Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 ekaina, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

SPRI Taldea 45 euskal enpresarekin batera joango da EMO Hannover azokara, makina-erremintaren sektoreko Europako foro garrantzitsuenera

Enpresen garapenerako euskal agentziako zuzendari nagusi Alex Arriolak azpimarratu du ekitaldi hau “guztiz lerrokatua dagoela Basque Industry estrategiarekin”

 

Enpresen garapenerako euskal agentziako zuzendari nagusi Alex Arriolak azpimarratu du ekitaldi hau “guztiz lerrokatua dagoela Basque Industry estrategiarekin”

45 euskal enpresak 5.504 metro koadroko erakusketa-gune bat okupatuko dute Alemaniako azokan

 

SPRI Taldea (Eusko Jaurlaritzaren menpeko enpresa agentzia) 45 euskal enpresarekin batera joango da aurten EMO azokara. Ekitaldi hori, irailaren 16tik 21era egingo dena, makina-erremintaren sektoreko Europako foro garrantzitsuena da Barakaldoko BECen egiten den Bienalarekin batera. Maiatzaren hasierarako dagoeneko izena emanda zeuden 47 herrialdetako 2.030 erakusle.

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak ekitaldiaren aurkezpenean parte hartu du asteazken honetan Barakaldoko BECen, kongresuaren Alemaniako arduradunekin batera. Arriolak azpimarratu du azoka hau oso garrantzitsua dela euskal enpresentzat, “guztiz lerrokatua dagoelako Basque Industry estrategiarekin eta haren baitako hainbat alderdirekin, esaterako, balio erantsiarekin eta digitalizazioarekin”. Jakinarazi du irailaren 18an Euskadiren Eguna egingo dela EMO Hannover azokan eta bertan izango dela Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapia, horrela ikusgarri egiteko Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreko enpresei ematen dien laguntza.

 

EMO azokako proiektu-zuzendari Martin Göbel-ek adierazi du Espainiako 70 erakuslek eman dutela izena dagoeneko. “Orain, erakusleen %67 atzerritarrak dira”. Orobat esan du azoka hau berrikuntzako plataforma bat dela metalaren eta makina-erremintaren sektoreentzat. “EMOk harremanetan jartzen ditu pertsonak eta negozio-prozesuak”.

 

Hurrengo ediziorako nobedadeen artean aipatzekoak dira: erakusketa-gune berri bat 4.0 Industriari eskainitako gune batekin; Txina, Taiwan eta Suitzak elkarrekin jarriko dituzten stand-ak; eta umiti teknologia, 4.0 Industriarako hizkuntza komuna eskaintzen duena. “Produkzioko erronka guztien arku osoa handituko dugu eta azokak erakutsiko du zein produktibo, malgu eta eraginkorrak diren hurrengo belaunaldiko makinak”.

 

Göbel-ek azpimarratu du EMO Hannover azokak argi utziko duela industrian lan egiten duten pertsonek trebatu egin behar dutela funtzio eta zerbitzu berriei begira. “EMOk badauka zer eskainia gai horiei guztiei buruz. Ekitaldi paralelo eta erakusketa berezi asko egingo dira erakusleen eskaintza osatzeko. Nazioarteko fabrikazio teknikaren Meka izango da beste behin ere eta datozen urteetan jarraitu beharreko bidea markatuko du”.

 

Makina-erreminta sektoreko enpresa elkarteko (AFM) nazioartekotze zuzendari Mikel Artolak adierazi du EMO sektoreko merkatu garrantzitsuenean (alegia, Alemanian) egiten dela, eta, horrez gain, “nazioarteko izaera nabarmena” duela.  Estatuko 68 enpresa joango dira ekitaldira, horien artean Euskadiko 45, zeintzuek 5.504 metro koadroko erakusketa-gunea okupatuko baitute.

 

Lotutako albisteak

22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak