Asier Eguren Txurruka, TeknoDidaktikako gerentea.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 10 iraila, 2021

TeknoDidaktika, prestakuntza eta teknologia berriak lan-arriskuen prebentziorako

Bizkaiko enpresak ikastaro birtualak ematen ditu maila altuetan egiten diren lanei, makinen maneiuari edo lehen sorospenei buruz.

Enpresetan lan-arriskuen prebentzioa lortzekoa, enpresak lan-jarduerarekin lotutako istripuak saihesten saiatzea dira, lan-ingurunea ebaluatuz, elementu arriskutsuak ordezkatuz eta langileak babesteko neurriak hartuz. Neurri horien artean, prestakuntzak du garrantzi handiena. Gaur egun, teknologia berriek zeregin erabakigarria dute laneko arriskuen prebentzioan oinarritutako ikaskuntzan.

TeknoDidaktika Bilboko enpresak 16 urte daramatza prestakuntza arloan jarduten. Obra eta industria makineria alokatzen duen enpresa-talde bateko kidea da. Arduradunak konturatu ziren makinak alokatzen zituzten bezero askok ez zekitela horiek erabiltzen, eta hortik sortu zen ikastaroak emateko ideia, makinak segurtasunez erabili ahal izateko. Filosofiak 2006ko berbera izaten jarraitzen du, baina makineria erabiltzetik haratago, TeknoDidaktikak honela definitzen du bere burua: “Laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza teoriko-praktikoan bakarrik aritzen den prestakuntza-zentroa gara”, Asier Eguren Txurruka gerenteak zehazten duenez.

Makinak modu seguruan erabiltzeaz gain, Bizkaiko enpresak bestelako ikastaroak ere ematen ditu: altuera handian egiten diren lanen ingurukoak, espazio konfinatuak, osasuna, lehen sorospenak, desfibriladorea erabiltzea, suteak itzaltzea, laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko ikastaroak, metalaren sektorerako ikastaro espezifikoak, eta abar. Ikastaro horietako askoren ezaugarri komuna errealitate birtualeko tresnak erabiltzea da, murgiltze-bisoreen bidez, esperientzia errealistak simulatzeko. Izan ere, bere formazio ‘ospetsuena’ lehen sorospenen ikastaroa da, errealitate birtualaren bidezko desfibriladorea erabiliz.

“Ikastaro honek hainbat agertoki ditu. Hainbat egoeratan jar zaitezke. Adibidez, aireportu batean, metro-geltoki batean eta abar. Pazienteak bularrean ilea duen ala ez aukeratu dezakezu. Presio gehigarria dakarten kanpoko elementuak konfiguratu ditzakezu, hala nola gaixoaren bikotekidea bertan egotea, norbaitek gaizki egiten ari zarela esatea, zarata handia egotea… Hainbat egoeratan ikus dezakezu zure burua. Gela batean panpin batekin egitea baino askoz errealagoa da. Ikastaroa egiten duen pertsonak bisorean ikusten duena pantaila batean proiektatzen da, gainerako ikasleek ikus dezaten. Ikasleak aurrera doaz, egoerak eta eszenatokiak aldatuz, praktika bakoitza desberdina izan dadin”, azaldu du Asier Egurenek.

Garatzen ari diren beste ikastaro bat leku altuetan egiten diren lanetako arriskuen prebentzioarekin lotuta dago. “Harrigarria da errealitate birtualeko betaurrekoekin lortzen den sentsazioa. Behera begiratu eta, adibidez, 15 metroko altueran zaudela sentitzea. Oso sentsazio erreala da, eta, batzuetan, beritgoa badu, pertsona heldu behar duzu, erori egiten baita”, esan du TeknoDidaktikako arduradunak.

Errealitate birtuala makinen erabilera simulatzeko ere erabiltzen da. Ludus bilbotarra bezalako enpresekin elkarlanean, orga jasotzaileak erabiltzeko ikastaroak eman dituzte, eta garabia-zubia, plataforma jasotzaileak edo atzerakako hondeamakinak erabiltzeko prestakuntza birtualak dituzte martxan, baina Egurenek onartzen duenez, zailagoa da merkaturatzea, “jendeak benetako makina ukitu, sentitu, nahiago duelako”.

Tresna teknologikoen bidezko prestakuntza, errealitate birtuala kasu, oraindik ez dute enpresa mota guztiek onartzen, bereziki tradizionalenek. “Enpresei oraindik zaila egiten zaie ulertzea. Oso ondo azaldu behar diezu zertan datzan. Nik ere beti eskaintzen diet debaldeko demo bat ikastaroa egin aurretik. Hara joan, irakatsi, prebentzio-arduradunek proba dezaten, batez ere, haiek erabakiko baitute benetan ikastaroa egin ala ez. Oro har, demoaren ondoren, onarpena erabatekoa da, baina kosta egiten da horra iristea”, azpimarratu dute.

