Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Eraldaketa digitala
Albisteak 11 Azaroa, 2020

SPRI Taldeak sustatu egin nahi du emakumeen sarrera industriara

Aditu Talde hori joan den ekainean hasi zen lanean eta bere baitan biltzen ditu nazioarteko erakunde garrantzitsuetako (OECD, UNIDO, Europako Batzordea, IPAG, EFFRA, IndustriAll) 6 kide,  akademiako 4 ordezkari  eta enpresa pribatuetako 7 ordezkari.

Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyonek Italiako Como lakuan egin den World Manufacturing Forum ekitaldian parte hartu du.

 

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónek esan du emakumearen sarbidea sustatu behar dela manufakturako industriara, sektore industrialeko langileen % 30 bakarrik direlako emakumezkoak. Oyónek, “Women in Manufacturing” nazioarteko aditu taldeko buruak (11 herrialdetako 17 kide guztira), telematikoki parte hartu du asteazken honetan Como lakuan egin den World Manufacturing Forum jardunaldian.

Aditu Talde hori joan den ekainean hasi zen lanean eta bere baitan biltzen ditu nazioarteko erakunde garrantzitsuetako (OECD, UNIDO, Europako Batzordea, IPAG, EFFRA, IndustriAll) 6 kide,  akademiako 4 ordezkari  eta enpresa pribatuetako 7 ordezkari.

 

SPRI Taldeko zuzendaritza-karguak adierazi du Covid-19aren krisiak are gehiago larritu duela emakumearen egoera industrian. “Pandemiak erakutsi digu zein garrantzitsua den lanean jarraitzea genero-desoreka murrizteko haurren eta menpeko pertsonen zaintzaren erantzukizunean.

 

Oyonen esanetan, krisi sanitarioak agerian utzi du “beste era bateko lidergoa oso onuragarria izan daitekeela”, eta hala gizonek nola emakumeek “birpentsatu egin behar dituztela desiragarritzat eta eraginkortzat hartzen diren balioak, balio ekonomikoaz gain, gizarte eta ingurumen balioa sortuko duen eredu industrial berri bat eraikitzeko”.

 

Cristina Oyonek uste du industrian aurrera egiteko ezinbestekoa dela “emakumeak industrian sartzea, gora egitea eta lider bihurtzea”. Horretarako, baldintza egokiak sortu behar dira “errazago sar daitezen manufaktura industrian, eta batez ere eten digitala gainditu dadin”, funtsezkoa baita balio erantsi handiko industrian. Gai izan behar dugu manufaktura industria digital eta jasangarri berriaren erakargarritasuna erakusteko.

 

Bigarren gomendio bezala aipatu du baldintza hobeak sortu behar direla emakumeek gora egin dezaten manufaktura industriaren barruan, “lan-ingurune malgu, anitz eta berdinzaleagoak sortuz”. Eta, hirugarrenik, adierazi du baldintzak sortu behar direla emakumeak “lider izan daitezen industrian, albo batera utziz kristalezko sabaia ezartzen duten eta beren garapen profesionala eragozten duten hesiak”.

Lotutako albisteak

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.