Ugatu, 65 urte baino gehiago bezeroei torlojuez hornitzen
Industrias Ugatu enpresaren historia 1955ean hasi zen, Jesús Ugalderen ardurapean, pertsona bakarreko enpresa gisa. Hasieran, bere jarduera nagusia altzairuzko azkoinak egitea zen, baina urtebete geroago torlojuen fabrikatzaile gisa erregistratu zen eta lokal txiki batean lehenengo tornu automatiko batzuekin hasi zen lanean. Lehenengo hiru urteetan zehar, Euskadiko bezero gutxi batzuentzat bakarrik lan egin zuen, baina 1959an merkatu berrietan sartzeko modua aurkitzen hasi zen eta bere estatu mailako lehen ordezkaria izendatu zuen. 1976an, nabe bat eraiki zuen, eta horrek enpresari inportazioen munduan sartzea aukera eman zion. Are gehiago, “bezeroarentzako zerbitzua hobetzea ahalbidetu zion, torloju eta finkatze beharrei guztiz erantzuteko”, Ugatu Industrietako zuzendari kudeatzaileak, Amaia Ugalde Lamarianok, dioenez.
1995ean, Jesús Ugalde jubilatu zenen, aro berri bat hasi zen “bezeroarekiko orientazioaren garrantziaz konbentzituta” zegoen belaunaldi berri baten eskutik. Horregatik, pabiloi berriak erosi zituen eta biltegia berrantolatu zuen, partzialki automatizatuz eta merkatuaren beharren arabera handituz. Horrek bere online denda argitaratzea ahalbidetu zion, “bere segmentu/sektorean liderra, errendimendu betean eta 12 urte geroago bere negozioaren oinarria dena”, azpimarratu du Ugalde Lamarianok.
Orain, Ugatuk online denda berria jarri du martxan, eta hainbat abantaila eskaintzen dizkie bezeroei: merkatuan dauden aukera anitzak ezagutzea bere katalogoaren bidez; zalantza teknikoak argitzea, bertan jarri duten “informazio kopuru handiari” esker; bere aurrekontuak eta eskaerak egitea, eta/edo bere albaranak eta fakturak edozein unetan eskura izatea, itxaronaldirik gabe. Aldaketa horiek “hein handi batean bezeroen iradokizunen ondorio dira”, Ugatu Industrien zuzendari kudeatzaileak azaldu duenez. Izan ere, online denda, biltegiko azpiegiturekin, hornitzaileen aukeraketarekin eta bezeroarentzako arretarekin batera, enpresak etengabe lantzen duen oinarrietako bat da.
Ugaturen bezero-zorroan, industria-hornidurak eta burdindegiak, energia berriztagarrien enpresak edo errepide-azpiegituretakoak dira nagusi. Gainera, bere produktuez hornitzen ditu “bere jarduerarako torloju askotarikoak eta kalitatezkoak behar dituzten guztiak”, adierazi du Ugatu Industrien kudeatzaileak.
Enpresaren helburuen artean bere merkatu-kuota hobetzea edo mantentzea dago, bere produktu-gamak gora egiten jarraitzen duen bitartean, “lehian aurkitzen zailak diren nitxoetan sartzen saiatuz”, dio Ugalde Lamarianok. Baita funtsezko hornitzaileekin duten harremana sendotzea ere.
Bestalde, Latinoamerikako merkatuan sartzeko aukera aztertu nahi du, bertan lan egin baitu noizean behin, baita sektoreko azoka presentzialetan eta digitaletan gehiago egotea ere. Eta euskarrietako bati erantzunez, langileen balio-aniztasun handiagoa ezarri nahi du “bezeroarentzako zerbitzua hobetzeko”, azaldu du Indusrias Ugatuko zuzendari kudeatzaileak, Amaia Ugalde Lamarianok.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
Lotutako albisteak

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez
Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra