Ezkerretik eskumera: Carlos Fernández, Ricardo González eta José Antonio Jove.
Albisteak 26 apirila, 2023

Spyro Software enpresa gipuzkoarrak banaketa-akordio bat sinatu du  Katalunian duen negozioa indartzeko

Lankidetza-hitzarmen esklusibo bat sinatu du Kenos Technology enpresa katalanarekin Spyro ERP merkaturatzeko

Industriarako enpresen kudeaketako softwarean espezializatutako Spyro enpresa gipuzkoarrak eta Kenos Technology aholkularitza teknologiko eta software garapeneko enpresak banaketa-akordio bat lortu dute, zeinaren bidez Kenos izango baita Spyro ERP konponbide-multzoaren Kataluniako banatzaile bakarra.

Aliantza horri esker, Spyro enpresa donostiarrak partner bat izango du Kataluniako merkatuan bere produktua errotzen laguntzeko. Akordioa Kenosek Bartzelonan duen egoitzan sinatu dute Kenosen bazkide fundatzaile Carlos Fernández eta José Antonio Jovek eta Spyroko zuzendari kudeatzaile Ricardo Gonzálezek.

Sektoreko hainbat profesionalek 2018an sortua, Kenos Technology-k aholkularitza eskaintzen du, eta baita ere enpresen kudeaketako softwarea garatzeko zerbitzuak. Gaur egun 80 langile ditu eta hiru milioi eurotik gora fakturatzen du. Bera arduratuko da Spyro ERP konponbideen merkaturatze, aholkularitza eta ezarpenaz. José Antonio Jovek azaldu duenez, “akordio honi esker gure bezeroek hornitzaile bakarra izango dute konponbidea eta zerbitzuak hasi eta buka eskaintzeko, hurbileko zerbitzu pertsonalizatu batekin”.

Spyro Software enpresak 40 urteko ibilbidea dauka eta negozio industrialen prozesuetarako softwarea garatzen espezializatuta dago. Ricardo González zuzendari kudeatzailearen arabera, aliantza honen bitartez “aitorpen bat egiten diogu Spyrok bezeroen negozio-prozesuetako errendimendua eta eraginkortasuna hobetzen duten konponbideen garapenean eta euskarri-zerbitzuetan daukan esperientziari”.

Bere sistema modularrari esker, Spyro ERP softwareak erantzuna ematen die ETE industrialen eta balio-kate industrialaren premiei.  Softwarea pertsonalizatu, aldatu eta egokitzeko aukera, gehi Kenos Technology enpresako garapen taldearen kalitatea izan dira banaketa-akordio hau egiteko arrazoi nagusiak.

Lotutako albisteak

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.