SPRIk Mondragon Unibertsitateak antolatutako data analytics eta kudeaketa arloetako lanaren etorkizunari buruzko jardunaldi batean parte hartu du
SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateak Bilbon antolatutako jardunaldi batean parte hartu du, etorkizun hurbilak data analytics eta kudeaketa arloetan dakartzan erronka berriak partekatzeko. Hogeita hamar enpresa baino gehiagok parte hartu dute ekitaldian, zeinetan zaintza aktibo bat abiarazi baita, ingurune soziolaboral berri honetan talentuaren plangintza estrategikoan eragina duten faktoreak identifikatzeko.
Jardunaldia Bilbao as Fabrik espazioan egin da, eta bertan izan dira orobat Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa, zeinak ekosistema kolaboratiboei buruzko hitzaldi bat eman baitu; Mikel Mesonero, Fakultateko Talentuaren Garapen eta Kudeaketako koordinatzailea, junior eta senior talentuak bultzatzearen garrantziaz hitz egin duena; Eduardo Castellano, Enpresagintza Fakultateko Ikerketa eta Transferentziako koordinatzailea, zeinak hizpide hartu baitu ikerketa eta berrikuntzaren garrantzia eraldaketa bultzatzeko enpresetan; Aitor Lizartza, Fakultateko Ekintzailetzako koordinatzailea, unibertsitateko ekintzailetzako ekosistemez mintzatu dena; eta Joan Clotet, etorkizuneko talentuari buruz mintzatu dena.
Jardunaldi honen bidez, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak ezagutzera eman du enpresei data analytics eta kudeaketa arloetako talentuaren plangintza estrategikoan laguntzeko eskaintzen duen zerbitzua. Fakultateak hiru arlo nagusitan garatzen du zerbitzu hori:
- Talentu gaztea atzematea
- Enpresa barruko senior talentuaren eraldaketarako laguntza
- Berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetzako proiektuen garapena
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak 550 “learning companies” enpresa baino gehiagorekin kolaboratzen du junior talentua bultzatzeko. 700dik gora ikaslek enpresa horietan egiten dituzte urtero euren praktika dualak eta gradu zein master amaierako lanak.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna