eta teknologia identitate bikoitz horren bidez, AD Tech honek Google Ads (lehen, Google Adwords) kanpainak sortu eta diseinatu, abiarazi eta kudeatzeko era berrasmatu du”, azaldu dute Quarizmi-tik.
Zerbitzuaren helburua da kanpaina % 100 berriak eta guztiz gardenak sortzea, kalitatezko klik eta lead kopurua handitzen laguntzeko, bezeroentzako salmenten gorakada handia izan dadin. Horrela, Adimen Artifizial sistema baten bidez, aukera berri guztiak atzematen dira eta bai kanpaina propioak bai konpetentziarenak aztertzen dira. “Enpresak gero eta kontzienteagoak dira mundu interkonektatu, mugikor eta Googlek monopolizatutako honetan, marketin digitalak duen inpaktu indartsuaz”, azpimarratu dute.
Haien soluzioa bezeroaren negozioaren esparrua ikasten eta ulertzen doa, hitz-gako onenak aukeratzen eta iragarkiak era autonomoan sortzen dituen bitartean, prozesamendu naturaleko lengoaiaren tekniken bidez. “Adimen artifizialeko algoritmoetan oinarritutako soluzio bat denez, denbora gutxian, bezeroek kanpainak hobetzen direla ikusten dute, haiek denbora eta esfortzua inbertitu gabe, gogobetetze handia sortuz”, azaldu dute.
Orain arte, Google Ads kanpainak eskuz sortzen ziren. Beraz, marketin digitaleko teknikariak ziren zein hitz-gako erabili erabakitzen zutenak. Horretarako, Googlek berak eskainitako tresnak erabiltzen zituzten. “Quarizmik soluzio inteligentea sortu du, Google Ads-en ordaindu beharreko kanpainak guztiz automatizatzeko. Bere hurbilketa bereizlea konputazio- eta hizkuntza-teknika aurreratuek eutsitako prozesu eta algoritmoetan oinarritzen da. Google Ads kutxa beltzaren alternatiba bakarra da”, amaitu dute.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko
Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako
Euskadi berrikuntza maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Ekiteko baldintzetan Europako erreferente gisa finkatzen da, baina oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan