Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Eraldaketa digitala
Albisteak 30 uztaila, 2020

SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

.Topaketak Women in Manufacturing Aditu Taldearen lehen saioaren barruan egin dira

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun Cristina Oyónen bitartez, aztergai izan dute aste honetan emakumeek industrian  bizi duten egoera eta gomendio batzuk finkatu dituzte genero-desberdintasunak orekatzeko, azken helburua delarik industria sektorea etorkizun jasangarriago eta digitalago baterantz bultzatzea osasun-krisiaren ondoren. Topaketak Women in Manufacturing Aditu Taldearen lehen saioaren barruan egin dira.

Aditu Talde horretan elkartzen dira nazioarteko erakunde garrantzitsuetako (OECD, UNIDO, Europako Batzordea, IPAG, EFFRA, IndustriAll) 6 kide,  akademiako 4 ordezkari  eta enpresa pribatuetako 7 ordezkari.

Aditu Taldearen lehen saioan batzarrak eta banan-banako elkarrizketak egin dira. Taldekide guztiek adierazi dute industria berriak beharrezkoa duela emakumeen potentzial ustiatu gabea, hortik ateratzeko Covid-19-aren krisiak dakarren disrupzio ekonomikoa gainditzeko behar den talentua. Egiaztatu da emakume gutxi ari dela industrian, langileen %30 baino ez, eta ehuneko hori hainbat txikiagoa dela zenbat eta erantzukizun-maila handiagoa izan, enpresetako zuzendaritza-karguetako %9 baino ez baitira emakumeak.

Aditu Taldea aztertzen ari da zeintzuk diren emakumeek industrian sartzeko aurkitzen dituzten hesiak, hala nola sektore horren erakargarritasun eza, ikasketa teknikoekiko interesik eza, lan-baldintza zurrunak eta “beirazko sabaia”. Bizi dugun osasun-krisia neurriz kanpoko eragina izaten ari da emakumeengan, bestela ere oro har baldintza txarragoetan lan egiten duten arren. Alta, ikusi da emakumeek lidergoaren beste ikuspegi bat agertu dutela larrialdi eta itxialdi sasoian, eta kasu askotan ikuspegi hori emaitza operatibo hobeak ematen ari dela. Aditu Taldea berriro elkartuko da irailean, ikasitako lezioak, aukerak eta gomendioak proposatzeko.

“Back to the Future: Manufacturing Beyond Covid-19” proiektuaren gai nagusietako bat da Women in Manufacturing ekimena, helburutzat duena diziplina anitzeko liburu zuri bat sortzea jardunbide egokienak nabarmentzeko eta etorkizuneko jarduera-ildoen gomendioak eskaintzeko Covid-19aren osteko fabrikazio-paradigman. Proiektuaren ondorioak eta gomendioak World Manufacturing Forum-en hurrengo mundu topaketan aurkeztuko dira Italian, azaroaren 11n eta 12an.

World Manufacturing Forum plataforma ireki bat da eta helburutzat dauka kultura industriala hobetu eta zabaltzea mundu osoan, berdintasun ekonomikoa eta garapen jasangarria bermatzeko tresna bezala.  WMF erakundeak berrikuntza eta garapena sustatzen du manufaktura sektorean, oinarrizko helburutzat harturik nazio guztien lehiakortasuna hobetzea, manufaktura sektorean funtsezkoak diren eragileen arteko elkarrizketa eta lankidetzaren bitartez.

Lotutako albisteak

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.