Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Elgoibarko SMARTPM Factory Lab.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 17 Azaroa, 2020

SMARTPM enpresak analitika aurreratuko plataforma bat garatu du mekanizatuen prozesuak automatizatzeko

Urtearen amaieran, konpainia gipuzkoarrak laborategi bat jarriko du martxan konponbide hori probatzeko fabrikazio-ingurune errealetan

 

Makina-erreminta sektoreko joeretako bat da fabrikazio-zelulak garatzea fabrikazioko prozesuen fase desberdinak automatizatzeko, hala nola, piezaren sorkuntza, egiaztapena edo biltegiratzea. Eta hori guztia, gizakien (langileen) oso parte-hartze txikiarekin edo parte-hartzerik gabe. Horixe da SMARTPM enpresaren helburuetako bat. Elgoibarko konpainia 2019ko martxoan jarri zen martxan, eta 15 langile dauzka. Solasean aritu gara Jose Castellanosekin, SMARTPM enpresako zuzendari nagusiarekin.

 

Zer egiten duzue SMARTPMen?

Konponbide bat garatzen ari gara mekanizatuen prozesuak dituzten enpresek industri arloko automatizazio handiagoa lor dezaten, produktibitatea hobetuz euren aktibo guztietan. Egile Taldearen barruan gaude, ibilbide luzea dugu atzean eta ongi ezagutzen ditugu zehaztasunezko mekanizatu-prozesuak. Horrezaz gain, metrologia ere baliatzen dugu mekanizatu-prozesu horien kalitatea maximizatzeko. Ezagutza horretan oinarrituta, gure helburua da software arloko konponbide bat garatzea enpresek aurrera egin dezaten automatizazioan. Kontua ez da soilik robotak prozesuetan integratzea. Gure konponbideak oinarritzat dauzka Big data, Machine learning, ikusmen artifiziala, adimen artifiziala, sentsorika eta komunikazioak bezalako teknologiak; eta denak baliatzen ditugu produkzio-prozesuen autonomia handitzeko eta, bide horretatik, denborak murrizteko, kalitatea hobetzeko eta malgutasuna eta autonomia handitzeko. Digitalizazioaren, datuen eta datu horien analisiaren bitartez eraikiko dugu etorkizuneko industria.

 

Emango diguzu zuen konponbidea erabiltzen duen adibideren bat?

Gure konponbideak fabrikazio prozesu baten informazioa eta datuak atzematen ditu, eta, prozesuari buruzko ezagutzan oinarriturik, automatismoak sortzen ditu adimen artifizialak lagunduta. Hala, aukera dugu prozesu horretan denbora errealean esku hartzeko eta malgutasunez optimizatzeko. Gure konponbidearekin, asmoa dugu produkzio-prozesuari buruzko oinarrizko informazioa atzemateko (makinaren parametroak, ingurunearenak, eta abar) eta, informazio horretatik abiatuta, bere funtzionamendua optimizatuko duten erabakiak hartzeko: parametroak zuzendu, robotak mugitu, kalitatearen kontrolari buruzko informazioa integratu…  “Feedback-loop” bat artikulatzen dugu, halako moldez non, pieza baten kalitateari buruzko diagnostikotik abiatuta, posible dugun pieza biltegiratzea (ongi fabrikatuta badago) edo piezaren parametroak aldatzea nahiz pieza berriz prozesatzea (ez baditu betetzen eskakizunak).  Bai diagnostikoan eta bai aplikatu beharreko ekintzen definizioan abiapuntutzat hartzen dugu prozesuari buruz dugun ezagutza, euskarri bezala erabiltzen ditugularik adimen artifizialeko algoritmoak. Hala, analisia aberasten joango da, kasu, material eta pieza gehiagorekin lan egin ahala. Informazio eta ezagutza horiei esker, kausa-efektu harremanak eta eredu desberdinak sortzen ditugu, lagungarri direnak arazoen jatorria zehazteko eta martxan jarri beharreko ekintzak autonomoki erabaki eta exekutatzeko (aldaketak egitea tresnerian, parametroetan, prozesuko ibilbideetan eta testuinguruko aldagaietan). Horrela, akatsak saihesten dira, eta kalitatea, produktibitatea eta malgutasuna hobetzen dira.

 

Laburtuz, eta kontuan izanik testuinguru operazionalak (prozesuak, makinak…) IT konponbideen arloak baino gutxiago eboluzionatu duela, plataforma bat garatzen ari gara existitzen diren IT gaitasun asko integratzeko:  informazioa atzeman eta kudeatzea, data analytics, adimen artifiziala edo errealitate birtuala geruza operazionalaren barruan; horrela, asmoa da pragmatikoki eboluzionatzea 4.0 Industriarantz. Prozesu osoan guztiz koordinatuta gaude ERP, CRM, PLM eta lehendik existitzen diren beste sistema batzuekin eta pertsonek oinarrizko papera jokatzen dute. Hasierara itzuliz, enpresetako aktiboen produktibitatea hobetu nahi dugu eta denok dakigu aktibo garrantzitsuena pertsonak direla. Horregatik uste dugu robotizazioa bitarteko bat dela eta erabilgarria dela gai denean produktibitatea hobetzeko, baina ez da beti hala izaten.

 

Nolabait esateko, Lean metodologiaz ari zara, hau da, pertsonak balioan jartzeaz, baina askok diote filosofia horrek talka egiten duela automatizazioarekin eta robotizazioarekin.  Nola uztartzen dira bi alderdiak?

Uste dut Lean metodologia eta automatizazioa bateragarriak direla, esaterako, eredua aldatu behar denean enpresa, prozesu edo bezero motaren arabera. Gai izan behar dugu bezeroaren eskaera asetzeko, epe, kalitate eta bestelako eskakizun guztiei dagokienez. Lean filosofiak hainbat input ematen ditu prozesuei ekiteko edo prozesuak sinplifikatzeko. Uste dugu maila teknologikoan badaudela tresna batzuk lagungarri izan daitezkeenak prozesuan, lan-fluxuetan edo informazioaren kudeaketan, eta diagnostiko bat eskain dezaketela, informazioa iragaziz datuen eta eginiko modelizazioen arabera. Ez dut uste talkarik dagoenik, baina egia da eztabaida egon, badagoela.

 

Horrez gain, enpresek argi izan behar dute zer automatizatu edo hobetu nahi duten. Nola laguntzen diezue horretan?

Gure balio-eskaintza ez da pakete itxi bat. Egile Taldeko kide garenez, ezagutza handia eta kolaboratzaile-sare zabala daukagu gure bezeroei eskaintzen diegun balioa handitzeko.  Hala, bezeroaren lantegian sartzen gara, bere prozesu eta sistemen heldutasun maila ebaluatzen dugu, eta informazio hori eskuartean, gai gara bezeroari askotariko konponbideak eskaintzeko bere prozesuak hobetu ditzan, hasi mekanizatuko konponbide orokorretatik eta garatzen ari garen plataforman oinarritutako automatizazio industrialeko dinamiketaraino.

 

Eta enpresek badute nahikoa datu zuena bezalako konponbideak aprobetxatzeko?

Hor sartzen da sentsibilizazio-lana. 4.0 Industriako ekimenek ahalegin pedagogiko eta instituzional handia egin dute mota guztietako enpresak sentsibilizatzeko. Baina halere badaude, oso sentsibilizatuta egon arren, urrats handirik eman ez duten konpainia handiak. Beste batzuk infoxikatuta daude, gauza asko sentsorizatu dituztelako eta datu gehiegi dauzkatelako, eta ez dakite zer egin datu horiekin. Eta badaude gauzak ongi egin dituzten enpresak ere, OEE (Overall Equipment Effectiveness edo Ekipoen Erabateko Eraginkortasuna) hobetu nahi dutenak edo kausa-efektu modeloak ezarri nahi dituztenak (adibidez, tresneriaren mantenimendu prediktiboa egiteko), eta soilik behar duten informazioan zentratu direnak. Egia da enpresa txikienek gaitasun txikiagoa dutela kapital inbertsioak egiteko eta beren makina-parkea mugatuagoa dela. Hala, nahiz eta erakundeek ahalegina egin duten makinak berritzeko “Renove” planak edo Gauzatu programa martxan jarriz, hobekuntza asko egin daitezke aktiboen eguneraketan, eta hori funtsezkoa da enpresak automatizatu nahi badira. Enpresa batzuek ez dute ERP onik ere. Zertarako atzeman datuak gero ez badaukate non gorde? Tailer askok dauzkate datuak sortzen dituzten makina berriak, baina ez dakite datu horiek integratzen eta informazioa ustiatzen.

 

Zeintzuk dira zuen erronkak datozen hilabeteetarako?

Gurea produktu anbiziotsu eta konplexua da. Horregatik, gure erronka bat da produktua garatzen jarraitzea, dagoeneko operatiboa den konponbidetik abiatuta, eta merkatura azkar eramateko moduko produktu bat sortzea, release bat eginaz sei hilabetero –kontakturik ez galtzeko gure bezeroek dauzkaten premien errealitatearekin-. Horrexetarako jarriko dugu martxan SMARTPM Factory Lab Elgoibarren. Instalazio berritzaile eta kolaboratibo bat da, zelula automatizatu bat duena, non fabrikazio, kontrol eta robotikako hainbat ekipo instalatu baititugu gure kolaboratzaileen laguntzarekin. Hantxe ari gara probatzen gure funtzionaltasunak, alegia, fabrikazioko ingurune erreal batean, pieza errealekin eta exijentzia maila errealekin, eta aldi berean baliagarri da egiten ari garenari ikusgarritasuna emateko. Probatzen ditugu software osagaiak, baina baita ere hardware piezak eta produkzio edo kontrol bitartekoak osatzen dituzten sistementzako sentsoreak.

 

Bestalde, gure garapena merkaturatzekotan gara, baina koronabirusak mugatu egin du gure jarduera komertziala. Urtearen amaierarako prest izatea espero dugu. Hasi gara lehenengo probak egiten ingurune errealetan eta lortu ditugu lehen kolaborazioak partner-ekin, hau guztia 2021ean gorpuztu dadin. Hala ere, aipatzekoa da gure proiektuak lauzpabost urteko ibilbidea duela. Une honetan, gure helburua da harremanak sortzea teknologi zentroekin, makina-erremintako fabrikatzaileekin, tresneriako enpresekin edo robotikako konpainiekin, ekosistema bat sortzeko.

Lotutako albisteak

Marijo  Pagalday  (Mondragon  Korporazioa):  “Gure  helburua  balio  kate  osoa  hartzen  duen  360º  digitalizazioa  eskaintzea  da”

Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”

Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen saila 9 kooperatiba autonomok osatzen dute, eta elkarrekin koordinatuta daude. Kooperatiba horiek 3.000 lanpostu inguru sortzen dituzte zuzenean, eta 300 milioi euroko fakturazioa dute.

Alex  Rayón  (Brain  &  Code):  “Teknologia  mugikorrekiko  eta  Adimen  Artifizialarekiko  elkarbizitza  naturalizatu  behar  dugu”

Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”

Hezkuntza teknologiko irisgarria bultzatzen duen enpresako CEOak Digital Open Knowledge DOK jardunaldian parte hartu du. Bertan, eraldaketa digitala eta adimen artifiziala aldaketa-azeleragailu gisari buruz hitz egin du.

Intralogistik:  “Industria-sektoreko  enpresei  laguntzen  diegu  haien  kudeaketa  logistikoa  eraginkorragoa  eta  merkeagoa  izan  dadin”

Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”

Bizkaiko aholkularitza-enpresa barne-logistikaren arloko diagnostiko-zerbitzuetan, soluzio diseinuan, simulazioan eta ezarpenean espezializatuta dago.

NORAi:  “Business  Intelligence  teknologia  abantaila  lehiakorra  da  enpresentzat”

NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”

Fideslan aholkularitzaren barruan sortutako enpresa donostiarrak datuak aztertzen ditu BI tresnen bidez, erabakiak berehala eta kontrastatuta hartzeko.

Manex  4.0-HRE  Automationek  “Espezializazio  estrategikoa”  saria  jaso  du  2024  Toribio  Echevarria  sarietan
23/08/2024 Berrikuntza

Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan

Enpresak 40 urte baino gehiago daramatza Elgoibarko Ibaitarte industrialdean, Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k kudeatuta.…

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.