Unceta taldea, nortasun-ikurtzat berrikuntza duen familia baten bosgarren belaunaldia
Elgoibarren kokatutako konpainia honek 145 urteko ibilbidea du, 170 langile ditu eta hornikuntza industrialaren liderretako bat da Espainian, 45.000tik gora produktu-erreferentziarekin.
Zerbitzu integrala da bere arrakastaren giltzarrietako bat: produktu-sorta zabala banatzeaz gain, orobat eskaintzen ditu produktu horiek konpontzeko, ziurtagiriak lortzeko eta kalibratzeko zerbitzuak.
2012an Labmetro laborategia sortu izanak argi erakusten du zenbat berritu den taldea, orain ez baititu bakarrik saltzen produktuak, baita ere zerbitzuak.
Gutxi dira Euskadin, Unceta Taldea bezala, familiaren bosgarren belaunaldiraino iritsi direnak enpresaren zuzendaritzan. Ia 145 urteko ibilbidea duen enpresa hori Elgoibarren (Gipuzkoan) kokatuta dago eta hornikuntza industrialaren sektoreko liderretako bat da Espainian, 45.000tik gora produktu-erreferentziarekin (ebakitzeko tresnak, makina erreminta, e.a.). Etengabeko berrikuntza da bere nortasun-ikur garrantzitsuenetako bat. Iaz, SPRI Taldeak ia 230.000 euroko laguntzak eman zizkion I+G-ko proiektuak garatzeko Sariki konpainian (taldeko enpresetako bat da), eta 340.000 euroko maileguak lortu zituen Gauzatu Industria programaren bidez.
Unceta Taldearen historia 1874an hasi zen, Juan Pedro Uncetabarrenecheak –egungo kontseilari delegatu Pablo Garateren birraitonak- burdindegi bat zabaldu zuenean Eibarren. Joan den mendearen erdialdean, hurrengo belaunaldiak enpresa hura zabaltzen hasi ziren: ordezkaritzak eta eskaintzen zituzten produktuak ugaritu zituzten (100.000tik gora erreferentzia izatera iritsiz) eta atzerrira ireki ziren Latinoamerikako merkatuan sartuz.
1965era jo beharra dago enpresaren arrakastaren giltzarrietako bat ezagutzeko, urte hartan Mitutoyo enpresa japoniarrak -zehaztasunezko neurketetan mundu mailako erreferentea denak- Unceta aukeratu baitzuen bere produktuak Espainian banatzeko. Deigarria bada ere, akordio hura bosteko batekin sinatu zen, idatzizko kontraturik gabe. “Eta ia ez da aldatu harrezkero” azpimarratu du Pablo Gáratek. “Konpromisozko harreman familiar bat dugu, konpromiso moral bat, Japoniako kulturak berezkoa duen konfiantzan oinarritua”.
- urtea ere garrantzitsua izan zen enpresa taldearentzat, modernizatzen hasi baitzen ordura arte erabili ziren hornidura batzuk baztertuz (adibidez, torlojuak) eta balio handiagoko beste batzuk hartuz. Hurrengo urteetan aipatzekoa da Metrología Sariki enpresa sortu zela (1985ean), biltegi bat instalatu zela Kubako merkatuan (1989an) eta egoitza zentrala Elgoibarko Alzola auzora aldatu zela (1990ean).
Pablo Garate, familiaren bosgarren belaunaldiko kidea, 2014an iritsi zen enpresako zuzendaritzara. “Ondorengotza prozesua oso garrantzitsua da famili enpresa batean. Guk behin baino gehiagotan bizi izan dugunez, modu ordenatuan egin dugu. Belaunaldi bakoitzeko liderrak jakin du erretiratzen garaia iritsitakoan” dio Pablo Garatek. Bere anaietako batek, Borja Garatek, hartu du Sariki enpresako kudeatzailetza, orain arte kanpokoen esku egon dena.
