SPRIk agenda bat prestatuko du enpresa industrialen eta industria adimenduneko espezialista digitalen arteko bilerekin
SPRIk, Enpresa Digitala ekimenaren bidez, “Networking Empresarial 2023 – Smart Industry” kongresua egingo du datorren maiatzaren 10an Bilbon, helburutzat harturik enpresa industrialen eta zerbitzu digitalak eskaintzen dituzten konpainien arteko lankidetza aktibatzea. Topaketa hau urrats bat gehiago da euskal enpresei euren eraldaketa digitaleko prozesuan laguntzeko eta lehiakorrago bihurtzeko. Bertan sektore industrialetako enpresek (automobilgintza, aeronautika, energia, makina-erreminta, etab.) aukera izango dute hornitzaileen zerbitzuak ezagutzeko, eta haiek, beren aldetik, laguntza emango diete euren negozioaren errentagarritasuna hobetuko duten produktu teknologikoekin.
Kongresu honetan ETEek bertatik bertara ezagutuko dituzte “industria adimendunaren” sektoreetan eskarmentu handia duten EIKT arloko zerbitzu hornitzaileak, eta aukera izango dute haiekin bilerak egiteko eta euren negoziora ongien egokitzen diren produktu/zerbitzuen berri izateko. Hauek dira mahai gainean jarriko diren teknologiak: fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, cloud computing-a, Big Data eta zibersegurtasuna.
Industria arloko enpresek eta EIKT arloko zerbitzuen hornitzaileek beren agenda prestatu beharko dute, eta Enpresa Digitala ekimenak lagunduko die horretan. Bilerek hitzartuta egon behar dute maiatzaren 10an kongresua egin baino lehen. Hala, parte-hartzaile bakoitzak bileren agenda pertsonalizatu bat izango du, 2 fase izango dituena:
- Enpresari parte-hartzaileen eskaerak.
- Tresna informatiko batek garatuko duen matchmarking-prozesua.
Kongresuari hasiera emateko, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak hizpide hartuko ditu Euskadik eraldaketa digitalaren arloan dituen helburuak eta politikak, eta baita ere aurkeztuko ditu administrazioak enpresei eskaintzen dizkien laguntzak (ibilbide pertsonalizatuak) eta Euskadin laguntza-programa publikoen bitartez eskuratu daitezkeen baliabideak (teknikoak eta giza baliabideak). Gainera, Madariagak testuinguruan jarriko du Networking jarduera hau, zeinak industri arloko enpresei laguntzen baitie, lehenik eta behin, euskal industrian aplikatzen diren EIKTen potentziala eta haien hornitzaileak ezagutzen eta, bigarrenik, haiekin harremanetan jarri eta kolaboratzen. Ondoren, EIKT sektoreko enpresak biltzen dituen GAIA klusterreko zuzendari nagusi Tomás Iriondok hitzaldi hau emango du: “Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Industria sektorea, NEXT eraldaketa estrategien zerbitzura”.
Foroaren lehen zati horri buru emateko, entzungai izango dira Euskadiko industria Rubén Bustamante, Carlo Gavazziko Negozio Garapeneko zuzendaria – eta Patxi Rubin, IMAR Innometaleko zuzendari teknikoa adimendunaren parte izateko lehen urratsak eman dituzten enpresen ekarpenak, hots, enpresa horiek “industria adimendunaren alde eginiko apustuaren” lekukotzak. Euren esperientzia partekatuko dute:.
SPRIk antolatutako foro honen bigarren zatian aldebiko topaketak egingo dira, zeintzuetan enpresa parte-hartzaileek (bai sektore industrialekoek eta bai EIKTen sektorekoek) aldebiko negozio-bilerak egingo baitituzte, aurretik finkatutako agenda baten arabera, “Smart Industry Euskadi” delakoaren inguruko lankidetzak adosteko.
Lotutako albisteak

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean
Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

SOC-Ek bere kokapen zientifiko-teknologikoa sendotu nahi du esparru aeroespazialean
Bizkaiko konpainiak Etherneten oinarritutako komunikazio-soluzioak eskaintzen dizkie Airbus, Boeing, Lockheed Martin edo Blue Origin bezalako bezeroei, eta sektore horretara bideratutako Time-Sensitive Networking (TSN) komunikazio ziberseguruetarako I+G proiektu handi batean murgilduta dago.