Prestakuntzan teknologia berriak erabiltzeko beste oztopo bat ikasleak berak izaten dira. TeknoDidaktikako gerentearen iritziz: “Ikasle beteranoenak horrelako prestakuntzak egiteko konbentzitzea zaila izaten da; pertsona gazteenak ez bezala, horiek mugikorrarekin edo ordenagailuarekin jolastera ohituago baitaude. Batzuk oraindik ez daude ohituta, baina, behin gakoak ulertzen dituzunean, oso atsegina da, askoz ere errazagoa”.

Errealitate birtualaz harago, beste teknologia batzuk ere eragin handia izaten ari dira edo izango dute lan-arriskuen prebentzioarekin zerikusia duen guztian. Horietako bat adimen artifiziala da, eta, zehazki, ikusmen artifizialean duen aplikazioa. Egurenek ohartarazi duenez, “kameren bidez arriskuak detektatzeak eta, aldi berean, akats bat edo funtzionatzen ez duen zerbait aditzera emateak, horrek bai, lan istripuak eta heriotzak saihesteko balioko du”.

Etorkizunari begira, TeknoDidaktikak teknologia berrien aldeko apustua egiten jarraituko du, lan-arriskuen prebentzioa eta langileen prestakuntza hobetzeko tresna gisa. “Lan-arriskuen prebentzioa urte askoan ahaztua izan den gaia da. Lehen oso arraroa zen enpresa batek prebentzio-arduradun bat izatea. Prebentzioko arduradunak denetarik egiten zuen, kalitatea, ingurumena… Eta orain hainbeste lege-eskakizun daude, eta hain da garrantzitsua. Izan ere, benetan garestia dena istripu bat izatea da. Askotan, prebentzioa kostu bat bezala ikusten zen, gastu bat bezala, eta orain, enpresak inbertsio bat bezala ikusten ari dira, hau da, aurreikusi egingo dut jende guztia osasuntsu egon dadin, istripurik izan ez dezan, gaixotasunik izan ez dezan, ahal bezain pozik egon dadin, eta, azkenean, enpresa hobeto joan dadin. Nahiz eta kostatzen ari den, nire ustez enpresak konturatzen ari dira prebentzioak inbertsio gisa duen garrantziaz”, azpimarratu du Asier Egurenek.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. Aurkitu hemen eskuragarri dauden laguntza guztiak.

Lotutako albisteak

Marijo  Pagalday  (Mondragon  Korporazioa):  “Gure  helburua  balio  kate  osoa  hartzen  duen  360º  digitalizazioa  eskaintzea  da”

Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”

Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen saila 9 kooperatiba autonomok osatzen dute, eta elkarrekin koordinatuta daude. Kooperatiba horiek 3.000 lanpostu inguru sortzen dituzte zuzenean, eta 300 milioi euroko fakturazioa dute.

Alex  Rayón  (Brain  &  Code):  “Teknologia  mugikorrekiko  eta  Adimen  Artifizialarekiko  elkarbizitza  naturalizatu  behar  dugu”

Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”

Hezkuntza teknologiko irisgarria bultzatzen duen enpresako CEOak Digital Open Knowledge DOK jardunaldian parte hartu du. Bertan, eraldaketa digitala eta adimen artifiziala aldaketa-azeleragailu gisari buruz hitz egin du.

Intralogistik:  “Industria-sektoreko  enpresei  laguntzen  diegu  haien  kudeaketa  logistikoa  eraginkorragoa  eta  merkeagoa  izan  dadin”

Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”

Bizkaiko aholkularitza-enpresa barne-logistikaren arloko diagnostiko-zerbitzuetan, soluzio diseinuan, simulazioan eta ezarpenean espezializatuta dago.

NORAi:  “Business  Intelligence  teknologia  abantaila  lehiakorra  da  enpresentzat”

NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”

Fideslan aholkularitzaren barruan sortutako enpresa donostiarrak datuak aztertzen ditu BI tresnen bidez, erabakiak berehala eta kontrastatuta hartzeko.

Manex  4.0-HRE  Automationek  “Espezializazio  estrategikoa”  saria  jaso  du  2024  Toribio  Echevarria  sarietan
23/08/2024 Berrikuntza

Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan

Enpresak 40 urte baino gehiago daramatza Elgoibarko Ibaitarte industrialdean, Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k kudeatuta.…

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.