SPRI Taldekoa Amaia Martínez (eskumalditik, bigarrena), jardunaldian.
Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 1 otsaila, 2022

SPRI Taldeak nabarmendu du enpresen artean datuak partekatzea bide bat dela negozio berriak sortzeko

Teknologiako arduradun Amaia Martínez Murok berrikuntza irekiari buruzko jardunaldi batean parte hartu du Sevillan

 

SPRI Taldeak nabarmendu du negozio eta konpainia berriak sor daitezkeela enpresen artean datuak partekatuz. SPRIko Teknologiako arduradun Amaia Martínez Murok Enpresetako Berrikuntza Irekiari buruzko jardunaldi batean parte hartu du Sevillan. Andaluziako Juntak, Andaluziako Enpresarien Konfederazioak eta Mercadonak antolatu zuten ekitaldia Cotec Fundazioarekin batera, eta bertan hizpide hartu ziren datu irekien berrerabilpena eta antolakundeen artean datuak partekatzeko aukera.

 

Amaia Martínez Muroren arabera, datuen irekiera baliagarria da “enpresa batek bere datuekin eta bakarka konpondu ezingo lituzkeen arazoak konpontzeko, edo balio erantsi handiagoa duten konponbide berritzaileak garatzeko, besteak beste”.

 

Jardunaldian zehar, Datu Irekietan aditua den Alberto Abella sektore honetako negozioei buruzko mito ezagunenez mintzatu zen eta datorren martxoan aurkeztuko den “III Estudio sobre Datos Abiertos en España” txostenaren ondorioetako batzuk aurreratu zituen.

 

Jardunaldian azaldu zen baita ere zein urrats eman behar diren datuak ireki edo partekatzeko prozesu bat abiarazteko. Urrats horiek identifikatuta eta bilduta daude 2020an COTECeko Datu Irekiei buruzko lantaldean eginiko eta SPRI Taldeak koordinatutako “Guía para la apertura y compartición de datos en el entorno empresarial” gidaliburuan.

 

Hainbat euskal enpresa aktiboki ari dira aztertzen nola partekatu datuak euskal enpresa-ingurunean, lankidetzan jardunez zentro teknologikoekin Hazitek programak babestutako I+G proiektuen bidez.

 

Hala, hainbat sektoretarako (automobilgintza, elikadura industria edo nekazaritzarako makinak) makinak fabrikatzen dituzten enpresak lanean ari dira nortasun subiranoak eta datuaren gobernantza kudeatzeko plataforma bat garatzeko. Ekimen horren bidez ekoizpen-baliabideen zerbitizazioa ahalbidetu nahi da, horretarako denbora errealean eta fidagarritasun osoz ezagutuz euren gaitasunei buruzko datuak (edozein dela ere fabrikatzailea edo hornitzailea), helburu honekin: enpresa eskudunek egiaztatu eta ziurtatu dezatela produktuek betetzen dituztela segurtasun, kalitate edo konfiantza baldintzak.

 

Bestalde, energia eolikoaren euskal sektoreak (100dik gora enpresa ditu balio-kate osoan, 3.800 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu Euskadin eta 35 milioi eurotik gorako gastua egiten du I+G-n) lantalde espezifiko bat sortu du Energia Klusterraren bidez haize-sorgailuei buruzko datuak partekatzeko. Hala, xedea da haize-sorgailuen osagai fabrikatzaileei sarbidea ematea parke eolikoetan operatzeko behar dituzten datu guztietara, datu horien balioa jaso eta euren lehiakortasun-eskaintza hobetu dezaten.

 

Lantalde hau Tecnaliak gidatutako Elkartek DAEKIN proiektuaren barnean kokatzen da. Proiektu horren asmoa da IDSA (International Data Spaces Association) ekosisteman (hainbat euskal agente elkarte horretako kide dira) oinarritutako datuak partekatzeko plataforma baten erreferentziazko arkitektura definitzea.

Europako Datuaren Estrategiari ekarpenak egitea, enpresen arteko elkar-operagarritasunerako plataforma bat martxan jartzea nahiz data center-ak sortzeko laguntza ematea, denak dira Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategian identifikatutako ekintza-ildoak.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.