Sisteplant enpresak 4.0 Industriaranzko bere eraldaketa eredua aurkeztu du
Sisteplant konpainiako zuzendari nagusi Ana de Santiagoren iritziz, 4.0 Industria ez da soilik digitalizazio prozesu bat, askoz eraldaketa sakonagoa eskatzen du, eta eraldaketa horretan pertsonak dira ezagutzan oinarritutako bikaintasun operazionalaren gakoa.
Ingeniaritza industrialeko sektorean lider den Sisteplant zerbitzu-enpresak bere esperientzia eta ezagutza eskaini zituen Bilbon, 4.0 Industriaranzko bere eraldaketa eredua aurkezteko eginiko aurkezpenean: “Nola eraldatu bikaintasun operazionaleko eredua: 4.0 Fabrikazio Aurreratua”.
Estrategia industrialaren arloan 35 urtez bildu duen esperientziak bermatzen du Sisteplan-ek produkzioaren kudeaketan duen ezagutza handia. 200dik gora langile dituelarik, 12 milioi euro fakturatzen ditu, presentzia du Mexikon eta Brasilen eta laster iritsiko da India eta Estatu Batuetara ere. Sisteplant-ek euskal enpresa ugariren estrategia industriala definitu du antolakuntza-teknika berritzaileak eta informazio eta fabrikazio teknologia aurreratuenak erabiliz.
Erronka eta aukerez beteriko testuinguru honetan, Sisteplant-ek ibilbide-orri bat eskaintzen die euskal enpresei eraldaketa prozesuari ekiteko. Eredu-proposamen bat da, 4.0 Fabrikazio Aurreratuaren ezarpena ahalbidetzen duen prozesu baten baitan garatuko dena, eta helburutzat duena produkzio arloko kalitate gorena lortzea beste lehiakide batzuengandik bereizteko abantaila gisa.
Etorkizuneko Lantegiranzko bidean, ezagutza teknologikoan oinarritutako “Fabrikazio Aurreratua: Zero Akats” eredua defendatzen du, zeinak enpresaren produkzio-prozesu osoa eraldatzen baitu, hasi produkzio-ildoetatik eta lantegiko langileei eman beharreko garrantziraino, hori guztia 4.0 teknologiei esker.
Bilbon eginiko aurkezpenean, Ana Santiago zuzendari nagusiak azpimarratu du “bikaintasun operazionala eta produkzioaren kalitate gorena bilatzea lehiakortasun abantaila handiak izan daitezkeela Euskadiko industriarentzat. Jardunaldi honen xedea da erakustea posible dela helburu horiek lortzea “Zero Akats” ereduaren bitartez, ezagutza teknologikoa bultzatuz (Adimen Artifiziala eta antzeko teknologien laguntzarekin) eta eredu prediktiboak aplikatuz, eta, era berean, posible dela aurrera egitea fabrikazio aurreraturanzko bidean”.
Santiagok azpimarratu zuen ezinbestekoa dela antolakunde industrialek bikaintasun operazionala lortzea eta horretarako ezinbestekoa dela 4.0 Industriarantz eboluzionatzea. Eta hori guztia egin behar da gaur egungo eszenatokian, hau da, antolakundeen bizi-itxaropena gero eta laburragoa den testuinguru honetan (1995ean enpresen batez besteko bizitza 75 urtekoa zen, 2015ean, berriz, 12 urtekoa bakarrik).
Baina horrek ez du esan nahi digitalizazioak arazo guztiak konponduko dituenik. Digitalizazioa dimentsio tekniko bat baino ez da, beharrezkoa eredu berrian sartzeko. Ezinbestekoa da prozesua kudeatzen jakitea; bere iritziz, “lantegiak ikastoki bat izan behar du etorkizunean harridura sortzeko, berritzeko eta balio gehiago eskaintzeko”. Hala, “I+G-ko inbertsioak eguneroko lan-dinamikarekin batera joan behar du. Pentsatu, dena berriz prozesatu eta balioa eskaini behar dugu gure eguneroko lana egin bitartean”.
Santiagoren arabera, pertsonak dira eredu berriaren protagonista: “etorkizuneko industria zirraragarria, digitala eta kolaboratiboa izango da”, digitalizazioari esker, lantegiko pertsonak gai izango dira gauza gehiago egiteko eta ahalmen handiagoa izango dute erabakiak hartzeko.
Era berean, gogora ekarri ditu 4.0 Industria aplikatzean egiten diren ohiko akatsak: larregi sinplifikatzea, kontua azaletik lantzea eta pentsatzea digitalizazioarekin arazo guztiak konpontzen direla, benetako eraldaketa prozesurik ez egitea, ondo zehaztu gabeko estrategia bat izatea, eguneroko zereginetan ezin bateratu izatea epe luzeko eta laburreko planak eta inbertsio-planak, pertsonarik gabeko teknologiak aplikatzea eta, batez ere, prozesuan hasieratik ez sartzea enpresako eremu guzti-guztiak, hasi giza-baliabideetatik eta arlo ekonomiko-finantzarioraino”.
Santiagoren iritziz, “Badira oraindik enpresa asko, zeintzuetan prozesuari buruzko ezagutza partziala baita eta pertsonengan kokatua. Ezagutza enpiriko bat da, langileek beren pertzepzioek gidatuta egiten dute lan eta kalitate kontrol oso zorrotza behar izaten da katearen amaieran, akats asko gertatzen direlako. Eredu zaharkitua da, ez oso eraginkorra, ozta-ozta errentagarria eta kalitate gutxiko produkzioa sortzen duena”.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.