
SK Inspect, elementuen kalitatea hobetzeko ikuskapen-softwarea

GKN Automotive transmisio-sistemen teknologietan zentratutako automobil-industriaren hornitzaile bakarra da, eta 5 kontinenteetan zehar 20 herrialdetan du presentzia. Enpresa hau hainbat premiari aurre egiten saiatzen ari zen, besteak beste, kontrol-prozesuak automatizatzea, piezen trazabilitatea optimizatzea eta erabaki produktiboen hartze automatikoa inplementatzea.
Horretarako, Big Data eta Cloud, IA eta 3D bistaratze-teknologiak erabiliz, 3D dimentsioko ikuskapen-sistema bat ezarri dute, digitalizazio optikoan oinarritua, erdi-beroko forjaketa-lerroaren prozesuaren barruan egituratutako argiaren bidez, neurrien historikoa aztertzeko eta erabakiak hartzeko gaitasunarekin. Erabat eskalagarria den irtenbide horri esker, GKNk arrakastaz ekin die planteatutako helburu guztiei.
Jarrai ezazu irakurtzen gehiago jakin nahi baduzu!
Beharra:
Kalitatea hobetzeko proiektu honek hainbat erronka ditu; trazabilitatea, piezen informazioa lortzea eskanerraren bidez , ekoizpen-instalazioko neurketaren zehaztasuna areagotzea eta neurketak edo txostenak interpretatzen dituzten adituak alde batera uztea.
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
Automobilgintza
Sektorea: Automobilgintza
Lokalizazioa: Legazpi (Gipuzkoa)
Konponbidearen onurak:
- Neurketarako tresna indartsu
- Produktibitatea hobetzea
- Txatarra murriztea
Sartutako teknologia berriak:
- Big Data
- IA
- Cloud
- 3D
Lotutako albisteak

Bin-picking teknologia pieza metalikoen posizionamendurako
Cikautxo Mondragon taldeko automobilgintzako kooperatiba bat da, eta 2.500 langile inguru ditu mundu osoan, presentzia nabarmena baitu Espainian, Txekiar Errepublikan, AEBetan, Mexikon eta Indian, besteak beste.

Hariztatzeko erreminten estalduren hobekuntza
Heroslam Euskadiko lehen Lan Sozietate Anonimoa da, 1973an sortua. Eskakizun handiko sektoreetarako (aeronautika, eraikuntza, automobilgintza...) hariztatzeko tresnen fabrikazioan oinarritutako enpresa da.

Altzairu herdoilgaitzak koloratzeko teknika berriak
In-metals Inoxidables enpresa Teknikerrekin elkarlanean aritu da BDIH Konexio programaren bidez, altzairu herdoilgaitza koloratzeko prozesua optimizatzeko. Zehazki, "magnetron sputtering" teknikarekin esperimentatu du, PVD bidezko kolorazioak kanpoaldean eragiten zituen arazoak konpontzeko. Egindako probei esker, In-metals-ek bere produktuak askoz ere ingurune oldarkorragoetan erabili ahal izan ditu.

Hidrosolidifikazio bidezko piezen fabrikazioa
Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion.

Tren oheak marruskadura-soldaduraren bidez fabrikatzea
Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura.