Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

SPRI eta Women4Cyber Spain enpresek akordio bat sinatu dute zibersegurtasunaren arloan emakumea ikusgai jartzeko

Women4Cyber zibersegurtasuneko emakumeen Europako lehen elkartea da
  • Lankidetza-hitzarmena funtsezkoa da gizarte- eta enpresa-ekosistema integratzaileagoa lortzeko.
  • Women4Cyber zibersegurtasuneko emakumeen Europako lehen elkartea da.
  • Akordioan prestakuntza, aholkularitza, ikerketa eta ezagutzaren hedapena landuko dira.

 

Gaur goizean, martxoaren 1ean, Miñaon, Basque CyberSercurity Centreren bulegoetan, lankidetza-hitzarmena sinatu da Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) eta Women4Cyber Spain irabazi-asmorik gabeko erakundearen artean. Bi erakundeen izenean, Aitor Urzelai Inza, SPRIko Zuzendari Nagusia, eta Eduvigis Ortiz Moronta, Women4Cyber Spain-eko Presidentea, joan dira ekitaldira.

 

Hitzarmenaren bidez, hedapen-, hezkuntza- eta ikerketa-jarduerak egitea aurreikusten da, emakume teknologoari mundu digitalean ikuspen handiagoa emateko, emakumeen talentu handiagoa erakartzeko eta zibersegurtasunaren arloan duen lekua areagotzeko. Gaur egun, zibersegurtasunaren sektorean emakumeek maila globalean duten pisua %25 ingurukoa dela kalkulatzen da, nahiz eta munduko biztanleriaren ia %50 izan*. Hori dela eta, horrelako hitzarmenen bidez sustatzen dena da genero-desberdintasuna murriztea eta emakumeek teknologian, ekintzailetzan eta berrikuntzan duten parte-hartzea areagotzea.

 

Hori lortzeko, hitzarmenaren esparruan, honako hauek proposatzen dira: ikerlanak eta ikerketa-proiektuak egitea, aholkularitza profesionala ematea eta informazioa eta dokumentazioa trukatzea. Horrela, ezagutzak eta esperientziak partekatu ahal izango dituzte, eta enpresen digitalizazioarekin irekitzen diren lan-aukera berrietarako emakumeen sarbidea hobetu eta harreman profesionalen sarea indartuko da. Helburua emakumeek zibersegurtasunaren sektorea profesionalki garatzeko eta hazteko lanbide bezala hartzea da. Horretarako, ekosistema teknologiko bat eraikiko da eta, bertan, emakumeak protagonismoa hartuko dute, baita beste emakume batzuk motibatu ere.

 

Lankidetza horren jarduera-esparrua, hain zuzen ere, Basque Cybersecurity Centreren (BCSC) eginkizunen barruan kokatzen da; SPRI taldearen barruan dagoen eta Euskadin zibersegurtasuna sustatzeaz arduratzen den zentroa, alegia. BCSCk bere jarduera-planean txertatu ditu euskal gizartearen artean zibersegurtasun-kultura garatzea, zibersegurtasuna aplikatzearekin eta sektore profesionala indartzearekin lotutako dinamizazio ekonomikoa, haren lehiakortasuna eta merkatu globalean duen kokapena sustatuz.

 

Hitzarmenaren bidez, zibersegurtasunaren garapen sozioekonomikoan emakumeen rola indartuko da, beren proiektu eta lorpenak gaitu, ikertu eta zabalduz. BCSCren agendaren eta jardueren bidez, zibersegurtasunaren posizionamendua handitu ahal izango da ikuspegi inklusibo batekin, betiere prestakuntza, aholkularitza eta sentsibilizazio-ekintzak eskainiz eta ezagutzak txikitatik zabalduz.

 

Women4Cyber Spain-ekin elkarbanatzen ditu helburu eta eginkizun horiek. Erakundea irabazi-asmorik gabeko ekimen independentea da, eta emakumea protagonista den lankidetza-espazioa sortzeko gizarte publiko eta pribatuen ekintza sinergikoa bilatzen du. Era guztietako proiektu eta jarduerak egitea du helburu, emakumeek informazio- eta komunikazio-teknologien (IKT) arloan duten posizionamendua areagotzeko, bereziki zibersegurtasunaren arloan, Espainian integratzaileagoa, askotarikoagoa eta parte-hartzaileagoa den gizarte- eta enpresa-ekosistema bat eraikitzeko. Bere jardueren artean aipatzekoak dira mentoring programa, ‘CybHer Talk’ edo hitzaldiak. Horietan hainbat sektoretan erreferentzia diren emakumeek zibersegurtasunaren arloan duten esperientzia profesionala partekatzen dute.

 

Women4Cyber Spain zibersegurtasuneko emakumeen Europako lehen elkartea da. Aipatzekoa da duela urtebete sortu zela, izen bereko Europako proiektu batetik abiatuta. Proiektu hori 2019an sortu zen ECSOren barruan (European CyberSecurity Organisation), eta lan-ildo horretan nazioarteko ikuspegitik zubiak egiteko asmoa du. Women4Cyberren helburua zibersegurtasunaren eta IKTen sektoreko aldaketa bizkortzea eta sustatzea da, bai estatuan bai nazioartean, sektore bidezkoagoa, askotarikoagoa eta integratzaileagoa lortzeko fundazio-balioetatik abiatuta, eta lankidetzarako, eztabaidarako eta ideiak garatzeko gune komun bat izanda.

 

Ez da ahaztu behar zibersegurtasuna eta teknologia lehentasunezko arloak direla SPRIren garapen estrategikoan, euskal industria-ekosistema dinamizatzeko helburuan, bai eta Espezializazio Adimentsurako Ikerketa eta Berrikuntza Estrategian (RIS3 Euskadi) sartuta dauden industria-sektoreen lehiarako bultzada ere. SPRIk euskal enpresa-sareari laguntza emateko lan egiten du, bere lehiakortasuna eta merkatu globalean duen posizionamendua sustatuz.

 

 

*Iturria: (ISC)2 erakundearen Cybersecurity Workforce urteko azterlana.

Lotutako albisteak

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu  Solarrek,  bere  produktu  berritzaileen  bidez,  eguzki-panelak  instalatzea  errazten  du
11/02/2025 Berrikuntza

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Fecin,  industriako  eskuilagintzan  espezializatuta  60  urte  daramatzan  Gipuzkoako  ETEa
10/02/2025 Berrikuntza

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.