SPRIk zazpi instrumentu aurkeztu ditu enpresen eraldaketa digitalerako
Forotech Deusto ekitaldiko “Datuen zientzia erabiliz fabrikazioa hobetzeko” jardunaldian
SPRIko Berrikuntza eta Teknologia zuzendari Aitor Cobanerak jardunaldi batean parte hartu du, non hizpide hartu baititu Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez diseinatu eta diruz hornitu dituen programa, zerbitzu eta azpiegiturak, beren bitartez jarduera tradizionalak teknologikoki aurreratutako industria berri bihurtu daitezen, hau da, balio erantsi handiko zerbitzuak emango dituztenak eta konpainietako balio-sorkuntza optimizatzen lagunduko dutenak.
Cobanerak esan duenez, enpresa bakoitzak hobetzen saiatu behar du eraldaketa digitalaren markoan beretzat baliagarri diren digitalizazioaren esparruetan, eta SPRIk laguntza-tresna sorta zabala eskaintzen du horretarako.
Hala, formatu desberdinetako ekimenak proposatzen ditu, hala nola programak (Hazitek, Industria Digitala, Zibersegurtasun Industriala, Basque Industry 4.0, BZHP-Banda Zabala Hedatzeko Programa) edo azpiegiturak nola baitira Basque Digital Innovation Hub –dagoeneko garatuta dauden 4.0 konponbideen eskaintza jasotzen duena eta euskal enpresa guztien zerbitzura dagoena konplexutasun maila desberdinetan–, edo Basque Cybersecurity Centre. Orobat esan du Bind 4.0 programaren laugarren edizioa martxan dagoela jadanik. SPRIren ekimen horrek elkarrekin konektatzen ditu 4.0 konponbideak behar dituzten enpresa trakziogile handiak, eta premia horiei erantzuteko garatutako konponbideak dituzten startup-ak.
Jardunaldi hori -zeinetan parte hartu baitu Cobanerak- Deustuko Unibertsitateak antolatutako Forotech Teknologiaren Astean egin da eta eraldaketa digitalaren erronketako bat hartu du hizpide: datuen erabilera fabrikazioa hobetzeko.
Topaketaren ardatz izan den gai horretan espezializatutako Asenta aholkularitzako zuzendari Luis Mauleónek datuen kudeaketaren erronkak azpimarratu ditu, zeren “datuak, zenbat eta konektatuago egon, hainbat gehiago balio duelako eta konektatu gabeko datua zalantzazko datua delako”.
Gogora ekarri du datuak erabiltzeko ez dela nahikoa atzemate eta analisi tresnak ezartzea, eta enpresei esan die inbertitu dezatela prestakuntzan, gaitasunak garatu ahal izateko orainaldian arituz etorkizunari eragiteko.
Ondoren, Manufacturing arlora aplikatutako datuen kudeaketan espezialista den Michael Baudin-ek, oinarritzat harturik konpainia handietako aholkulari bezala egin duen lana, azaldu du zeinen garrantzitsua den fabrikazioari aplikatutako datuen zientzia. Azpimarratu du epe laburrean daukagun erronka garrantzitsu bat dela datuen kudeaketako espezialistek ez dutela ezagutzen fabrikazioa eta, alderantziz, fabrikazioko profesionalek ez dutela ezagutzen datuen zientzia. Bat etorri da Luis Mauleonekin esanez prestakuntza eta trebakuntza direla landu beharreko helburuak.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean
Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian