Ekintzailetza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Elkarrizketak 23 apirila, 2020

Alias Robotics: “Roboten erabilerak segurtasun politika zorrotza jarraitu beharko luke beti”

Victor Mayoral Vilches Alias Robotics enpresaren  sotzailetako bat da eta bere zuzendari teknikoa. Enpresa euskaldun honek  Gasteizen du bere egoitza eta Estatu Batuetan (Bostonen)  bere lehen ordezkaritza ireki berri du.

Victor Mayoral Vilches Alias Robotics enpresaren  sotzailetako bat da eta bere zuzendari teknikoa. Enpresa euskaldun honek  Gasteizen du bere egoitza eta Estatu Batuetan (Bostonen)  bere lehen ordezkaritza ireki berri du. Mayoralen ustez robotikaren inguruko zibersegurtasuna garatzeko eta hobetzeko tarte handia dagoBere startup-a Basque Cybersecurity Centerraren (BCSC) inguruan Euskadin egituratutako ekosistemaren parte da. Gainera, Mayoralek nabarmentzen du azken urteetan robotikaren erabilera asko handitu dela osasun-arloan, besteak beste. Alias Robotics BIND 4.0 programan parte hartu du.   

Zein izan da roboten txertatze-maila medikuntzan edo bioosasunaren sektorean azken urte hauetan? 

Igoera nabarmena izan da. Gero eta robot kirurgiko gehiago erabiltzen dira ebakuntzen eragin negatiboak murrizteko, eta robotak ikerkuntzarako laborategietan erabiltzen dira ere, laginen ekoizpena automatizatzeko. Teknologia horiek erabiltzeak emaitza hobeak lortzea ahalbidetzen du, baina ondorio kezkagarri bat ikusten dut bilakaera horretan: roboten erabilerak segurtasun-politika zorrotzari jarraitu beharko lioke beti, eta hori ez da betetzen. Robotak segurtasunik gabe erabiltzen dira, erabiltzaileak eta pazienteak arriskuan jarriz. Gure datuen arabera, Euskadik 5 robot kirurgiko ditu, ‘Da Vinci’ izenekoak, Intuitive Surgical enpresa estatubatuarrarenak. Robot horieospitaleko sare lokalera konektatzen dira, eta horrela, fabrikatzaileei etengabe datuak bidaltzen dizkiete. Horrek gatazka larria dakar pazienteen pribatutasunarekin. Arriskutsua da, fabrikatzaileak, nahi izanez gero, robota milaka kilometrora teleoperatzeko aukera duelako.  

Koronabirusaren aurkako borrokan, robotikaren mundua ezinbestekoa izaten ari al da? 

Garrantzitsua izaten ari da, baina ez da ezinbestekoa. Robotek etenik gabe jarduteko gaitasuna dute. Eta birus batengatik ez dira kutsatzen. Hau esanda, robotak fabrikatzen 10 urte eman ondoren, gaur egungo robotikaren gaitasunak gehiegi baloratuta daudela uste dut. Gaur egun oso pertsona gutxik lortu dute robotika-sistema bat sortzea eta programatzea, zeregin erraz batzuk malgutasunez eta egokitzeko gaitasunez egiteko. Eta, gainera, inbertsio handia eskatzen du. Ospitaleak, oro har, egituratu gabeko inguruneak dira, eta profesionalak ditugu, oso ezagutza maila handiko pertsonak, aldaketetara egokitzeko gai direnak oso denbora laburrean. Hori esanda, aplikazio erabilgarri eta eraginkorrak daude. Ospitaleetan bakterioak modu ia automatikoan ezabatzen laguntzen duten argi ultramoredun robotak, esaterako. 


Nola babesten dira ekipo hauek? 

Gaur egunia-ia ez dago bere robotak babesteaz arduratzen den fabrikatzailerik. Alias Roboticsen, nire taldeak 80 ahultasun baino gehiago aurkitu ditu merkatuko robot industrial salduenetako batean, Universal Robotsek sortzen duena. Makina hori dozenaka enpresak erabiltzen ari dira Euskadin. Eta hori lehen aipatutakoaren adibide bat besterik ez da: fabrikatzaileek ez diete jaramonik egiten segurtasun-gomendioei, eta erabiltzaileak beren burua babesteaz arduratzen uzten dituztela argudiatzen dute. Segurtasuna ez da aplikatzen den produktu bat, eta kito!, aldian-aldian berrikusi behar den prozesu bat da. Ezinbestekoa da babes-sistemak eboluzionatzea eta robotari eta inguruneari egokitzea. 

