SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu
SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu Enpresa Digitala zerbitzuaren bidez. Maiatzaren 13an hasi eta ekainaren 25ean bukatuko dira. Online egingo dira.
Saioetan, gai hauek jorratuko dira: negozioaren kontzeptualizazioa bideragarria izan dadin, negozioaren oinarria izango den teknologia hautatzea, marketin-aurrekontua planifikatzea eta banatzea eta fidelizazio-estrategia, bezeroak lortzeko kostuak murrizte aldera. Era berean, nazioarteko merkatuak dakartzan logistika-erronken berri emango da, eta azalduko dute zer kontu legal bete behar diren onlineko salmentan.
Jardunaldi guztiak merkataritza elektronikoaren arloan esperientzia handia duten profesionalek eskainiko dituzte. Enpresa hauetakoak dira: fitnessdigital.com, LIN3S aholkularitza-enpresa, DHL, Adolfo Domínguez, Onforyou agentzia eta Iurismática abokatuen bulegoa.
SPRI taldeak jardunaldiak antolatu ditu merkataritza elektronikoa landu nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat, mikroenpresentzat eta autonomoentzat, ikuspegi orokorra eduki dezaten eta merkatu digitalean duten presentzia optimizatzen laguntzeko, erabakirik onenak hartuz.
Hona hemen ikastaroak eta izena emateko estekak:
- Negozio-ereduak merkataritza elektronikoan: maiatzak 13
- Marketineko estrategia eta aurrekontua merkataritza elektronikoan: maiatzak 20
- Fidelizazioa merkataritza elektronikoan, Adolfo Domínguezen kasua: ekainak 14
Lotutako albisteak

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez
Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra