SPRIk Nazio Batuetan aurkeztu du euskal industriaren eraldaketa digitala eta balio-kate globaletan duen posizioa
SPRIko Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyónek Euskal Industriaren Eraldaketa Digitalari buruzko inkestaren emaitzak aurkeztu ditu Vienan, UNIDO-Garapen Industrialeko Nazio Batuen Erakundearen egoitzan.
Euskadiko 500 bat enpresak erantzundako inkestaren emaitzak datorren urteko Garapen Industrialeko Txostenean (IDR 2020) sartuko dira. UNIDOk bi urtean behin egiten du argitalpen ezagun hori, non hizpide hartzen baitira industriaren garapeneko azken joera eta aurrerapenak testuinguru global batean. Industriaren garapenerako garrantzitsuak diren alderdiak aztertzen dira edizio bakoitzean.
Aurtengo edizioan, IDRk ardatz hartu ditu manufaktura-produkzioaren etorkizuna eta teknologia berriek garapen bidean eta industrializatuta dauden herrialdeetako industrializazio-prozesuan duten inpaktua. Txostena beraizik zentratzen da fabrikazio adimendunaren kontzeptuak berezkoak dituen teknologia digital aurreratuetan, hala nola, Robotika Aurreratua, Adimen Artifiziala, Big Data eta Gauzen Interneta. Teknologia horiekin produkzio industrialeko paradigma berri bat sortzen ari da, gero eta gehiago gaindituz produkzio-sistema fisiko eta digitalen arteko mugak. Euskadira ere iritsi da paradigma berri hori, eta horregatik proposatu du UNIDOk Basque Industry 4.0 esperientzia txertatzea garapen industrialari buruzko hurrengo Industrial Development Report IDR2020 txostenean.
Txosten horren kapitulu bat espezifikoki zentratzen da mundu osoko manufaktura industrietan, eta neurtzen du zein neurritaraino barneratzen dituzten enpresek teknologia berriak, zeintzuk diren aurrean dituzten erronkak, eta nolako inpaktua duen horrelako teknologiaren erabilerak balio-kate globaletan. Helburu hori gogoan, UNIDO teknologia digital berrien erabilerari buruzko enpresa mailako datuak biltzen ari da munduko hainbat herrialdetan.
Euskal Industriaren Eraldaketa Digitalari buruzko inkestaren emaitzak aztertu ondoren, esan liteke teknologia digitalak asko erabiltzen direla Euskadin, inkestatutako enpresen %92k teknologia digital bat barneratu baitu gutxienez. Gainera, enpresen %80k bi teknologia digital baliatzen dituzte eta %70ek hiru.
Zibersegurtasuna, sare sozialak eta lainoko konputazioa izan dira euskal enpresek azken hiru urteotan gehien bereganatu dituzten teknologia digitalak, hurrenez hurren %55, %54 eta %48ko portzentajeekin; aldiz, errealitate handituak, sistema ziber-fisikoek eta biki digitalek %10etik beherako ratioak dituzte.
Euskal enpresak horrelako teknologia digitalak erabiltzen hasi izanaren ondorio garrantzitsuenak dira produktu/zerbitzu adimendun berrien salmentak handitu direla, lehiakortasuna hobetu dela eta bezero berriak erakarri direla.
Euskal Industriaren Eraldaketa Digitalari buruzko emaitza horiek Vienan aurkeztu dira, egunotan txosteneko kapituluak eztabaidatzen ari diren Aditu Taldearen bileran, eta datozen hilabeteetan berretsiko dira Arantxa Tapia Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak UNIDOren egoitzara egingo duen bisitan.
Lotutako albisteak

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen
Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz
Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute
Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.