Eraldaketa digitala Finantziazioa Zibersegurtasuna
Albisteak 6 Marzo, 2018

SPRI Taldeak jakinarazi du abian jarriko duela Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza programa

  Beraizik zuzenduta dago enpresa industrialetan zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei. Zibersegurtasun arloko erakunde eta enpresak zibersegurtasun industrialari buruzko IndusSec kongresuan. SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak gaur jakinarazi du abian jarriko dela Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza programa, manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta […]

 

Beraizik zuzenduta dago enpresa industrialetan zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.

Zibersegurtasun arloko erakunde eta enpresak zibersegurtasun industrialari buruzko IndusSec kongresuan.

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak gaur jakinarazi du abian jarriko dela Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza programa, manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei zuzendua dagoena.

Arriolak nobedade horren berri eman du Basque Cybersecurity Centre-k (BCSC) eta SPRI Taldeak antolatutako IndusSec2018 Kongresuan, zeinaren helburua baita ingurune industrialetako zibersegurtasunari buruzko ideiak, esperientziak eta kasu arrakastatsuak trukatzea.

Zibersegurtasun Industrialerako laguntza-programak 600.000 euroko zuzkidura izango du aurten, eta %50eko finantzaketa emango du hardwarean eta softwarean eginiko inbertsioak nahiz aholkularitzako edota ingeniaritzako gastuak estaltzeko, proiektu bakoitzak 18.000 euroko diru-laguntza jasoko duelarik gehienez.

Eusko Jaurlaritzak programa hori bultzatu du, konpromisoa hartua duelako zibersegurtasun industrialarekin eta konpromiso hori betez Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa sortu zuelako joan den urrian. Javier Diéguezek, BCSCko zuzendariak, hitzaldi bat emango du kongresuan.

 

Congreso de ciberseguridad IndusSec2018
IndusSec2018 Kongresua

 

IndusSec kongresua Hernaniko Ideo-Orona eraikinean egiten ari da, eta bertan bildu dira Europa osoko adituak, hala nola: iHacklabs enpresako Samuel Linares, Europako Batzordeko ebaluatzailea, CIIP aditua ENISAn eta ISACAko Global Task Force Security erakundeko kidea; Edorta Echave, zibersegurtasun industrialeko ingeniaria eta aholkularia Innotec System enpresan, eta Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko koordinatzailea; eta Ignacio Álvarez, Komunikazio eta Zibersegurtasun Industrialeko zuzendaria Siemens enpresan. Aditu horiek hizpide hartuko dute zergatik den garrantzitsua zibersegurtasun industriala gure enpresen lehiakortasunerako eta bideragarritasunerako, zeintzuk diren OT segurtasuna eta IT segurtasuna bereizten dituzten alderdiak, eta zergatik den zibersegurtasuna digitalizazioa ahalbidetzeko elementu bat.

 
Era berean, IndusSec kongresuan mahai-inguru bat egingo da, aztertzeko euskal enpresak prest dauden zibersegurtasun mehatxuei aurre egiteko. Mondragon Unibertsitateko Urko Zurutuza arituko da moderatzaile-lanetan, eta parte hartuko dute David Imizcozek (Nextel), Hugo Llanosek (LKS), Mikel Díazek (Jakincode), Alvaro Frailek (ITS), Iñaki Eguiak (RKL Integral) eta Elyoenai Egozcuek (S21sec).

Enpresen kasuek eta tailerrek buru emango diote zibersegurtasun industrialari buruzko kongresuari. Enpresen kasuen atalean arituko dira Batz S.Coop, Betapack Taldea eta, besteak beste, Euskotren. Eta hauexek izango dira tailerrak: “IT Zibersegurtasunaren arrakastak eta akatsak, OT Zibersegurtasunerako ikasitako lezioak”, Javier Jarautaren eskutik (SIA Taldeko aholkularitza zuzendaria); eta “Zibersegurtasun eskaerak eta arazoak enpresa industrialetan” Elena Garciaren eskutik (enpresa eta profesionalentzako zibersegurtasun zerbitzuen arduraduna INCIBEn).

Lotutako albisteak

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.