SPRI Taldeak Italian aurkeztuko ditu manufaktura-industrian emakumearen presentzia indartzeko ekintza eraldatzaileak
Txostenean azpimarratzen da enpresetan emakumearen presentzia indartzea ez dela bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta funtsezkoa dela lehiakortasuna eta suspertze ekonomikoa bermatzeko
Hilaren 20 eta 21ean Italiako Como hirian egingo den World Manufacturing Forum ekitaldian SPRI Taldeak ezagutzera emango ditu manufaktura-industrian emakumearen presentzia indartzeko ekintza eraldatzaileak. Horretarako, eta bigarren urtez jarraian, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek “Women in Manufacturing” aditu taldea zuzendu du aste honetan Milanen, World Manufacturing Foundation erakundearen “Back to the Future: emerging topics for long term resilience in manufacturing” proiektuaren barruan.
Emakumeak industrian daukan presentzia indartzeko ekintza horiek urriaren 20 eta 21ean emango dira ezagutzera Italiako Como hirian egingo den World Manufacturing Forum ekitaldian (online eta dohainik jarraitu ahal izango da izena aurrez emanda)
“Women in Manufacturing” izeneko nazioarteko taldea hainbat espezializazio-arlotako 20 adituk osatzen dute (UNIDO, IndustriAll, IPAG eta EFFRA bezalako nazioarteko organismoak, unibertsitatea, enpresa pribatuak eta administrazio publikoa). Aste honetan Milanen egin duten bileran aztergai izan dituzte manufaktura-industriak dituen erronkak emakumearen partaidetza, aitortza eta lidergo handiagoa bermatzeko.
“Emakumearen presentzia funtsezkoa da lehiakortasuna eta suspertze ekonomikoa bermatzeko”
Cristina Oyónek zuzendutako taldeak txosten bat prestatu du oinarritzat harturik hainbat datu, zeintzuen bidez ikusten den manufaktura-industria behartuta dagoela neurriak hartzera gai honetan eta oso garrantzitsua dela emakumeen talentua industrian txertatzea.
Txosten horrek erakusten du enpresetan emakumeen presentzia handitzea ez dela soilik giza eskubide kontu bat, baizik eta funtsezkoa dela lehiakortasuna eta suspertze ekonomikoa bermatzeko. Funtsean, txostenak dio industria gaur bertan hasten bada neurriak hartzen, genero berdintasuna hobetzeak berekin ekarriko duela EBko BPGa %6,1-%9,6 bitartean handitzea 2050erako, hau da, 1,95-3,15 bilioi euro bitartean handitzea.
Txostenak agerian uzten du industriak, bere osotasunean, ezinbestekoa duela kultura eraldatzea eta areago indartzea emakumeek duten papera balio erantsi handiko manufaktura-industriarako sarbidean, sustapenean eta lidergoan. Aldaketa hori lortzeko, Women in Manufacturing Expert Group taldeak hiru zutabe hauek lantzea proposatzen du:
- Datu-bilketa lana garatu eta hobetu, ikerketak egiteko emakumeak industrian daukan egoerari buruz.
- Emakumeentzat erakargarria izango den manufaktura-jarduera modu bat bultzatu, teknologian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritua egongo dena eta balioa sortuko duena ekonomian, gizartean nahiz ingurumenean.
- Ikusgarritasuna eman industriako emakume erreferenteei, emakume gazteak inspiratu eta babes ditzaten industrian sartzeko prozesuan.
Horretarako, txostenak “joku-arauak aldatzeko” zortzi ekintza biltzen ditu, denak ere erakundeen (gobernu, nazioarteko organismo, industria eta elkarte industrial, unibertsitate eta hezkuntza zentroen) parte-hartzearekin garatu beharrekoak.
Ekitaldia Como hirian urriaren 20 eta 21ean
Taldearen gomendioak datorren urriaren 20 eta 21ean aurkeztuko dira, Italiako Como lakuan egingo den World Manufacturing Forum ekitaldian. Bertan bilduko dira jarraian zerrendatzen diren pertsona guztiak, gogoeta egingo dutenak emakumeak ekonomia, gizarte eta ingurumenerako balioa sortuko duen manufaktura-industria berrian izan behar duen partaidetza eta aitortzari buruz:
- Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria.
- Zeljko Pazin, European Factories of the Future Research Association (EFFRA) elkarteko zuzendari exekutiboa.
- Rhonda Barnet, AVIT Manufacturing enpresako presidente eta operazio burua eta Canada’s Women in Manufacturing elkartearen fundatzailea.
- Cecilia Ugaz, Industriaren Garapenerako Nazio Batuen Erakundeko (UNIDO) Genero Berdintasun eta Emakumearen Ahalduntze Bulegoko zuzendaria.
- Alina Sorgner, Erromako John Cabot Unibertsitateko irakasle laguntzailea eta ikertzaile asoziatua Munduko Ekonomia (IfW Kiel) eta Lan (IZA) Institutuetan.
- Judith Kirton-Darling, IndustriAll sindikatuen federazioko idazkari nagusi laguntzailea.
- Luciana Ciceri, Ciceri de Mondel enpresako zuzendari nagusia.
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.