Zenbait erakundek ematen dituzten perimetro-babesekin robot asko babesten saiatzen dira, baina hori ere ez da egokia ezta. Horri aurre egiteko, gure taldea bereziki robotentzat pentsatutako segurtasun-arau berriak prestatzen laguntzen ari da. Izan ere, gure taldeak egun gutxi batzuk behar ditu robot bat tokian ‘hackeatzeko‘. Egoera oso kezkagarria da, probatu dugun bezala.  

Zeintzuk dira horrelako robotetan egiten diren hackeorik ohikoenak? 

Gure datuen arabera, eraso ohikoenak sistema robotikoak desgaitzea eta fitxategi sistemak enkriptatzea eta berreskuratzeko erreskatea eskatzea dira. Teknikoki ‘ransomware‘ izenaz ezagutzen dena. Gainera, gero eta eraso sofistikatuagoak ikusten ditugu: erasotzaileek robota kontrolatzeaz gain, sentsoreez baliatzen dira kalteak eragiteko.  

Zein pauso jarraitzen ditu zure enpresak robotak babesteko? 

Aliasek Roboten Sistema Immunologikoa sortu du (Robot Immune System), edo beste izenez ezagututa, RIS. Europar Batasunak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako bi urte baino gehiagoko ikerketaren emaitza da, besteak beste, robot batean giza immunologia-sistema birsortzeko ahalegin zientifiko eta teknologikoak biltzen dituena. Robotean instalatzen den softwarea da eta berarekin eboluzionatzen du, bere ohiko ingurunea eta ohiko komandoak ikasiz eta bere bidean babesak garatuz. Bi urte hauetan zehar, hamar profesional baino gehiagok parte hartu dute bere garapenean, biologoak eta robotikako ingeniariak barne. Gaur egun, RIS jada eskuragarri dago hainbat robot eta osagai robotikotan. Eta laster gehiago iragarriko dugu. 

Zein da robotak babesten dituzten enpresa-ekosistema? 

Zorionez gero eta gehiago gara. Gora egin du robotikako segurtasunaz arduratzen diren eta sektorean sartu nahi duten enpresen kopuruak. Une honetan, zibersegurtasun robotikoko erreferenteei buruzko 4 ikerketen zerrendetako burua Alias Robotics daEuskadin jende gehiagok robotikari buruz ikas dezan eta sektore honetan interesa eta inplikazioa izan dezan animatzea gustatuko litzaiguke. Gure lehiakide gehienak atzerritarrak dira eta heldutasun maila  desberdinak dituzte. Gaur egun ikusten dugun sarrera oztopo nagusia robotikaren inguruko talentua daRobotika ezagutzak dituzten profesional gutxi daude, eta askoz gutxiago robotak ziurtatzen dakitenak. 

 

 

 

 

Lotutako albisteak

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC  Solutions  :“Ekintzaileak  zaindu  egin  behar  ditugu”
05/02/2025 Ekintzailetza

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”

Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Marijo  Pagalday  (Mondragon  Korporazioa):  “Gure  helburua  balio  kate  osoa  hartzen  duen  360º  digitalizazioa  eskaintzea  da”

Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”

Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen saila 9 kooperatiba autonomok osatzen dute, eta elkarrekin koordinatuta daude. Kooperatiba horiek 3.000 lanpostu inguru sortzen dituzte zuzenean, eta 300 milioi euroko fakturazioa dute.

Alex  Rayón  (Brain  &  Code):  “Teknologia  mugikorrekiko  eta  Adimen  Artifizialarekiko  elkarbizitza  naturalizatu  behar  dugu”

Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”

Hezkuntza teknologiko irisgarria bultzatzen duen enpresako CEOak Digital Open Knowledge DOK jardunaldian parte hartu du. Bertan, eraldaketa digitala eta adimen artifiziala aldaketa-azeleragailu gisari buruz hitz egin du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.