Tecnaliak eta Ibermaticak sistema aitzindari bat garatu dute, pribatutasuna bermatuz Covid-19a duten pertsonen kontaktuak identifikatzeko
Covid-19aren pandemiaren ondorioz, deskonfinamenduak erronka berriak ireki ditu eta, kasu askotan, erronka horien aurrean teknologiak lagundu dezake. Gaixotasuna duten pertsonen arrastoa jarraitzeko hainbat irtenbide egon dira, baina tresna hauek erabiltzaileen pribatutasunarengan dauzkaten eraginaren inguruko zalantzak asko izan dira. Hori dela eta, Tecnaliak eta Ibermaticak sistema aitzindari bat garatu dute, pribatutasuna bermatzen duena eta Euskadiko enpresei lanera itzultzen laguntzeko erabili daitekeena.
Probak aste honetan hasi dira BRTA aliantzaren kide den zentro teknologiko honetan, telefono mugikorren bidez, baina beste euskarri batzuk erabiltzea pentsatzen ari dira, besokoak, esaterako. Sistema hori mugikorraren bluetootharen erabileran oinarritzen da eta berritzailea da pribatutasuna bermatzen duelako kriptografia erabiliz eta informazioa deszentralizatuz: datuak erabiltzaileen gailuetan gordeko dira eta ez da GPS kokapena gordeko. Horrek datuak beste helburu batzuetarako erabiltzea saihesten du.
Euskadiko enpresak martxan jartzen laguntzeko
Proiektua kontaktuen bilaketa automatizatua ahalbidetzen du, eta horrek osasun-profesionalek eskuz egiten duten prozesua arintzen laguntzen du. Erabiltzaileak monitorizazioa aktibatu edo desaktibatu dezake, eta Covid-19 gaixotasunaren diagnostikoa jasotzen badu, aplikazioaren bidez jakinarazteko aukera izango du. Aplikazioak berarekin harremanetan egon direnei ohartaraziko die, isolatzeko edota probak egiteko. Helburua positibo batekin kontaktuan egon diren pertsonak identifikatzen laguntzea da, eta Covid-19aren kasu gehiago saihestea, gaixotasunaren hasierako faseetan dauden pertsonak edo sintomarik ez duten pertsonak identifikatzen lagundu ahal duelako.
Oscar Lage Tecnaliako Zibersegurtasun arduradunak azaldu duenez, horrelako tresnak “memoria eta eskuz egindako prozesuak baino eraginkorragoak dira, zalantzarik gabe”; izan ere, koronabirusak kutsatutako pertsona batekin kontaktuan egon ote garen ikertzen laguntzen dute. Tecnaliaren eta Ibermaticaren sistema DP-3T protokoloan oinarritzen da, Apple-ren eta Google–ren telefono mugikorretan dagoeneko txertatuta dagoena, eta pribatutasuna bermatzen duen detekzio sistema batekin erabiltzen du.
Bi erakundeen proiektu honek Diagnostiko eta Geldiarazteko Sistemaren Optimizazioa (OptiDic) izeneko proiektu zabalago baten zati bat da, eta SPRI taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak lagundutako ikerketen parte da. Sistema hau Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko da, euskal enpresen jarduerari berriro ekiteko proiektuari (PRAP-Euskadi) laguntzeko.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei
SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.