Unceta Taldea konpainia modernoa da, industriarako askotariko artikuluak eskaintzen dituena: hasi ebakitzeko tresna eta makina-erremintarako osagarrietatik, dimentsioen metrologiara eta dinamometriara, urradurara, elektroportatiletara eta eskuko tresna edo bulegoko materialera. Bere katalogoa, mundu osoko lehen mailako marken 45.000tik gora erreferentzia dituena, bere makro-biltegiaren gida osotu eta ordenatu bat da. Makro-biltegi horrek 9.000 metro koadroko azalera du, bertan kokatuta dituelarik bi lantegi erdi-automatiko eta guztiz automatikoa den beste bat, zeintzuei esker posible den edozein produktu helaraztea bezeroei 24 ordu baino gutxiagoan. “200 kilometroko distantzian dagoen edozein bezerok 12 ordutan eskuratuko du produktua. Goizez eskatzen badu, eskuartean izango du arratsalderako” adierazi du kontseilari delegatuak. Nola ez den fabrikazio enpresa bat, baizik eta hornikuntzakoa, stockak balio erantsia dira guretzat. “Lau milioi euro dauzkagu biltegiko produktuetan”. Horixe da arrakastaren beste giltzarri bat: produktua biltegian izatea bezeroak behar duenean.
Hiru enpresak
Hauek dira Unceta taldeko enpresak: Ferreteria Unceta S.A. matrizea, Metrología Sariki eta Labmetro. Lehenengoak hiru marka propio ditu: STD, ebaketarako eta urradurarako tresnak; IROKO, eskuko tresnak eta laneko banku eta armairuak; eta MAFASA, matrizegintzarako tresnak. Zehaztasunezko neurketarako ekipoen fabrikazioan mundu mailako liderra den Mitutoyo enpresaren banatzaile ofizial eta esklusiboa da eta, gainera, mundu osoan lider diren 450etik gora enpresa hornitzaile dauzka.
Metrología Sariki enpresa 1985ean sortu zen inguruko enpresa industrialei laguntzeko euren amaierako produktuen kalitatea hobetzen, konponbideak eskainiz zehaztasunezko neurketak egiteko eta beren prozesu industrialetan txertatzeko. Software propioa garatu du Vicomtech zentroarekin batera, puntu-lainoak oso azkar alderatzeko: SKI-Inspect. Berrikuntza arloko aitzindaria da taldearen barruan eta langile gehienak ingeniariak dira. Nagusiki automozio, aeronautika eta makina-erreminta sektoreetara zuzentzen du bere jarduera.
Labmetro S.L., 2012an sortua eta bere sorkuntzan partaide izan zuena gaur egungo kontseilari delegatua, metrologia laborategi bat da. Unceta Taldeak eta Portugaleko ISQ (Instituto de Soldadura e Qualidade) erakundeak elkarrekin sortutako joint venture baten emaitza da, zeinaren helburua baita kalibrazio, entsegu eta kontrol metrologikoko zerbitzuen konponbide integral bat eskaintzea Espainiako merkatuari eta bere bezero guztiei. Konpainia horren sorkuntzak erakusten du nola eboluzionatu duen negozioak eta zein garrantzitsua den berrikuntza, orain, produktuez gain, zerbitzuak ere saltzen baitira. “Gainera pentsaera aldarazi zigun, familiatik kanpoko norbait sartu baitzen taldean eta atzerritarra gainera”.
Orain taldeak 170 laguneko plantilla du (iaz baino %5 handiagoa) eta 6.000 bezeroko zorroa. 2018an 32 milioitik gora fakturatu zituen, 2017an baino %6 gehiago. Bere bezeroen %90 industria sektorekoak dira.
Konpainiaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat da zerbitzu integrala ematen duela. Banaketaz gain, konponketa, ziurtagiri eta kalibrazio zerbitzuak eskaintzen ditu. “Horrela, hornikuntza eta gainerako zerbitzuak hornitzaile bakar batean zentralizatzen dira”. Unceta taldearen kasuan, marka zuria pixkanaka hazi da. “Hiru marka propio garatu ditugu beste merkatu-nitxo batzuetako premiak asetzeko”. 2018an salmenta guztien %15 izan dira.
Estrategia komertzialen berrikuntza eta prozesuen digitalizazioa funtsezkoak izan dira negozioaren eboluzioan. Taldeak 400dik gora albaran egiten ditu egunero, eta 45.000 erreferentzia eta 6.000 bezero ditu. “Lortu dugu hori guztia sistema informatikoen bitartez kudeatzea” azpimarratu du Pablo Garatek, urtean milioi erdi bat euro inbertitzen dutelarik horretan.
Onlineko salmenta-kanala handitzen ari da 2014tik, eta enpresentzat bakarrik pentsatutako business to business kanal izatetik autonomo edo partikularrentzako kanala izatera ere igaro da. Onlineko salmentak fakturazio osoaren %4 dira dagoeneko.
Etorkizunean taldeak aurrera jarraitu behar du bere eraldaketa digitalarekin eta 4.0 Industriaren aldeko apustuarekin, bere bezeroei zerbitzu onena emateko.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.