Tantä: “Moda urbanoaren merkatuan sartu gara”
Arropa-ildo berria Innobideak–Lehiabide programaren laguntzarekin bultzatu da
Gipuzkoako Tantä marka berria kontsumitzaile urbanoarentzako arropa-ildo bat da, eta zira katalogo bat izan da aurten merkaturatu duten lehen produktua. Proiektua horrelako arropa-piezetan esperientzia zabala duen arropa-enpresa batean sortu da, zeinak bere ezagutza aprobetxatu nahi izan baitu modaren munduko merkatu berrietara sartzeko.
Tantä enpresak SPRI Taldearen Innobideak–Lehiabide laguntza jaso du marka garatzeko; programa horren helburua da enpresei laguntzea produktuetan, prozesuetan, merkatuetan eta antolakuntzan berritu dezaten. Zehazki, Lehiabide ildoari esker, enpresa horrek merkatu-azterketa bat egin zuen jakiteko Estatuko eta nazioarteko zein lurraldetan zabalduko zuten errazen beren produktua.
Azterketa horri esker, martxoan merkaturatu zen Tantä zira-ildoa, zeina hasieratik bideratu baita nazioarteko merkatura, nahiz eta arreta berezia eskainiko dieten Europa iparraldeko herrialdeei. Ikusirik lehen produktu honek harrera ona izan duela, Tantä buru-belarri ari da merkataritza-plan bat egiten, bere produktua merkatu eta banaketa-kanal gehiagotara zabaltzeko. Produktu-sorta zabaldu eta osagarri-ildo berriak sartu nahi ditu etorkizun hurbilean.
Innobideak programak laguntza ematen du euskal enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak garatzeko. Hiru laguntza-ildo dauzka: Lehiabide ildoak, berrikuntza proiektuei zuzendua dagoenak, enpresen tamaina handitzeko eta enpresen eta hornitzaileen arteko lankidetza garatzeko ekintzak babesten ditu; Pertsonak ildoaren helburua da enpresako langileek konpainian parte har dezatela; eta Kudeabide ildoak enpresaren kudeaketa hobetzea du xede. Innobideak programaren 2018ko deialdian parte hartzeko epea zabalik egongo da irailaren 27ra arte.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.