Sentsore adimendun batek irabazi du ingeniaritzako Bizintek sarien laugarren edizioa
Bizintek euskal ingeniaritzak aukeratu ditu Bizintek sariketako laugarren edizioko irabazleak. Sariketa honek aitortza egiten die Ingeniaritza, Teknologia eta Elektronikako euskal ikasleen 2019ko Gradu, Master edo Graduondoko Amaierako proiektu onenei. Ekimen honen bidez, Bizkaiko ingeniaritza-enpresak ikusgarritasuna eman nahi die talentu berriei, aukera emanaz beren burua erakusteko enpresa ingurunean.
Fátima Villak lehen saria irabazi du bere garapen berritzaileari esker: chipless RFID sentsore pasiboak. Etorkizun handiko lan honek RFID teknologia darabilten parametro anitzeko eta bateriarik nahiz txipik gabeko sentsoreen aukerak aztertzen ditu. Proiektu hau iraultzailetzat jotzen da, aukera ematen duelako elikagai baten tenperatura, CO2 mailak eta hezetasuna neurtzeko etiketa bakar baten bidez: benetako parametro anitzeko sentsore funtzional bat.
Etiketa adimenduna sortu ondoren, Fátima Villak aurrera jarraitzen du bere ikerketarekin, teknologia aurrerantz bultzatzeko behar den irakurgailua sortzeko eta aplikazio komertzialak garatzeko. Horixe izango da Donostiako Tecnun zentroan eta AEBetan garatuko duen doktoretzaren helburua.
Beste bi sariak Alberto Otero eta Ander Arguiñanorentzat izan dira. Oterok laborategiko elikadura-iturri berritzaile bat garatu du, alternatiba komertzialei inolako inbidiarik ez diena. Arguiñanok, berriz, plataforma bat garatu du laguntza pertsonalizatua emateko gaixotasun torazikoen diagnostiko, monitorizazio eta errehabilitaziorako.
Sariketa honen bidez, Bizintek ingeniaritzak ingeniaritzako ikasleak motibatu nahi ditu, aurrera jarrai dezaten euren proiektuekin. Aurreko urteetako irabazle askok eraginkorki garatu dituzte euren proiektuak, eta sortzaileek sariketa hau aprobetxatu zuten ingeniaritza teknologikoaren ibilbide profesionalean aurrera egiten lagunduko zieten harremanak egiteko.
Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du