SPRI Taldea ETEei zuzendutako digitalizazio eta aholkularitza ikastaroen zabalkundean laguntzen ari da
Industria Ministerioarekin batera darama aurrera prestakuntza arloko ekimen hau, helburutzat daukana 1.000tik gora ETE atenditzea hasiera batean
SPRI Taldea (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) Industria Ministerioari laguntzen ari zaio ETEentzako digitalizazio eta aholkularitza ikastaroen zabalkundea egiten. Covid-19aren ondorioak arintzea da ikastaro horien helburua, eta Ministerioari atxikitako Antolakuntza Industrialeko Eskolak (EOI) antolatzen ditu.
Prestakuntza-ekimen honek hasiera batean 1.000tik gora ETE atenditu nahi ditu, baldin eta euren negozio-eredua mundu digitalera berrorientatu behar badute edo aholkularitza puntualen bat behar badute arlo hauetan: euren estrategia, merkaturako orientazioa, finantza arloko berregituratze-premiak eta Covid-19aren esparruko laguntza-ildoak eskuratzeko moduak.
Espainia osoko enpresek eman ahal izango dute izena COVID-19 Prestakuntza Programen web orrian.
Digitalizazio-programa ikastaro praktiko bat da, oinarrizko tresnak eskaintzen dituena erabakiak errazago hartzeko etengabe aldatzen den ingurune digital batean. Bestalde, aholkularitza programak profesional espezializatuen lankidetza eskaintzen du, enpresarekin batera azter ditzaten enpresaren negozio-eredua, premiak eta finantzaketa-aukerak, eta baita ere enpresaren premietara egokitutako bultzada- eta hobekuntza-planen garapena.
Jarduera horretara batuko dira dagoeneko garatzen ari diren ehundik gora prestakuntza-programak, autonomia erkidego guztietako 1.700 ekintzaile, gazte langabetu, ETE eta autonomo baino gehiagori zuzenduak.
Prestakuntza-plan hauek guztiak bat datoz Industria eta ETEen Idazkaritza Nagusiaren nahiz Antolakuntza Industrialeko Eskolaren helburuekin, biak konprometituta baitaude 2030 Agendarekin eta GJHen sustapenarekin, bereziki bederatzigarren helburuarekin: industrializazio inklusibo eta jasangarria sustatzea eta berrikuntza bultzatzea.
Gainera, datozen egunetan orobat abiaraziko da Express aholkularitza programa, Euskadirako atal espezifiko bat izango duena.
Lotutako albisteak

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez
Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.