Albisteak 1 apirila, 2020

SPRI Taldeak enpresa txiki eta ertainei premiazko laguntzak eskaintzen dizkie, enpresan telelana ezartzeko

SPRI Taldeak, enpresa-garapenerako euskal agentziak, argitaratzen du euskal ETEei zuzendutako laguntzen programa, enpresan telelana ezartzeko

Aurrekontua 2,3 milioi eurotik gorakoa da, eta telelana bultzatzeko Industria Digitala programa aldatu du

 

SPRI Taldeak, enpresa-garapenerako euskal agentziak, argitaratzen du euskal ETEei zuzendutako laguntzen programa, enpresan telelana ezartzeko. Programa hau Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila euskal enpresari COVID-19ren ondorioen aurka laguntzeko abian jartzen ari den premiazko laguntzen paketearen barruan kokatzen da. Jaurlaritzaren laguntza berezien orriaren eta SPRI Taldearen bitartez eskuratu ahal izango da.

SPRIk aldatu egin ditu Industria Digitala programako ekintza subentzionagarriak, telelana errazteko eta helburu horrekin zabalik dagoen Inplantalariak programaren ekintzak osatzeko. Ehunka euskal ETE interesaturik agertu dira Inplantalariak programan.

Industria digitala programak 2,3 milioi eurotik gorako aurrekontua du aurten, eta Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatzen du, zeinak laguntzek estaliko duten zenbatekoen % 50a jarriko baitu. Ekimen honen helburua da Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) txertatzen laguntzea industri arloko enpresetan eta produktu-prozesuarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresetan, xedetzat hartuz enpresaren lehiakortasuna hobetzea.

Laguntzak % 25 eta % 50 bitartekoak izan litezke konpainiaren tamainaren arabera, eta orain telelana ere sartu da diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen artean, aholkularitzako, ingeniaritzako eta hardware nahiz software erosketetarako gastuak ordaintzeko.

Sektore oso desberdinak izan daitezke programa honen onuradun: sentsorika, Big Data, adimen artifiziala, machine learning eta blockchain, errealitate birtuala, areagotua eta mistoa, ikusmen artifiziala, Smart factory (prozesu industrialen simulazioa gaitasun fisikoak eta birtualak konbinatuz), robotika kolaboratiboa eta malgua, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa (jokoetatik ateratako teknikak aplikatzea aurreikusten duten aholkularitzako proiektuak, erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta euren konpromisoa lortzeko), merkataritza elektronikoa, enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM eta DMF motako aplikazioak ezartzea).

Orobat onartuko dira 2020ko urtarrilaren 1az geroztik hasitako proiektuen laguntza-eskaerak aurkeztu aurretik sortu edo fakturatutako gastuak, betiere eskaerak aurkeztu badira araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu (datorren apirilaren 1ean) eta bi hilabeteko epean.

Proposatutako dirulaguntza % 5 gehiago handituko da -betiere laguntzen gehienezko muga gainditu gabe-, baldin eta enpresak baldintza hauek betetzen baditu: Hizkuntzen Kudeaketako Bikain Kalitate Ziurtagiria -enpresan euskararen erabilera akreditatzen duena- izatea, Berdintasun plan bat izatea (enpresak 150 langile edo gutxiago baditu, zeren hori baino handiagoak direnak legez behartuta baitaude plan bat edukitzera) edo euskarazko softwarearen erabilera inplementatzen duten proiektuak izatea.

Lotutako albisteak

BeDIGITALek  zazpigarren  edizioa  ospatuko  du  BECen,  enpresa  eta  erakunde  liderren  partaidetzarekin

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin

Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik  denbora  errealeko  analisi-tresnekin  modernizatu  du  bere  azpiegitura

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura

Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako  ordezkaritza  bat  etorri  da  Euskadira  industria  teknologiko  kuantikoaren  lider  izateko  bertako  estrategia  hobeto  ezagutzeko

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko

Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting,  gizarteari  balioa  emateko  teknologia

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia

Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.