SPRIk bilera bat antolatu eta gidatu du emakumeak manufaktura-industria berrian parte hartzera bultzatzeko
SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek “Zenbait gomendio emakumeen erakarpena, sustapena eta lidergoa indartzeko manufaktura-industrian” ekitaldia gidatu du eta bertan parte hartu dute European Factories of the Future Research Association-eko (EFFRA) zuzendari Zeljko Pazin-ek eta AVIT Manufacturing-eko presidente eta CEO eta Canada’s Women in Manufacturing-en sortzaile Rhonda Barnet-ek. Biek azaldu dituzte industria-eredu jasangarri eta digital berri batek dakartzan erronkak eta aukerak eta Kanadak ezarri dituen politikak emakumeen papera indartu eta handitzeko manufaktura-industrian.
Ekitaldiaren ostean egin den mahai-inguruan parte hartu dute Cecilia Ugaz Estradak, Nazio Batuen Industria Garapenerako Bulegoko (UNIDO) Genero Berdintasun eta Emakumeen Ahalduntze Saileko zuzendariak, Alina Sorgner-ek, Erromako John Cabot Unibertsitateko datuen analitikako katedradunak, eta Luciana Ciceri-k, Italiako Ciceri de Mondel manufaktura-enpresako CEOak, eta bertan aurkeztu dira emakumeak manufaktura-industrian duen presentziaren joko-arauak aldatuko dituzten zortzi ekintzak.
Mezu hau zabaldu da jardunaldi osoan: emakumeak manufaktura-industrian inplikatzea lehiakortasun kontu bat da.
SPRIko zuzendaritzako Cristina Oyónek azpimarratu du zeinen garrantzitsua den manufaktura-industria generoari buruzko ekitate politiken buru izatea konektatutako zerbitzuetan oinarritua egongo den industria-eredu jasangarri eta digital berrian. Lidergo horrek instituzio publiko, nazioarteko erakunde, ikastetxe, ikerketa erakunde eta gizarte zibilaren laguntza izan behar du emakumearen interesa eta partaidetza sustatzeko manufaktura-industrian digitalizazioa eta jasangarritasuna txertatzen duten negozio-eredu berrietan. Horretarako, beharrezkoa da:
- Baldintzak sortzea emakume gehiago sarrarazteko manufaktura-industrian, eten digitala gainditzea, emakumeen presentzia handitzea STEM karreretan eta genero ikuspegia txertatuko duen erakunde-kultura bat sortzea.
- Baldintza onenak sortzea emakumeek aurrera egin dezaten ingurune industrialean, lan-baldintzekin lotutako egungo oztopoak gaindituz eta lan-ingurune malguagoak, anitzagoak eta ekitatiboagoak sortuz.
- Beirazko sabaia haustea, sabai horrexek eragozten diolako emakumeari lidergo-postuetara iristea eta emakume gehiago sartzea zuzendaritza batzordeetan eta erabaki-guneetan.
Ekimenari buru emateko, mezu hau gogoratu da: emakumeen tasa handitzen denean enpresetan errendimendua hobetzen da, produktibitatea handitzen delako, erabakiak hobeto hartzen direlako, arriskuak kudeatzeko estrategia desberdinak erabiltzen direlako, berrikuntza eta sormen gehiago dagoelako eta efizientzia ere handiagoa delako. Beraz, genero berdintasuna ez da bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta funtsezkoa da manufaktura-industriaren lehiakortasuna eta suspertze ekonomikoa bermatzeko
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.