SPRI Taldeko zuzendariak euskal enpresa-sarearen “bilakaera positiboa” nabarmendu du
SPRI Taldeko zuzendari Aitor Urzelaik euskal enpresa-sarearen “bilakaera positiboa” nabarmendu du, eta horren erakusgarri dira enpresen garapenerako euskal agentziak jaso dituen laguntza-eskaera guztiak. “Inoiz baino proiektu-proposamen gehiago jasotzen ari gara, eta horrek erakusten du enpresek badutela dinamismoa eta inbertitzeko gogoa”, esan du Euskaltelek antolatutako jardunaldi teknologiko batean, non aro digitaleko aukera berriak aztertu baitira.
Urzelaik hizpide hartu du SPRI Taldeak kudeatzen duen eta Euskadiko 16 kluster garrantzitsuenak monitorizatzen dituen Industria Abagunearen Behatokia (IAB), zeinaren arabera “bilakaera nahiko positiboa baita bai fakturazioan, bai eskaera-zorroan, bai esportazioan eta baita ere enpleguan”. Horregatik, Urzelaik esan du egungo egoera ekonomikoa “baikorra” dela, nahiz eta ziurgabetasuna ere badagoen, “batik bat lehengaien prezioen eta energia-tarifen igoeragatik eta hornikuntza arazoengatik”.
SPRI Taldeko arduradun nagusiak hauxe esan du: “aurten Euskadiko ETEei zuzendutako laguntza-plan oso anbiziotsu bat jarri dugu martxan, aurrekaririk gabeko aurrekontua duena”.
Urzelaik jardunaldiko mahai-inguru batean parte hartu du, non enpresek aro digital berrian dituzten erronkak hartu baitira hizpide. Mahai-inguru horretan parte hartu dute baita ere Koldo Etxebarriak, Kutxabankeko sistemen zuzendariak, Ignacio Lekunberrik, Mutualiako zuzendari nagusiak, Isidro Fernández de la Callek, Euskaltel Taldeko enpresen zuzendariak eta Josep Piquék, ministro ohi eta ekonomialariak.
Hori baino lehen, Piquék hitzaldi bat eskaini du enpresak pandemiaren osteko egoerara nola egokitu behar diren azaltzeko. “Digitalizatzen ez bagara desagertu egingo gara” esan du. “Digitalizazioa ezinbestekoa da. Horrek esan nahi du teknologia berrietara egokitu behar dugula, eta ahalik eta gehien erabili behar ditugula 5G bezalako sareak, gero 6G eta 7G etorriko direlako…”.
Ministro ohiak aipatu du digitalizazioa “prozesu geldiezina” dela, eta azpimarratu du “ezinbestekoa dela ongi prestatutako giza kapital malgua izatea, etengabe trebatzen jarraituko duena”.
Lotutako albisteak

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen
Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz
Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute
Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.