Albisteak 8 otsaila, 2022

SPRIk bere agendan sartu du Zilarrezko Ekonomiarekiko konpromisoa, eta “Silver is Gold” ekitaldian parte hartu du

Topaketa horretan ezagutzera eman da erakundeek elkarrekin egiten duten lana erantzun berritzaileak emateko Euskadiko zahartzearen arloko erronkei

SPRIk bere agendan sartu du arlo sozio-sanitarioko proiektuak eta berrikuntzak garatzen dituzten enpresentzako laguntza- eta orientazio-zerbitzua, eta konpromiso horrekin parte hartu du “Silver is Gold” ekitaldian. Ekitaldi horren helburua da Zilarrezko ekonomiak Gipuzkoan eskaintzen dituen aukerak sustatu eta dinamizatzea eta baita ere ikusgai jartzea agente instituzional zein pribatuek jokatu behar duten papera berrikuntza aktibatzeko eta zahartze osasuntsurako konponbideen garapena ahalbidetzeko.

SPRIko Osasun eta Trantsizio Sozio-sanitarioko arduradun Maria Aguirrek parte hartu du “Silver is Gold” jardunaldian, bertatik bertara aurkezteko “SPRIk sektoreko enpresei eskaintzen dien arreta-zerbitzu pertsonalizatu berria”.  Aguirreren arabera, “zerbitzu honen xedea da gidari eta orientabide izatea arlo horietako konponbideak garatzen dituzten enpresentzat, eta ezagutza espezializatuarekin osatzea I+G, berrikuntza, giza baliabide, ekintzailetza, nazioartekotze, eraldaketa digital eta beste hainbat arlotan eskaintzen diren laguntza transbertsalak.

Adinberrik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRIk elkarrekin eskainitako hitzaldi batean eman da ezagutzera zerbitzu berria. Eta Adinberriren balio-proposamenaren esparruan aurkeztu da bere laguntza-zerbitzu integrala, hiru erakundeen tresna, zerbitzu eta laguntzez osaturik dagoena eta 2021etik aurrera hirurek elkarrekin eskaintzen dutena.

Markel Olano ahaldun nagusiak ireki du jardunaldia, eta Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatu Jabier Larrañagak, berriz, itxi egin du. Jardunaldian zehar, hizlariek Adinberriren Adimen Aurreratuko Sistemaren txosten baten bitartez azaldu dute euren ikuspegi prospektiboa arreta eta zaintzen esparruan aplikatzen diren teknologia berriei buruz eta, horrez gain, hizpide hartu dituzte sektore sozio-sanitarioaren erronkak arreta-ereduen arloan eta nola aprobetxatu erronka horien aukerak.

Euren esperientzia ez ezik, proposamen berritzaileak ere aurkeztu dituzte: esaterako “Resivoz”, Caser Residencia, Vicomtech eta Resiplus erakundeen artean garatutako sistema, zeinak ahots bidezko elkarreragina erabiltzen baitu egoitzetan informazioaren erregistroa optimizatzeko; Ubikare eta Mutua Madrileña erakundeek garatutako “Ubikare-Naiha”, Adimen Artifizialaren bidez profesionalei sostengua emateko eta erabaki onenak hartzen laguntzeko erizaintza-sistema adimendun bat; Wattio-k eta Eusko Jaurlaritzako Beti ON tele-laguntza zerbitzuak garatutako “Wattio-Zaintek” konponbide berritzailea, zeinak teknologia erabiltzen baitu bakarrik bizi diren pertsona nagusien zaintza hobetzeko, euren pribatutasuna inbaditu gabe eta autonomia mugatu gabe; eta, azkenik, Kompai Robotics ekimen frantsesa, zeinak robotika asistentziala diseinatzen eta aplikatzen baitu adineko pertsonen zerbitzura jartzeko.

Jardunaldian parte hartu du baita ere “Silver Valley” kluster frantsesak. Zilarrezko ekonomiako enpresak barne hartzen dituen kluster bat da, aitzindaria Europa osoan eta erreferente bat nazioartean, eta 4.500dik gora profesional biltzen ditu. Adinberri Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du kluster horrekin.

Zilarrezko ekonomia gero eta garrantzitsuagoa da testuinguru ekonomikoan, eta hori argi ikusten da “Silver is Gold” topaketak izan duen parte-hartze mailan, 300dik gora profesional elkartu baitira.  Adinberri Fundazioak antolatu du jardunaldia “Etorkizuna Eraikiz” programaren esparruan (Foru Aldundiak abiarazia Gipuzkoak etorkizunean izango dituen erronkei modu kolaboratiboan aurre egiteko) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2030 Plan orokorraren eta RIS3 estrategiaren testuinguruan. Estrategia horrek trantsizio sozio-sanitarioa, teknologiko-digitala eta energetiko-klimatikoa lantzen ditu, eta lehentasunezkotzat jo ditu Osasun Pertsonalizatuaren arloa eta “Zahartze Osasuntsua” izeneko Zeharkako Ekimen Trakziogilea.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.